Saltatu

Lanerako prest eta kolorez blai dagoen etxea

Nola integratu ingurune etxekoi batean lan hibridoaren beharrak eta familia-bizimoduaren eskakizun praktiko, ludiko eta estetikoak? Ongi etorri azterketa ohorezko matrikulaz gainditzen duen etxera.

Gela argitsu, koloretsu eta zabala. Lanerako espazio bat GLADHÖJDEN zutik edo eserita erabiltzeko mahai bat duena motibo grafikoz apaindutako horma baten luzeran.
Gela argitsu, koloretsu eta zabala. Lanerako espazio bat GLADHÖJDEN zutik edo eserita erabiltzeko mahai bat duena motibo grafikoz apaindutako horma baten luzeran.

Orain ikusten duzu, orain ez: zure berehalako lan-espazioa

Idazmahai honek badaki sarrera ikusgarria egiten. Erabiltzen ez denean, gortinadun horma zati bat da (ezkutuan biltegiratze gaitasun handia duena). Ireki gortina eta etxeko bulego peto-petoa izango duzu, garaiera doigarriduna, ergonomikoa eta are estilo handikoa ere.

Ikusi zutik lan egiteko moduko idazmahai guztiak
Lan-espazio batean, GLADHÖJDEN zutik edo eserita erabiltzeko idazmahai bat motibo grafikoak dituen horma baten ondoan, alboetan HELMER tiradera urdinak dituela.
Gela koloretsu batean, lan-espazio bat HELMER tiradera urdin gurpildunekin eta NILSERIK oinentzako banku batekin.
Ikusi zutik lan egiteko moduko idazmahai guztiak

Begira nola doazen altzari horiek

Gelaren berrantolaketa eguneroko kontua denean, gurpiltxoak oso laguntza baliotsua dira. Aulkiek, orgatxoek eta mahaiek gurpilak dituzte, horrek asko errazten du espazioa berehalakoan antolatzen. Gainera, altzari estilizatuek argitasun handia ematen diote gelari. Ikasi, jolastu, lan egin, errepikatu.

Ikusi mahai altuen konbinazio guztiak
Gela koloretsu batean, aulki birakariak lan-mahaien alboan, denak gurpildunak eta motibo grafikodun SVALLERUP alfonbra baten gainean.
Ikusi mahai altuen konbinazio guztiak

Uneaz gozatzeko espazioa

Etxe honen bihotza egunerokotasuna ospatzeko espazioa da. Borobil urdinak ukitu ludikoa ematen die hormako eta azpiko apalategiei. Osagarri-konbinazio koloretsuak, aisialdirako materiala eta zure objektu gustukoenak bistan ditu: gune hau berdin dago prestatuta etxeko bulego-lanerako eta eguneroko zalapartarako.

Ikusi KALLAX apalategi guztiak
Diskoteka-bolaz hornituriko espazioan, aisialdirako objektuz beteriko KALLAX apalategiak borobil urdin handia duen hormaren aurka jarrita.
Ikusi KALLAX apalategi guztiak

Erabili sormena

Aprobetxatu gabeko izkina bat duzu? Bihurtu ikuskizun! Etxe zalapartatsu batean, espazio banatuak ez du zertan beste gela batean egon. Hemen, kolore eta denbora-pasak zure entzungailu pertsonalekin nahaste erakargarria sortzen dute, eta erlaxatzea aukera erraza da.

Ikusi kubo-formako EKET armairu eta apal guztiak
Bazter koloretsu bat hainbat kubo formako EKET apalategi eta SKÅDIS ohar-oholez hornitua, zeinetan liburuak eta hainbat objektu ludiko dauden.
Ikusi kubo-formako EKET armairu eta apal guztiak

Eraman hau zurekin

Familia-etxe honetan, gainjartzen edo are lehiatzen diren jarduerak eguneroko kontua dira. Beraz, dena dago mugikortasunerako pentsatuta. Espazioak jarduerari moldatzen zaizkio, edo ordezko espazio bat dago. Emaitza? Kolorez beteriko konponbideak dela lanerako dela jolasteko, edo beste edozein jardueratarako.

Ikusi idazmahairako osagarri eta antolatzaile guztiak
Espazio bat horma artistikoki dekoratuekin. Ume baten eskuak liburu eta entzungailuak dituen VATTENKAR idazmahairako antolatzaile zuri bati eusten dio.
Ikusi idazmahairako osagarri eta antolatzaile guztiak