Lan-bizitza eta bizitza pertsonala bananduta edukitzeak –arreta jartzen laguntzeaz gain– gauetan, asteburuetan eta aisialdian deskonektatzen ere laguntzen dizu. Laneguna amaitzean, gorde lanarekin lotutako guztia kutxetan, orgetan eta armairuetan. Asteburua igaro da jada? Hain ondo antolatutako biltegiratze honekin, minutu gutxiren buruan jarriko duzu dena martxan.
IDÅSEN armairua eta NISSAFORS orgatxoa kolore biziak dituzte, eta energia ematen diote zure lan-eremuari, txoko hori beti garbi, antolatuta eta ordenatuta egon dadin. Negozio bat baduzu, erabili ateen barrualdea ordainagiriak eta dokumentu garrantzitsuak esekitzeko, hurrengo kontabilitate-saiorako eskura egon daitezen. Espazio partekatua izan arren, ondo mugatutako armairu eta apalategiei esker, zure laneko fitxategiak bikotekidearen gauzetatik bereizita egongo dira, eta, horrela, ez dituzu pilatutako paperen artean zuk behar dituzunak bilatu beharko.