Saltatu

Atondo estu bati giro atsegin eta dotorea emateko 3 ideia

Espazio estu berdina, baina guztiz ezberdinak diren hiru estilorekin. Ikusi atondo estu honi estilo ezberdinak nola eman diezazkiokezun. Hauen artean aukeratu dezakezu: minimalista eta dotorea, beroa eta tradizionala, edo alaia eta dibertigarria. Estilo horiek guztiek zure gaiak antolatzeko soluzio praktikoak dituzte, baita xehetasun inspiratzaileak ere, zeinei esker etxetik sartzea eta ateratzea esperientzia liluragarria izango den.

Atondo bateko zoruan bi LOHALS alfonbra daude; hormaren kontra, 6 helduleku dituen HÖVOLM esekitoki bat dago, poltsak eta txanoak zintzilik dituena.
Atondo bateko zoruan bi LOHALS alfonbra daude; hormaren kontra, 6 helduleku dituen HÖVOLM esekitoki bat dago, poltsak eta txanoak zintzilik dituena.

1. Luxua igortzen duen atondo dotore eta modernoa

Arrosa palo eta berde salbia tonuak dituen atondo estu honi eta pintzelkada laranja eta urdinei esker handitasunez sartuko zara etxean. Arrosaz margotutako hormek atondoari tamaina-sentsazioa eskaintzeaz gain, efektu ikaragarria sortzen dute, eta horri esker, atondoaren hondoan dagoen egongela argitsuagoa dirudi. Gehitu zenbait lanpara zintzilikari inpaktua ahalik eta gehien nabarmentzeko. Lanparek eta alfonbra handiek espazioa luzatzen dute eta begirada egongelan zehar gidatzen dute. Zabaltasun-sentsazioa gehitu mahai mehe bat erabiliz. Tabureteak zapatak jartzeko ere erabil daitezke. Taburete horiek mahai azpian gorde daitezke erraztasun osoz leku gehiago izateko.

Korridore batean, hormaren kontra jarritako bi ALEX idazmahai gris turkesa daude; horien azpian, aldiz, KYRRE taburete bat dago. Gainean, lau lanpara-pantaila daude zintzilik.

Atondo estu batekin lehen tankera bikaina sortzeko jarraibideak

Sortu giro bero eta atsegina ikusmena eta usaimena gogora ekarriz. Gehitu lanparak eta beirazko pitxerrak, eta apaindu loreak eta bela usaintsuak erabiliz. Koadroak jartzeko apal batean zenbait ispilu-lanpara eta artelan jartzeak arte-galerietako antzeko giroa sortzen du. Emaitza? Instagramen jartzeko moduko atondoa, zeinari esker gonbidatuek ez dute alde egin nahi izango.

Ikusi etxerako lurrin-usain guztiak
Horma batean jarrita eta bi ALEX idazmahairen gainean, hormako hiru VARMBLIXT LED lanpara/ispilu daude; idazmahai horien gainean, aldiz, zenbait pitxer daude jarrita, eta azpian, bi KYRRE taburete urdin.
Ikusi etxerako lurrin-usain guztiak

2. Berotasuna barra-barra duen estilo tradizionaleko atondo dotorea

Estilo tradizionaleko atondo estu hau ispiluz eta zapatak gordetzeko soluzio erabilgarriz beteta dago. Oinarri argitsu zuri bati berotasuna gehitu diezaiokezu urre-koloreko xehetasunak, alfonbra ehunduak eta landareak erabiliz. Zapatak gordetzeko ere erabili daitezkeen banku estuak atondo estu batean jartzeko hobeezinak dira. Hormako biltegiratze-ahalmena maximizatzeko, gehitu kakodun errailak. Atondoa gune ezberdinetan banatzeko, jarri alfonbrak angeluan. Landare hostotsu bat goialdean jartzeak espazio horretan giro limurtzaile eta organikoa sortuko du.

Atondo zuri bateko horman urre-koloreko markoak dituzten zenbait ispilu eta koadroak daude; gainera, zoruan bi LOHALS alfonbra lau daude.

Atondo estu bati handitasun-sentsazioa emateko jarraibideak

Ispiluei esker, gune txiki eta estu bat handiagoa dela ematen du; gainera, ondoko gelen barrualdea ikustea ahalbidetzen dute. Beira edo metala bezalako material islatzaileez egindako gainazalek argitasuna ere gehitzen dute. Estilo artistikoa lortzeko, jarri tamaina eta forma ezberdineko zenbait ispilu.

Ikusi hormako ispilu guztiak
Bi bankuren gainean eta hormaren kontra jarrita, urre-koloreko RÅMEBO ispilu bat dago; era berean, ispilu hori LOMMARYD ispilu baten eta SVARTBJÖRK ispilu beltz ganbil baten artean kokatuta dago.
Ikusi hormako ispilu guztiak

3. Familia osorako eskandinaviar estiloko atondo atsegin eta dibertigarria

Atondo estu hau argitsua eta alaia da, estilo eskandinaviarra du eta xehetasun dibertigarriz beteta dago, espazioa gehiegi kargatu gabe. Gelan dagoen elefanteari (edo dendari, hobeto esanda) buruz hitz egin dezagun. Sarrerak eta irteerak errazteko, umeak atondora erakartzen ditu, etxeko gelarik dibertigarriena bihurtuz. Hormak bitan zatituta daude, eta beheko aldea hori originalez margotuta dago, ilusio optikoa sortzeko xedearekin. Horrela, horma argi eta garbi banatzen da, sakontasun eta nortasun gehiago gehituz. Zenbait oinetako-altzari ilaran jartzeak banku luze eta erabilgarria sortzen du, dela zapatak jartzeko esertzeko, dela zorroak uzteko lekua izateko.

Atondo bateko zoruan hiru LOHALS alfonbra daude; ertz batean, aldiz, HÖVLIG haurrentzako kanpadenda bat dago, eta atondoaren alde bakoitzean FLISAT taburete bat dago.

Atondoan zintzilikatzekoak

Atondoa apaintzeko ideien bila zabiltza? Erantzuna erraza da: irribarrea eragiten dizun hori guztia. Zoriontsu egiten zaituen guztia egunero gogoratzeko gune aproposa da. Txintxetak dituen ohar-taula nahi dituzun argazkiak, zirriborroak eta postalak erakusteko modu informal eta dibertigarria da. Heldulekuak dituzten esekitoki luzeak jartzea ere biltegiratzeko ideia ona da. Horman baxu eseki itzazu, txikienek laguntzarik gabe beren gauzak eskuratu ditzaten.

Ikusi dekorazio guztia
Horma hori batean, bi MACKAPÄR oinetako-apal zuri eta 6 helduleku dituen HÖVOLM esekitoki bat daude; esekitoki horren gainean, aldiz, FLÖNSA ohar-taula bat dago.
Ikusi dekorazio guztia