Saltatu

Nola sortu lan-eremu inspiratzailea etxean

Aurkitu zure lan-eremua pertsonalizatzeko eta sormena areagotzeko modu merkeak. Motibatua, energiaz betea eta inspiratua sentitzeaz gozatuko duzu etxetik lan egitean.

SMYCKA lore artifizialekin pertsonalizatutako beirazko ateak dituen BAGGEBO armairua etxeko lan-eremu bizi batean.
SMYCKA lore artifizialekin pertsonalizatutako beirazko ateak dituen BAGGEBO armairua etxeko lan-eremu bizi batean.

Zurekin mugitzen den idazmahaia

Egin lana. Egin puntua. Margotu. Afaldu. Egin hori eta gehiago erosotasunez. Eserita edo zutik egoteko idazmahaiekin zure jarrera alda dezakezu, egun osoan zehar hobeto sentitu eta lan egiteko.

Ikusi zutik egoteko idazmahai guztiak
Egongelako bateko lan-eremu bizian, TROTTEN idazmahaia, FLINTAN bulegorako aulkia, BAGGEBO armairua eta KRUBBET telefono-euskarria.
Ikusi zutik egoteko idazmahai guztiak

Hobetu zure aldartea musika eta artearekin

Igo musikaren bolumena, aldatu podcast batera, eta kontrolatu inguruko soinuak idazmahaitik mugitu ere egin gabe SYMFONISK bozgorailudun argazki-markoekin eta urrutiko agintearekin. Bozgorailua horman zintzilika dezakezu, eta aurreko panela aldatu diezaiokezu, zure dekorazioarekin hobeto geratzen den artelana aukeratuz.

Ikusi wifi-bozgorailu guztiak
Emakume baten eskua SYMFONISK urruneko aginteari eusten SYMFONISK argazki-marko bozgorailudunaren eta REGNSKUR zutikako lanpararen aurrean.
Ikusi wifi-bozgorailu guztiak

Ekarri zuregana lanerako prest zaudenean

Orgatxo biltegiratzedunari esker, zure idazmahaia garbi edukiko duzu. Lana egiteko edo sormen-proiektuak loratzeko eremu txukuna. Izan lan egiteko edo jolasteko orgatxo bat. Gorde pinturak, landareak edo mokadutxo eta edariak lan ostean norbaitekin elkartzen zarenerako; aukerak amaigabeak dira.

Ikusi orgatxo guztiak
NIMM artxibategi beltzak, KRUBBET telefono-euskarria eta landare bat dituen NISSAFORS orgatxo zuria.
Ikusi orgatxo guztiak

Pertsonaliza ezazu

MARIUS taburetearen antzeko altzari sinpleak izan litezke eraldaketa artistiko baten zain dauden zure mihise zuriak. Funtzionaltasuna zein nortasuna eta estiloa gehitzeko askatasuna ematen dizuten aulkiak.

Ikusi taburete guztiak
Koloretako ponpoiekin pertsonalizatu den MARIUS taburete beltza, eserleku-zorro original eta biguna sortzeko.
Ikusi taburete guztiak

Batu itzazu zure ideiak

Erantsi zure ordutegia edo behar dituzun oharrak. Zintzilikatu gogokoen dituzun materialak, argazkiak eta motibazio-aipuak, ohol zulatu sinple bat inspiratuko zaituen ohol batean bihurtzeko.

Ikusi ohol zulatu guztiak
Lan-eremu bateko horma batean, bost SKÅDIS ohol zulatu bata bestearen ondoan markoez, marrazkiz eta artelanez beteak.
Ikusi ohol zulatu guztiak

Ireki zure galeria propioa

Zergatik itxaron asteburura arte zure kulturaz arduratzeko? Erabil ezazu IVAR unitate osagarria zure altxor guztiak dituen erakusketa bat antolatzeko. Jakin baino lehen, egunero motibatua eta inspiratua sentituko zara.

Ikusi IVAR sistema
Gela baten txokoan, hainbat artelan dituen IVAR unitate osagarria galeria gisa erabilia, KLIPPAN sofa baten ondoan.
Ikusi IVAR sistema