Saltatu

Atondo txiki, praktiko eta dotore baterako biltegiratze-ideiak

Atondo txiki batean biltegiratzea erronka izan daiteke, batez ere txukun egotea eta atsegina eta dotorea izatea nahi baduzu. Hemen atondo funtzionala, polita eta dotorea lortzea ezinezkoa ez dela frogatzen duten ideiak aurkituko dituzu.

Atondo batean, goialdean hainbat gauza dituzten bi oinetako-altzari zuri, esekileku zuri bat eta biltokia duen ispilu beltz bat.
Atondo batean, goialdean hainbat gauza dituzten bi oinetako-altzari zuri, esekileku zuri bat eta biltokia duen ispilu beltz bat.

Bi funtzio ispilu batean

Ispilu bat eskura izatea beti dator ondo etxetik irten baino lehen begirada bat emateko. Zergatik ez erabili gauzak gordetzeko balio duen ispilu bat? Hau zure poltsikoak husteko edo makillajea eta beste osagarriak uzteko ezin hobea da.

Ikusi ispilu guztiak
Bi oinetako-altzari zuriren gainean LINDBYN biltokidun ispilu beltza zintzilikatuta. Oinetako-altzarien gainean antrazita koloreko mahai-lanpara bat dago.
Ikusi ispilu guztiak

Esekileku klasikoa

Kapel asko ez badituzu ere, kakoak eta erraila dituen esekileku bat arropa uzteko aukera bikaina izan daiteke. Atearen gainean konbinatzen duen apal bat jarri, eta leku gehiago izango duzu gauzak kaxetan gordetzeko; nahi baduzu sabaira ere irits zaitezke.

Bi HEMNES esekileku zuri, gainean kaxak eta askotariko esekigailua eta arropa esekita dituztenak. Apal zuri bat dago atearen gainean.

Altueran biltegiratzea

Toki txiki batean biltegiratze-lekua maximizatzea gelaren altuera aprobetxatzean datza. Gauza guztietara iristea oso erraza da eskailera on batekin. Hau tolesgarria da, beraz, trabarik egiten ez duen lekuetan utz dezakezu, edo kako batetik zintzilikatu.

Ikusi taburete eta eskailera guztiak
Beix kaxa bat BEKVÄM eskailera beltz batean, hainbat koloreko alfonbra baten gainean. Kolore naturaleko lanpasa eta zintzilikatutako arropa dauzkate alboan.
Ikusi taburete eta eskailera guztiak

Agur oinetakoei

Oinetako-altzairuak ezin hobeak dira atondoa txukun izateko eta ukitu dotorea emateko. Batez ere hormako lekua hartzen dutenez, bi sar daitezke. Honek diseinu klasikoa eta polita du, baina badaude estilo modernoagoa duten beste batzuk.

Ikusi oinetako-altzari guztiak
Bi HEMNES oinetako-altzari zuri, goialdean apaingarriak dituztenak. Alboan, saski bat kakoetan zintzilik eta eskailera beltz tolestuta daukate.
Ikusi oinetako-altzari guztiak

Dirudiena baino askoz gehiago

Argi dago hormako ispilu handi batekin espazioa handiagoa dela ematen duela. Erro batzuekin muntatzen baduzu, hainbat angelutan erabili ahal izango duzu. Gainera, atzeko aldean zenbait kako jartzen badituzu, gauzak gorde ditzakezu kanpotik ikusi gabe. Egin behar duzun guztia kako ez oso sakonak jartzea da.

Ikusi hormako ispilu guztiak
Atondo baten horman NISSEDAL ispilu zuri handi bat dago. Lurrean poltsa bat, oinetako pare bat eta kolore askotako alfonbra bat daude.
Horma batean, ispuli zuri bat bisagretan muntatua. Bi kako BLECKA daude atzean, osagarri batzuekin. Irakurtzeko lanpara zuri bat ere badago.
Ikusi hormako ispilu guztiak