Saltatu

Zure beharretara egokitutako lantokia etxean

Zu zara nagusi hemen, beraz, zure neurrira egon beharko litzakete guztia. Hona hemen inspirazio apur bat ergonomia, argiztapena, biltegiratzea eta energia ematen dizuten objektuak antolatzeko.

FLINTAN bulegoko aulki beltza eta HELMER tiradera-altzaria, RODULF eserita/zutik egoteko idazmahaiaren ondoan. Idazmahaiak lanerako lanpara bat eta ordenagailu-pantaila bat ditu.
FLINTAN bulegoko aulki beltza eta HELMER tiradera-altzaria, RODULF eserita/zutik egoteko idazmahaiaren ondoan. Idazmahaiak lanerako lanpara bat eta ordenagailu-pantaila bat ditu.

Lanegun luzeak laburtu egiten dira bulegoko aulki eroso batekin

Lanean eserita igarotzen dituzun orduak batzen badituzu, argi ikusiko duzu euskarri ergonomiko egokia ematen dizun aulkia dela egin dezakezun inbertsiorik onenetako bat. Egin iezaiozu mesede zure gorputzari. Epe luzera eskertuko dizu.

Ikusi bulegoko aulki guztiak
Emakume bat bulegoko FLINTAN aulki beltz batean eserita. Ondoan, eserita/zutik egoteko RODULF idazmahai grisa du, gainean ordenagailua, lanerako lanpara eta tiradera-altzaria dituela.
Ikusi bulegoko aulki guztiak

Eserita/zutik egoteko idazmahaiak on egingo dizu

Altuera doigarria duen lantokiak mugimendua gehitzen dio egunari, ergonomia arintzen du eta muskuluak indartzen laguntzen du. Eserita egotetik zutik egotera igarotzeak, gainera, urduritasuna gainetik kentzen laguntzen du.

Ikusi idazmahai eta ordenagailurako mahai guztiak
Etxeko bulego bat; emakume bat dago eserita/zutik egoteko RODULF idazmahai gris bat erabiltzen. Mahaiak ordenagailu bat, lanerako lanpara eta tiradera-altzaria ditu.
Ikusi idazmahai eta ordenagailurako mahai guztiak

Tiraderen antolamendua zuri laguntzeko prest

Biltegiratze egokienak ez du zertan izan gaitasunik handiena duena. Gauzak erraz aurkitzeko moduan antolatzen dizun tiradera-altzaria laguntzaile baten parekoa da; gurpilak baditu, zer esanik ez.

HELMER tiradera-altzari beltza, tiradera bat erdi irekita duela eta gainean beirazko edalontzi bat duen erretilu bat, idazmahai eta besaulki baten ondoan.

Funtzio bikoitza du: espazioa ematen dizu eta anabasa kendu

Kargagailua integratuta duen lanerako lanparari esker, hobeto ikusteaz gain ez duzu berriro esango “hara! telefonoa kargatzea ahaztu zait berriro”. Gainera, biltegiratzea eta kableak kudeatzeko sistema dituen monitore-euskarriari esker, lepoko mina saihesteaz gain, mahaigaineko nahastea saihestuko duzu.

Ikusi NYMÅNE argiztapen-seriea
NYMÅNE LED lanerako lanpara zuria, oinarrian telefono bat kargatzen duela. Ordenagailu-pantaila bat dago monitore-euskarrian, eta tiradera bat irekita dago.
Ikusi NYMÅNE argiztapen-seriea

Energiaz beteta egun osoan zehar

Etxetik lan egitean idazmahaian bertan jango duzu behin baino gehiagotan, etxearen eta lanaren arteko mugak lausotu egiten dira. Horrek ez du zertan arazo bat izan. Eskuratu erretilu praktiko bat bazkaria behar bezala jartzeko, eta, agian, sartunea duen ontzi burutsu bat, mokaduak luzaroan fresko izateko.

Ikusi janari-edukiontzi guztiak
DAGKLAR kristalezko ontzian chia-haziak eta baiak daude, eta fruitu lehorrak dituen altzairuzko ontzi osagarria dago, fruta duen plater baten ondoan, erretilu batean.
Ikusi janari-edukiontzi guztiak

Boligrafoak, orratzak eta klipak gordetzeko

Ordenatu bulego-hornigai txikiak idazmahaia garbi izateko. Idazmahairako antolatzaile klasikoak lagunduko dizu horretan, eta, osagarri gisa, artxibategiak eta dokumentuetarako erretiluak erabil ditzakezu.

Ikusi idazmahairako osagarri guztiak
Bi apal DRÖNJÖNS idazmahairako antolatzaile saretadun zuriarekin, bulegoko hornigai txikiak, beirazko ontziak DRÖNJÖNS artxibategi zuriak dituela.
Ikusi idazmahairako osagarri guztiak