Koloreen aldeko apustua, margotu beharrik gabe
Gauzak koloretsuak izatea maite duzu, baina ohiko pisu zurian bizi zara, eta ez dizute margotzen uzten? Kasu horretan, gehitu kolorea altzarien, ehun-gaien, koadroen, dekorazio-elementuen eta eguneroko gaien bidez.
Sortu akatsen aurkako kolore-paleta bat
Erabili zure lamina eta estanpaturik gogokoenak kolore-eskema bat osatzeko altzari, kuxin-zorro, gortina, apaingarri eta gelako gainerako elementuetarako. Gela honetan, irudiaren kolore primarioak eta pastelak konbinatu ditugu, itxura animatua eta dibertigarria emateko, ukitu pertsonal batekin. Ez ahaztu zure kolore-paleta zurekin eramatea erosketak egitera zoazenean: tonalitateak gogoratzea ez da batere erraza!
Adierazi zure nortasuna
Apaindu zure lanerako gunea ondo sentiarazten zaituzten argazkiekin eta inspiratzen zaituzten artelanekin, eta inguratu ondo pentsatutako elementuekin, maiz erabiltzen dituzunekin eta energia positiboz beteko zaituztenekin.
Ez duzu tresnarik? Ez kezkatu.
ALFTA kako itsasgarriei esker, markoetarako kakoak jartzea oso erraza da eta ez da erremintarik behar. Kasu gehienetan (hormaren gainazalaren arabera), di-da batean askatu ahal izango dituzu, markarik utzi gabe.