Saltatu

Atondo modernoa, deigarria eta merkea, eta zulorik egin gabe!

Atondoan aldaketa asko egin nahi dituzun arren, etxea alokatzen ari bazara, baliteke aukerak mugatuak izatea. Hala bada, etxea modu dibertigarrian eta erosoan eta hormetan zulorik egin gabe (ezta diru mordorik gastatu gabe) nola pertsonalizatu jakin nahi duzu? Hona hemen energia dosi gehigarria ematen duen atondo eskandinaviar soila.

Atondo urdin bat EKRAR esekileku batekin erdian, non jaka bat eta beisbol txanoa zintzilikatuta dauden, NISSAFORS orgatxo zuri baten ondoan.
Atondo urdin bat EKRAR esekileku batekin erdian, non jaka bat eta beisbol txanoa zintzilikatuta dauden, NISSAFORS orgatxo zuri baten ondoan.

Atondo berria unetxo batean

Hartu petoa eta atera margotzeko brotxa. Atondoari margo-geruza bat ematen badiozu eta kontu handiz hautatutako hainbat altzari eta osagarri jartzen badituzu, erraza izango da gainerako etxearen itxura hautatzea. Hona hemen nola egin genuen guk.

Atondo batean, aulki baten gainean eserita dagoen eta eskuan pintura-arrabol bat duen pertsona bat ikusten da, aulkitik altxatu eta hormak urdinez margotu aurretik.

Jarri denbora zure alde

Erloju deigarri honek, Mora estiloko erloju suediarra burura ekartzen duena, sekretu bat ezkutatzen du. Giltzak gorde ditzakezun armairu praktikoa da, etxetik irten aurretik giltzak bilatzen denbora gal ez dezazun. Estilo eskandinaviarreko kolore biziak begirada guztiak erakarriko ditu, kokatzen duzun etxeko txokoa zeinahi ere den.

Ikusi erloju guztiak
Horman jarritako apal urdin batean IKEA PS 1995 erloju urdin bat ikusten da erdi irekita, eta horren alboan, giltza pare bat dago.
Ikusi erloju guztiak

Txukundu oinetakoen anabasa

Oinetakoak gordetzeko lekurik ez baduzu, baliteke atondo txikian metatzea, anabasa sortuz. Hori saihesteko, eskuratu MACKAPÄR oinetako-altzaria. Oinetakoak uzteko leku bikaina izateaz gain, apal praktiko gisa ere erabil daiteke. Atondoa osatzeko, gehitu lanpara txikia eta ispilua, argia eta sakontasuna emateko (eta atera aurretik zeure buruari begiratu bat emateko).

Ikusi biltegiratzea duten banku guztiak
MACKAPÄR oinetako-altzari zuria BLÅSVERK mahai-lanpara urdin eta zuriarekin eta zenbait libururekin gainean.
Ikusi biltegiratzea duten banku guztiak

Eramateko gauzak dituen orgatxoa

Atondoan orgatxoa kokatuz gero, irten aurretik hartu behar dituzun gauza txiki guztiak eskura izango dituzu. Biltegiratze-kaxa trinkoei esker, lekua euritakoak, eguzkitako betaurrekoak eta eskularruak bereizita edukitzeko zatitu ahal izango duzu. Hautatu zuri eta urdinen kolore-paleta klasikoa eta, ondoren, aukeratu urdin-tonu ezberdinak, giro inspiratzailea lortzeko.

Ikusi orgatxo guztiak
NISSAFORS orgatxo zuria DRÖNA kaxa urdin eta grisekin erdiko apalean eta KUGGIS kaxa zuriarekin behekoan.
Ikusi orgatxo guztiak

Handitasunez sartzeko atondo txikia

Margo-ukitua eta bat datozen hainbat gai jarriz, estilo eskandinaviarreko eremu txiki hau atondo eroso eta dibertigarri bilakatu da. Urdin bizia altzari zuri batzuekin konbinatu dugu, sartu edo irteten zaren bakoitzean (baita zure gonbidatuak ere) irribarrea eragingo dizun giro freskoa eta alaia sortzeko. Eta zer da are hobea? Etxez aldatzeko unea iristen denean, atondoa zurekin eraman ahal izango duzu.

EKRAR esekileku bat atondo urdin baten erdian eta NISSAFORS zuri bat eta IKEA PS 1995 erloju bat alboan.