Saltatu

TROTTEN bulego-altzariak egokitu egiten dira enpresaren tamainara

Etxetik bulego-eraikinera! Enpresa handitu duzu. Zorionak! Ikusi nola egokitzen den TROTTEN sistema zure bulegoaren behar berrietara, erabilera anitzeko altzariekin eta gehitzeko errazak diren unitate praktikoekin.

Ohar-panela alde batean, arbela bestean

Bi aldeko ohar-panel honekin, oharrak eta abisuak idatz ditzakezu alde batean eta bestean gauzak erantsi. Idazmahaian muntatzeko erraza da, eta laneko eremuen artean pribatutasuna sortzeko banatzaile gisa ere balio du.

Ikusi TROTTEN sistema
TROTTEN ohar-panel bat TROTTEN idazmahai zuri batean, kale baten argazkia eta txori baten zirriborroa erantsita dituela.
Ikusi TROTTEN sistema

Giltzaz itxi daitekeen tiradera goian, toki ugari duen biltegiratzea behean

Tiradera-altzari burutsu eta arin honek baliozko gauza txikiak —diru-zorroak, telefonoak eta dokumentu garrantzitsuak— giltzaz itxi daitekeen tiradera batean gordetzen ditu, eta gauza handiagoak beheko apalean —bizikleta-kaskoak eta poltsa handiak, adibidez—.

TROTTEN tiradera-altzari zuri bat, giltzaz itxi daitekeen tiradera irekita duela. Barruan, telefono mugikor bat eta koadernoak ikus daitezke.

Mugi daitekeen biltegiratzea eta eserleku gehigarria, dena toki berean

Eraman gurpildun biltegiratze-unitate hau toki gehiago behar duzun edozein tokira, edo bihur ezazu aldi baterako eserleku gehigarri, lankideekin bilera azkarrak egiteko. Banbuzko estalkiak ukitu atsegin eta naturala ematen dio gelari.

Gurpildun biltegiratze-unitate zuri bat, banbuzko estalkia kenduta duena, eta barruan telazko poltsa beix bat duena, idazmahaiaren ondoan.

Bilerak eta ideia-zaparradak egiteko toki malgua

Mugitzeko errazak diren mahaiei eta ohar-panelei esker, azkar antolatu ahal izango dituzu txoko itxiak, eremu irekiak edo behar duzun beste leku. Gainera, saio batetik bestera erabil daitekeen biltegiratze eraginkorra izateko aukera ematen du diseinuak.

Gurpildun mahai zuri bat, ordenagailu eramangarri bat eta katilu bat gainean dituela. Bi ohar-panelekin batera, bilera-eremu bat osatzen dute.

Erabili armairuak eremuak banatzeko eta biltegiratzea eskura izateko

Armairu hauek bi alde izateaz gain, bi aldeetatik ireki daiteken biltegiratze itxia eta irekia dute. Horrez gain, gelak bitan banatzeko funtzioa ere betetzen dute, batez ere ohar-panel bat gehituz gero.

Alde bikoitzeko TROTTEN armairuak biltegi ireki eta itxiekin, gela-banatzaile gisa erabilita.

Lankidetzarako egokia den bulego-eremu eraginkorra

TROTTEN idazmahaiek etxeko lan-eremuetarako balio dute, baita bulego irekietan lankidetzako eremuak sortzeko ere. A formako mahaiek espazioari etekin handia ateratzen diote eta oztopoak gutxitzen. Gehitu aulki egokiak, eta prest izango duzu bulego berria.

Ikusi TROTTEN sistema
Bulego argi eta zabal bat TROTTEN idazmahai zuriak konbinatuta dituela lankidetzarako eremuak sortzeko.
Ikusi TROTTEN sistema