Saltatu

Familia osoarentzako atondo txiki modernoa biltegiratzeko lekuarekin​

Haurtxo eta ume txikiekin etxetik ateratzea zaila izan daitekeenez, hona hemen oso ondo antolatuta dagoen atondo txikia, guztion beharrak estilo fresko eta inspiratzailearekin asetzeko ideia ugari erakusten dituena. Kolorez eta hormako biltegiratze-soluzioz beteta dago, eta oso zabala dirudien estilo informala eskaintzen du.

Arroparako MULIG barra atondo baten horman. Atondoan ere kanpoko arropa eta LEN biltegiratze-soluzio zintzilikaria ikus daitezke, baita hormako kakoak ere beheko horman.
Arroparako MULIG barra atondo baten horman. Atondoan ere kanpoko arropa eta LEN biltegiratze-soluzio zintzilikaria ikus daitezke, baita hormako kakoak ere beheko horman.

Haurtxoentzako gauza guztiak, eskura

Kolore berde, beix eta griseko biltegiratze-eremu praktiko honen helburua atera baino lehen behar duzun guztia eskura edukitzea da. Biltegiratze-soluzioen nahasketari esker, itsas inspirazioko kako batetik horman zintzilik dagoen ehunezko biltegiratze-sistema batera, gauzarik txikienak gorde ahal izango dituzu, gustu onari uko egin gabe.

Horman dagoen LEN biltegiratze-soluzio gris argi/tantodun zintzilikaria. Barruan haurtxoentzako gauzak dauzka, esaterako, biberoia eta pixoihalak. Ondoan txapela dago kako batean zintzilik.
Bi KNOPARE kako berde horma beix batean. Batek kapela marroi herdoila du zintzilik, bestean, berriz, poltsa grisa dago.

Biltegiratze-soluzio mugikorra

Orgatxo zuri honek, estua eta apala, ingurunearekin bat egiten du, giro lasaia sortzen laguntzeko. Kaxa berde eta grisez beteta dago, eta gainerako koloreekin primeran konbinatzen du. Bestalde, zure biltegiratze-behar guztiak asetzen ditu, jostailuak zein tapakiak edo bestelako kanpoko gaiak behar dituzun lekuan izan ditzazun.

Ikusi orgatxo guztiak
VESKEN orgatxo zuria ikus daiteke logelaren izkina batean, bi LEN kaxa-sorta berde/gris argirekin eta LEN kaxa gris argi batekin.
Ikusi orgatxo guztiak

Horma estiloduna

Nork dio oinetako-altzari zuri merke batek apala ere izan behar duela? Horma honek, biltegiratze-soluzio apalarekin, argia islatu eta zabaltasun-sentsazio orokorra areagotzen du; gainera, oinetakoak eta eskularruak gordetzeko leku espezifikoa ere eskaintzen du. Aulki gorriak kolore-ukitua ematen dio gelari, egun luze baten ondoren ongietorria emateko.

Ikusi oinetako-altzari guztiak
Sei TRONES oinetako-altzari zuri daude horma batean, ÖSTANÖ aulki marroi-gorrixkarekin aurrean eta kapela gorria eta bufanda beixarekin gainean.
Bost TRONES oinetako-altzari horma batean, SUNNERSTA ontzi txiki batean dauden hainbat objektu erakusten dituen konpartimentu irekiarekin.
Ikusi oinetako-altzari guztiak

Hobetu biltegiratzeko gaitasuna

Gunerik altuenak biltegiratze gisa aprobetxatuz, atondo zabala eta erosoa sortu ahal izango duzu, zoruan leku gehiago libre utziz. Hemen, biltegiratze-kaxen multzoa ere giro txukuna eta erosoa ematen du. Azken aholkua nahi? Ez gutxietsi ispiluen ahalmena. Zeure buruari azken begirada bat emateko erabiltzeko eskura izateaz gain, guneari itxura zabalagoa ematen diote.

Zortzi EKET armairu daude horma batean altu kokatuta. Kaxak ere ikus daitezke, KUGGIS modeloarenak barne. Azpian kanpoko arropa duen MULIG arropa-barra dago.
Hormako GRANVÅG ispilu zintzilikari berdea horma batean. Albo batean landare bat du eta, bestean, hormako/irakurtzeko NYMÅNE lanpara zuria.

Oso atondo argitsua

Giro erosoa sortu nahi baduzu, argi-geruzak laguntza handia izango dira. Hormako lanparek gune espezifikoak nabarmentzen dituzte, baina benetako izarra lanpara zintzilikaria da, atondoak islatzen dituen estanpatu organiko eta atseginei esker. Gune dinamiko eta erosoa sortzen dute, familia eta gonbidatu guztiei ongietorria emango diena.

Ikusi argiztapen guztia
SKYMNINGEN lanpara zintzilikari zuria bonbillarekin piztuta; aurrean zur argizko pantaila dago. Atzean, berriz, ohar-ohol grisa ikusten da.
Bi hormako/irakurtzeko NYMÅNE lanpara horma batean, bi SVENSÅS ohar-oholen aurrean, landarea duen eskailera baten beheko aldean.
Ikusi argiztapen guztia