Saltatu

Logela bat, bi estilo guztiz ezberdin

Nahiz eta leku eta altzari berak izan, bi logela hauek ez dute antzarik Ikusi ikasleentzako bi logela hauek eta lortu zureari ukitu modernoa emateko ideiak. Ikusiko duzu zein ondo geratzen den KALLAX idazmahaia edozein estilorekin. Zurea pertsonalizatzeko, kolore ukitu bat, antolatzaileak, argiztapen ona eta idazmahairako osagarriak besterik ez dituzu behar.

Bi ate irekiren bitartez KALLAX apalategiak dauzkaten bi logela ikusi daitezke, bata estilo fantasiatsuago batekin eta bestea ausartagoa.
Bi ate irekiren bitartez KALLAX apalategiak dauzkaten bi logela ikusi daitezke, bata estilo fantasiatsuago batekin eta bestea ausartagoa.

Aliaturik onena edozein ikasleren logelarako

Bertikalki, horizontalki, horman itsatsita edo giro-banatzaile gisa, KALLAX apalategiak oso moldakorrak dira eta perfektuak dira aurrekontu murriztua izanda gela txiki batean altzariak jarri behar dituztenentzat. Gainera, edozein estilora moldatzen dira, bai beltza gailentzen den gela ausartago batera zein pastel kolorez betetako gela fantasiatsuago batera. Konbinazioa osatzeko, gehitu KALLAX idazmahaia eta aulki bat.

Hainbat KALLAX apal beltz-marroiez, KALLAX idazmahai batez eta SMÄLLEN aulki birakari beltz batez osatutako lanerako txoko txiki bat.
Etxeko lan-eremu txiki bat gela bateko txokoan, LOBERGET/MALSKÄR aulki birakari zuri batekin idazmahai zuri baten alboan.

Idazmahai txukun batek bakea eta lasaitasuna igortzen ditu

Lan-eremu txiki batean, zentimetro bakoitza kontuan hartu behar da. Gela guztiarekin bat datozen tiradera, kutxa eta osagarriekin, idazmahaia txukun mantentzea lortuko duzu. Hautatzeko aukera asko ematen dizkizugu. Gorde paperak eta beste artikuluak biltegiratze-konponbide itxi batean eta utzi gustukoen dituzun gauzak ikusteko moduko tokietan, bai mahai gainean, bai apal irekietan.

Ikusi biltegiratzeko sistema eta antolatzeko tresna txiki guztiak
Osagarri bat 2 KALLAX tiradera beltz-marroiekin idazmahai batean eta aulki birakari beltz bat etxeko lan-eremu txikiko txokoan.
KALLAX idazmahai zuri bat DRÖNJÖNS eta KUGGIS artxibategiekin, idazmahaiko lanpara beix batekin eta LOBERGET/MALSKÄR aulki birakari zuri batekin.
Ikusi biltegiratzeko sistema eta antolatzeko tresna txiki guztiak

Atera ahalik eta etekin gehien zure KALLAX idazmahai eta apalategiei

Zure lan-eremuko erabilgarritasuna eta estiloa hobetu nahi dituzu? Pertsonalizatu zure KALLAX idazmahai eta apalategiak bat datozen akabera eta kolore ezberdinetako tiradera, kaxa eta osagarriekin.

Musika apur bat eta argi onak kontzentratzen lagunduko dizute

Ikasteko txoko perfektua sortzeko behar duzun guztia daukagu: tabletentzako euskarrietatik estilo guztietako idazmahairako lanparetara. Idazmahaia txukun eduki eta tokia aurreztu nahi baduzu, hautatu SKÅDIS ohol-zulatuak eskaintzen ditugun biltegiratze-osagarri ezberdinekin (nahi duzun moduan kokatu ditzakezu).

Idazmahairako FLOTTILJ lanpara beix bat piztuta eta telefono mugikor bat haririk gabeko kargagailu zuri baten gainean, dena ohe alboan kokatutako idazmahai zuri baten ondoan.
Telefono mugikorrerako HÖNSNÄT euskarri bat, non telefono bat horizontalki jarrita dagoen, eta hainbat koloretako arkatz.
Estalki beltzak dauzkaten sei SKÅDIS ontzi gardenen lehen planoa, ohol-zulatu batean jarrita eta hainbat gauza barruan dauzkatela.
Lanerako SVALLET lanpara zuri eta gris iluna idazmahai baten gainean eta ohol zulatu bat estalkia daukan ontzi batekin atzeko horman; lanpara piztuta dago.
Tablet bat horizontalki jarrita banbu-xaflazko tabletentzako VIVALLA euskarri batean, horma ondoan eta ohol-zulatu baten azpian kokatutako idazmahai batean jarrita.

Definitu zure estiloa apal beltzekin eta irudi grafikoekin…

KALLAX-en laguntzarekin, logelari ahalik eta etekin gehien atera ahalko diozu. Zure lan-eremuan ederki integratzen diren eta giro-banatzaile gisa balio duten apalategiak eta idazmahaia konbinatzea besterik ez duzu. Horrela, ukitu deigarri eta grafikoa emango diozu gelari. Emaitza? Eremu txukun eta abegitsua ikasteko eta lo egiteko txoko bereiziekin eta gauzak gordetzeko leku askorekin.

Ikusi KALLAX apalategi guztiak
Logela txiki bat KALLAX apalategi beltz-marroi handi batekin, non osagarriak eta kutxak dauden, oheburuaren ondoan.
Ikusi KALLAX apalategi guztiak

Edo bizi pastel koloreko zeure unibertso propioan

Gela txikiegia bada, gomendagarriena kolore eta estilo berdineko altzariak hautatzea da, eremuari bakea eta harmonia emateko. Zure nortasuna erakutsi ahalko duzu kuxin-zorro, oheko arropa eta zure objektu gogokoenekin, denok ikusteko jarri ditzakezunez. Ohe gainean jarritako apalategiak zure lan-eremuko luzapen bihurtzen dira eta liburu eta dokumentu garrantzitsuak gordetzeko balio dute. Ikusi duzu leiho ondoko KALLAX apalategia? Gau-mahai, landareentzako euskarri eta biltegiratze-konponbide gisa balio du aldi berean.

Ikusi KALLAX seriea
Gela txiki bat KALLAX idazmahai zuri batekin kolore alaizko oheko arropa daukan ohe baten oinetara. Ohe gaineko horman apalategiak daude.
Ikusi KALLAX seriea