Saltatu

Egongela txiki bat zaletasunak garatzeko lekuarekin

Zure lehenengo etxeak beti du zerbait berezia. Azkenean zuk duzu agintea! Egongela txiki eta moderno bat aurkezten dizugu, pertsonala lehenesten duena, zure zaletasunentzako txoko bat barne. Altzari malguek, hala nola zure beharren arabera zabaltzen den idazmahai batek, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzen laguntzen dute sormenari, ikasketei eta zure bizimoduari leku emateko. 

KRYLBO aulki birakari bat idazmahai baten ondoan. Goiko horman SKÅDIS ohol zulatuak eta SVARTGÖK hormako erlojua daude.

Zure beharretara egokitzen den aisialdirako txoko txiki bat

Zure sormen-proiektuetarako gune zeharo trinkoa eta antolatua nahi al duzu? Zer iruditzen zaizu LÄNGDHOPP idazmahai luzagarri honekin hastea, behar duzun espazioa emateko irekitzen dena? Konbinatu altuera doigarriko eserlekua duen KRYLBO aulki birakariarekin. Askatu zure sormena! 

Argiztapena behar den lekuan eta beti hor dagoen kargagailu bat

Idazmahairako ENSMÄRKE lanpara mehe honek argia behar duzun lekura zuzentzeko aukera ematen dizu; hori dela eta, irakurketarako edo zaletasunetarako aproposa da. Horrez gain, USB-C ataka bat dauka zure gailu digitalak kargatzeko. Lanpara bat izateko txikia den arren (zerbait positiboa idazmahaian leku gutxi baduzu), kargagailu gisa nahiko handia da. Horrela zailagoa izango da zure pisukideek "maileguz hartzea". 

Esku batek ENSMÄRKE idazmahaiko lanpara baten oinarrian dagoen USB-C ataka batera kable bidez konektatutako telefono mugikor bat eusten du.

Argiztapena behar den lekuan eta beti hor dagoen kargagailu bat

Idazmahairako ENSMÄRKE lanpara mehe honek argia behar duzun lekura zuzentzeko aukera ematen dizu; hori dela eta, irakurketarako edo zaletasunetarako aproposa da. Horrez gain, USB-C ataka bat dauka zure gailu digitalak kargatzeko. Lanpara bat izateko txikia den arren (zerbait positiboa idazmahaian leku gutxi baduzu), kargagailu gisa nahiko handia da. Horrela zailagoa izango da zure pisukideek "maileguz hartzea". 

Biltegiratze antolatua zure bizitza errazteko

Beti da garrantzitsua dena aurkitzeko eta nahasmenarekin amaitzeko aukera ematen dizun biltegiratze-espazioa izatea. Zenbat eta txikiagoa izan egongela, orduan eta funtsezkoago bihurtzen da. IVAR apalategiak aproposak dira kaxak eta komoda txikiak gordetzeko, zure gauzak bereizi eta antolatzeko. Gainera, pinu trinkoz eginda daude; beraz, pertsonalizatzeko edo dekorazioarekin ezin hobe bat etortzeko margotu ditzakezu, hemen ikus dezakezun bezala. 

Ez al duzu leku handirik? Lasai!

Egongela txikienean ere badago lekua 2 eserlekuko SALTMYRAN sofa eroso honetarako, ezin hobea deskonektatzeko gune bat sortzeko, lagunekin erlaxatzeko edo oinak altxatuta tarte batez ikasteko. Eta OLSERÖD mahai osagarri batekin moldakortasuna gehitzen baduzu? Bi altuera erregulagarri dituenez, erdiko mahai eta mahai altu gisa balio du; hortaz, telebista ikusten duzun bitartean afaltzeko aproposa da. Gainera, VÄSTMÄRKE haririk gabeko kargagailuarekin zure telefono mugikorra kargatu dezakezu zuk pilak kargatzen dituzun bitartean zure musika gogokoena entzunez zure kabledun entzungailuekin. 

Diseinatu zure espazioa 

Altzari malgu eta merkeak, hala nola LÄNGDHOPP idazmahai luzagarria, 2 eserlekuko SALTMYRAN sofa eroso zein trinkoa eta biltegiratze-sistema antolatu bat dira gakoa egongela txiki honi etekinik handiena ateratzeko. Baliteke soberan ez izatea ez lekurik ez dirurik; hala ere, zuretzat garrantzitsua dena lehenetsi dezakezu, hala nola zure zaletasunetarako txoko hau, zure etxe ideala sortzeko. 

Egongela txiki batean, leiho batetik gertu, KRYLBO aulki birakari beix ilun bat LÄNGDHOPP idazmahai luzagarri zuri baten ondoan.