Saltatu

Zure etxeko bulegoa argiztatzeko 6 ideia bikain

Argiztapena behar bezala hautatzeak mirariak egin ditzake zure etxeko bulegoan. Hemen, gida gisa erabil ditzakezun zenbait ideia ematen dizkizugu.

Emakume bat idazmahai batean eserita dago bideo bat grabatzen duen bitartean LÅNESPELARE argi-uztai batekin eta mugikorrerako euskarri batekin.
Emakume bat idazmahai batean eserita dago bideo bat grabatzen duen bitartean LÅNESPELARE argi-uztai batekin eta mugikorrerako euskarri batekin.

Berritu zure idazmahaia estiloarekin

Sortu gai ilunak dituen estilo modernoa (hemen, NÄVLINGE lanerako lanpara, idazmahaia eta osagarriak batzen dira), gortinen eta artelazkiz egindako idazmahai-babesaren kolore naturalen sorta nabarmentzen eta osatzen dituena.

Ikusi kable eta kargagailu guztiak
USB C eta USB A-rako LILLHULT kable gris iluna duen ordenagailua, NÄVLINGE lanerako LED lanpara beltza eta hari gabeko LIVBOJ kargagailu beltza.
Ikusi kable eta kargagailu guztiak

Giro-argiztapen eramangarria

Argiztapen biziak abantaila piloa badu ere, lanean, arreta jartzeko momentuen eta atseden hartzeko uneen arteko oreka lortu behar da. Zorionez, NÖDMAST lanpara eramangarriak erosotasuna, moldakortasuna eta dinamismoa eskaintzen ditu: kargatu daitekeen haririk gabeko lanpara denez, haren distira zoragarriak edonora lagunduko dizu.

Ikusi lanpara eramangarri guztiak
NÖDMAST LED lanpara eramangarri arrosa argia eta berde grisaxka iluna ikusten da hainbat koloretako ehunez estalitako mahairako ohol bat argiztatzen.
Ikusi lanpara eramangarri guztiak

Ekarri kanpoaldeko argia

Aprobetxatu ahal duzun eguzki-argi natural guztia. Ez dago hori ordezka dezakeen ezer. Leiho baten ondoan egiten baduzu lan jada, ederto. Landareak gehitzeko lekua ere baduzu, are hobeto. Argi gutxien dagoen orduetarako lanerako lanpara egokia duzula ziurtatu besterik ez duzu egin behar.

Ikusi airea garbitzeko osagarri eta gailu guztiak
Lan-espazio bat, IKEA 365+ beira gardenezko kikara bat eta NYMÅNE lanerako lanpara bat idazmahaiaren gainean dituena, landare hostotsuz beteriko leiho baten ondoan.
Ikusi airea garbitzeko osagarri eta gailu guztiak

Mantendu garbi

Idazmahaian, arreta galtzea eragiten duten elementuak gutxitzea ideia ona da beti. Hemen, xehetasun handiz hautatutako idazmahairako zenbait gaik lasaitasun-sentsazioa goratzen dute, eta, gainera, LÖVMÅNAD lanerako lanpararen lerro finekin ondo ematen duten gortina dotoreek sentsazio hori indartzen dute.

Ikusi lanerako lanpara guztiak
STARTTID motxila gris bat dago zintzilik haritz-xaflazko RIDSPÖ idazmahai baten alboko kakotik; haren gainean LÖVMÅNAD lanerako lanpara beltz bat dago piztuta.
Ikusi lanerako lanpara guztiak

Lerro tradizionalak, zeregin modernoak

Giro atsegina sortzeko, sortu elementu klasikoen (hala nola zur iluna eta estilo retro ez oso nabarmena duen FORSÅ lanpara gogorra) eta argia edo bestelako zeregin modernoen arteko konbinazioa.

IDANÄS idazmahai marroi baten gainean dagoen FORSÅ lanerako lanpara beix batek koaderno bat eta ohar-blok bat argiztatzen ditu.

Idazmahai txikiek ere arreta merezi dute

Etxeko txikienei oso ondo datorkie marrazteko eta jolasteko leku propioa izatea. Sartu behar bezalako argiztapena planean, batez ere idazmahaia argi gutxi duen bazter batean badago, hala nola eskailera bateko hutsunean edo ohe altu baten azpian.

Ikusi umeentzako argi guztiak
Idazmahai bat dago VITVAL ohe altu baten azpian. SKÅDIS ohol zulatuan osagarriak daude, eta aurrean BLECKBERGET aulki birakari berde argia dago.
Ikusi umeentzako argi guztiak