Saltatu

Minimalismo eskandinaviarrean inspiratutako sukalde bat

Gozatu minimalismoa eta funtzionaltasuna harmonian uztartzen dituen sukalde moderno, argitsu eta zabalaz. Marra zaindu eta kolore motelei esker, zur argiak protagonismo guztia bereganatzen du. Diseinu eskandinaviarrari egindako omenaldi handia.

Lorategi batera begira dauden leihoak dituen sukalde minimalista zabal eta argitsua. Banbuzko FRÖJERED sukalde-aurrealdeak aurrealde zuriekin konbinatzen dira.
Lorategi batera begira dauden leihoak dituen sukalde minimalista zabal eta argitsua. Banbuzko FRÖJERED sukalde-aurrealdeak aurrealde zuriekin konbinatzen dira.

Sukalde minimalista: eraman natura barrualdera

Natura zuzenean sukalderaino eramatea ingurune atsegina sortzeko modu bikaina da. Hemen, kanpoaldea sukaldean islatzeko, harrizko zorua, kareharri-efektua duen gaina eta banbuz egindako sukalde-aurrealdeak aukeratu ditugu. Aurrealde zuriekin konbinatuz, itxura baketsua eta harmoniatsua lortzen dugu.

Ikusi FRÖJERED sukalde-aurrealdeen gida
Zabalik dagoen patioko atean barrena, harrizko zorua, behealdean FÖRJERED sukalde-aurrealdeak eta goialdean VEDDINGE sukalde-aurrealdeak dituen sukaldea minimalista ikusten da.
Ikusi FRÖJERED sukalde-aurrealdeen gida

Dena dagokion lekuan, bai platerak, bai hondakinak

Zure etxea txukun egotea uste baino errazagoa da. Hona hemen aholku on bat: lehenik, sukaldeko tiraderak eta armairuak txukundu. Barrualdeko antolatzaile hauek dena dagokion tokian egotea ahalbidetuko dute, bai sukaldeko gaiak, bai hondakinak. Gainera, tiraderarako bereizgailuek primeran ematen dute sukalde-aurrealdeen estiloarekin.

Ikusi barruko antolatzaile guztiak
FRÖJERED sukalde-aurrealdea duen sukaldeko tiradera minimalista bat irekita, lau HÅLLBAR zaborrontzirekin. Zaborrontzietako bat irekita dago eta barruan janari-hondarrak daude.
FRÖJERED sukalde-aurrealdea duen sukalde minimalistako tiradera bat irekita, mahai-tresnak eta hiru IKEA 365+ laban dituen UPPDATERA tiradera-osagarriak dituena.
Ikusi barruko antolatzaile guztiak

Begi-bistan ezkutaturik

Biltegiratze-soluzio itxiak sukalde txukun ororen erdigunea dira. Armairu hauek dotoreak dira kanpotik; barrutik, aldiz, zabalak eta txukunak dira. Eta ohartu zara jangelako mahaitik gertu kokatu ditugula? Horrela, behar duzun guztia eskura izango duzu eta mahaia amen batean prestatu ahal izango duzu.

Ikusi METOD sukalderako armairu guztiak
VEDDIGE sukalde-aurrealde minimalista zuriak dituen armairua. Irekita dagoen atean barrena ondo antolatutako tiraderak ikus daitezke, non beirazko plater eta potoak dauden.
Ikusi METOD sukalderako armairu guztiak

Material eta tonu natural eta zurien nahasketa harmoniatsua

Sukalde zabal eta eguzkitsu honek minimalismoaren zaleak liluratuko ditu, lekuari edo funtzionaltasunari uko egin gabe. Tonu motelen eta material naturalen arteko konbinazioak benetako eskandinaviar estetika duen sukalde minimalista eroso eta xumea sortzen du.

Lorategi batera begira dauden leihoak dituen sukalde minimalista- eta jangela-gunea. Banbuzko FRÖJERED aurrealdeak aurrealde zuriekin konbinatzen dira.