Saltatu

Etxeko lanerako gunea eta egongela erraz konbinatzeko modua

Egongelarekin bat egiten duen lanerako gune bat izateak lasaitasun ordenatuaren sentsazioa ematen du. Hala, errazagoa izango zaizu kontzentratzea.

Kolore neutroak dituen lanerako gune bat dago egongelako txoko batean. Eserita eta zutik egoteko bi IDÅSEN idazmahai ditu hainbat alturatan.
Kolore neutroak dituen lanerako gune bat dago egongelako txoko batean. Eserita eta zutik egoteko bi IDÅSEN idazmahai ditu hainbat alturatan.

Erosotasun doigarria duen idazmahaia

Lanerako eremu zabala eta diseinu sinple eta konbinatzeko erraza duen eserita eta zutik egoteko idazmahai hau luzaroan izango duzu lankide. Kableak era burutsuan antolatzeko eta hankak erraz doitzeko aukerari esker, aise lortuko duzu zure jarrerarako eta gailuetarako posizio egokia.

Ikusi idazmahai eta ordenagailurako mahai guztiak
Eserita eta zutik egoteko idazmahai bat dago leiho baten ondoan, aurrean ALEFJÄLL bulego-aulki beix bat duela. Idazmahaiaren gainean, lanerako lanpara bat eta irekitako ordenagailu eramangarri bat daude.
Ikusi idazmahai eta ordenagailurako mahai guztiak

Banatzaile bikaina

Bi aldeetatik ikusgarria den apalategi honek gela bi zatitan banatzeko funtzioa ere beteko du, biltegiratzeko eremua izateaz gain. Erabili biltegirako ontziak sormenez, lanerako behar dituzun gauza guztiak txukun izateko.

Ikusi apalategi guztiak
IDÅSEN apalategi beix bat dago gela bitan zatitzeko, biltegiratze-kaxez beteta. Haren bi aldeetan eserita eta zutik egoteko idazmahaiak daude bi altuera ezberdinetan.
Ikusi apalategi guztiak

Gorputzarekin lanean

Etxetik lanean ari zarela gorputza aktibo izatea errazagoa izango da eserita eta zutik egoteko aulki honi esker. Mekanismo burutsu bat du gorputza etengabe mugitzen izateko eta, hala, muskuluak eta bizkarrezurra indartzeko. Egun osoan jarrera osasuntsua izaten lagunduko dizu.

Ikusi idazmahairako etxeko aulki guztiak
Eserita eta zutik egoteko idazmahai marroi/beix bat dago, gainean lanerako lanpara bat eta pantaila bat dituela. Mahaiaren aurreko aldean esertzeko eta zutik egoteko TROLLBERGET aulki aktibo bat dago.
Ikusi idazmahairako etxeko aulki guztiak

Seguru, estiloa galdu gabe

Armairu hau eta antzeko biltegi itxiek modu dotorean lagunduko dizute gauzak antolatuta izaten. Sarraila adimendun integratu bat du ezkutuan eta bi giltza-txartel nagusi. Horri esker, lasai egon zaitezke gauzak seguru gordeta daudelako.

Gelaren txokoan IDÅSEN armairu berde iluna dago tiraderekin eta ateekin. Gainean, mahai gaineko lanpara bat eta gutun-erretilu bat daude.

Lan egiteko behar duzuna zurekin beti

Laneko ingurunea aldatu nahi duzunean, gurpildun tiradera-altzari honek lanerako behar dituzun gauza guztiak eramaten lagunduko dizu. Bi tiradera zabal ditu eta ertz goratua goiko aldean, gauzak eror ez daitezen. Itxura garbi eta sinpleari esker, edozerekin konbinatzen du.

Ikusi etxeko tiradera-altzari guztiak
Egongela zuri batean, gurpildun IDÅSEN tiradera-altzari beix bat dago sofa batetik gertu. Gainean, aurikular batzuk ditu kaxa baten barruan.
Ikusi etxeko tiradera-altzari guztiak