Saltatu

Sormenez betetako gela bat

Estiloak eta konponbide praktikoek bat egiten dute haurrentzako gela ohi honetan, zeina denboran zehar eboluzionatzen joan den jarduera guztiak egiteko eremuen banaketarekin.

Gela argitsu eta koloretsu bat, non ohol zulatuak dauden ALEX idazmahai baten gainean, baita gortinak eta KALLAX apalategi bat ohearen txokoa gelatik bereizten.
Gela argitsu eta koloretsu bat, non ohol zulatuak dauden ALEX idazmahai baten gainean, baita gortinak eta KALLAX apalategi bat ohearen txokoa gelatik bereizten.

Konponbide argia proiektuentzat

SKÅDIS sistemaren ohol zulatuen sinpletasuna ukaezina da, baina horien erabilgarritasuna askoz haratago doa. Sormenerako erreminta ere izan daiteke, osagarrien eta ideia berrien kontrola izateko. Arroparako MULIG barra gehigarri batek bestelako aukerak ematen ditu joskintzarako hurrengo etapentzat.

Ikusi esekitoki eta barra guztiak
ALEX idazmahai bat josteko makina batekin; gainean hainbat SKÅDIS ohol zulatu zuri daude apaingarriekin eta josteko osagarriekin.
Pintza bat daukan NÄVLINGE fokuak SKÅDIS ohol zulatuen ondoan paretan ezarritako MULIG arroparako barratik zintzilik dauden STAJLIG esekigailuetan dagoen arropa argitzen du.
Ikusi esekitoki eta barra guztiak

Ohol zulatu baten fase ezberdinak

Haurtzarotik heldu bilakatu arte, gelak eta dauzkagun beharrek aldaketa ugari jasaten dituzte. Aldaketetan zehar, gauza gutxi moldatzen dira ohol zulatuaren konbinaketa bat baino erraztasun eta estilo gehiagorekin. Hori esanda, ikusi kolore berri ederretan datozen pintza eta ontzi berriak.

Ikusi SKÅDIS seriea
RÖDALM markoetan ezarritako marrazkiak dauzkan hormako sekzio bat, apaingarri eta osagarriak dauzkan SKÅDIS ohol zulatu zuri baten ondoan.
SKÅDIS ohol zulatu zuri baten zati bat lila koloreko SKÅDIS pintzekin eta SKÅDIS ontzi berde ilunak idazmahairako osagarriekin.
Ikusi SKÅDIS seriea

Orain ikusten duzu...

Lagun fidelez ari garela, ALEX tiradera eta idazmahaiak osatutako taldeak jarduera batetik bestera arazorik gabe salto egitea ahalbidetzen dizu. Behar ez dituzun gauzak gorde eta beste nonbaitera eraman besterik ez dituzu behar geroago erabiltzeko.

Ikusi etxerako tiradera-altzari guztiak
Gela argitsu bat haritz-efektua daukan ALEX biltegiratze modulu gurpildun batekin joskintzara bideratutako txoko baten ondoan, ALEX idazmahai bat erdian dagoela.
Ikusi etxerako tiradera-altzari guztiak

Lagun bat jarduera guztietarako

Jarduera asko burutzen diren gela batean, KALLAX apalategia berebizikoa da. Oherako eremua isolatzeko giroak banantzeaz gain, bi alde ere eskaintzen ditu, bi eremuetan zure osagarriak ezarri ahal izateko; adibidez, ohe ondoan liburuak edukitzeko, artxibagailuak ikasteko orduan eskura izateko edota gauza askorentzat balioko duten apaingarriak.

Ikusi giroak bereizteko elementu guztiak
KALLAX apalategi zuri bat gela bat banantzen, horma batekiko perpendikularki ezarrita eta liburuz, kaxaz eta osagarriz beteta.
Ikusi giroak bereizteko elementu guztiak

Trantsizio leunak

Denetarik daukan idazmahai bat abiapuntu ona da, baina egunak ordu ugari ditu. Gortinak irekitzeko aukerak, giroz aldatzeko edo gaua iristean ohe ondoan ordenagailu eramangarriarekin lana egiteko bada ere, lo egiteko ordutik haratago doan malgutasuna eskaintzen du.

Ikusi ordenagailu eramangarrientzako euskarri guztiak
Ordenagailu eramangarrientzako STENERIK euskarri bat VIHALS gau-mahai baten gainean, PILTANDVINGE oheko arropa jarrita daukan ohe baten ondoan.
Ikusi ordenagailu eramangarrientzako euskarri guztiak

Konponbide aparta momentu batean

Ohol zulatuak eta idazmahaiak konbinazio hobezina izan daiteke, baina ez geratu hor. Eraman itzazu logelara horien erabilgarritasuna ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Gau-mahairako artikuluak, apain-mahairako osagarriak edo irakurtzeko argia; behar duzuna ezarri besterik ez duzu behar, adibidez, pintza daukan NÄVLINGE foku praktikoa.

Ikusi lanerako lanpara guztiak
Gelako txoko bat, non alde batean ohe bat eta VIHALS gau-mahai bat dauden, eta, beste aldean, ALEX idazmahai zuri bat.
Hormako sekzio bat ohe bikoitz baten ondoan, non SKÅDIS ohol zulatu zuriak dauden horman ezarrita pintza daukan NÄVLINGE foku batekin eta apain-mahairako osagarriekin.
Ikusi lanerako lanpara guztiak

Doikuntza zure neurrira

Idazmahaia jardueren erdigune gisa izanda (josteko estudioa, ikasteko txokoa eta askoz gehiago), dena arin doa gela honetan. Eremuen banaketa praktikoari esker, oheak bere espazio propioa dauka. Sormena arazorik gabe iritsiko zaizu behin dena txukun dagoenean, eta garbitzea edo yoga egiteko txoko bat aurkitzea erraza izango zaizu.

Ikusi etxeko idazmahairako aulki guztiak
Txoko argitsua ÖRFJÄLL aulki birakari batekin ALEX idazmahai zuri baten ondoan; gainean SKÅDIS ohol zulatu batzuk daude.
Ikusi etxeko idazmahairako aulki guztiak

Ikusi kontzentratzeko espazio inspiratzaile gehiago