Saltatu

Atondo familiar batentzako ideiak

Konbinatuta egoteaz gain KALLSÖ moduluek zur trinkoa eta kolore grisa integratzen dituzte, emaitza oso praktikoarekin biltegiratzeari dagokionez, esertzeko tokia eskaintzeaz gain. Biltegiratze bankuak goiko tiradera du gauza txikiak gordetzeko, hala nola giltzak eta eguzkitako betaurrekoak, eta beheko tiradera ezin hobea da poltsak, kaskoak, kiroletako materialak eta beste objektu handiak gordetzeko. Esekilekuak eta eserlekudun oinetako-altzariak, banaka zein elkarrekin, etxera ongietorria emango dizute!

Zurezko KALLSÖ biltegiratze modulu grisen lerroa atondo batean, oinetakoekin eta apaletan eta esekitoki batean antolatutako jantzi ezberdinekin.

Adimentsu eta tradizionala

KALLSÖ esekilekuak erabilera anitzeko esekilekuari eskatu ahal zaion guztia du, bere kako bikoitzekin, arropa zintzilikatzeko barrarekin, goiko apalarekin... eta oso dotorea da gainera! Konbinatzen duen biltegiratze bankuak tokia du bestela lurretik botata amaituko luketen objektu handi guztiak gordetzeko, hala nola kaskoak eta motxilak. Dudarik gabe, ezinbesteko gauzak dira, baina ez dira bereziki apaingarriak… Eta azkenik, baina ez garrantzia gutxiagokoa, eserlekudun oinetako-altzariak kaleko zein etxeko oinetakoak gordetzeko tokia eskaintzen dizu. 

Lerrokatutako hiru KALLSÖ esekitokien lehen planoa, saskiekin eta kapela batekin goiko apalean eta zintzilikatutako arroparekin kakoetan.
Neska gaztea belauniko, motxila KALLSÖ biltegiratze bankuko tiradera handian sartzen.

Kanpoko ukitua, barruan

Orain natura puska batek etxean arrera egingo dizu, tamaina guztietako landareekin. Txikienek ÅKERBÄR negutegi batean hazten jarraitzen dute, leiho-ertz eguzkitsu batean. Atondoan hosto irekiekin ongietorria ematen diguten landare hauen abantaila naturalez gain, atondoa landareak jartzeko toki ezin hobea da, kanpoko gauzak iristen diren lehen tokia baita. Atondoa loratuko da 

Atondo handi baten izkina, leiho batekin eta landareekin atzealdean. Eskuineko horman zehar KALLSÖ biltegiratze unitateak daude.

Ez duzu kontuz ibili beharrik

Zergatik konformatu bakar batekin? Geroz eta alfonbra gehiago, zorua geroz eta gehiago babestuko duzu. Ezarri hainbat alfonbra txiki gehien behar dituzun tokian, azpian dauden alfonbra handiagoak mugitu gabe zikintasuna kendu ahal izateko. Oso praktikoa... eta polita! 

Ikusi alfonbra guztiak
Atondo handi bat goitik, non alfonbra txiki ezberdinak dauden alfonbra nagusiaren gainean kokatuta.
Ikusi alfonbra guztiak

Beste metro karratu bat izatearen pribilegioa

Normalean, metro karratu bat ez da hainbesterako, baina asko nabarituko da jakitokia muntatzeko erabiliz gero. Ezarri IVAR sendo bat eta ikusi zergatik daramatzan 50 urte biltegiratze sistema hain famatua izaten. Konturatu baino lehen birziklatzeko objektuak, erosketak, haurraren janaria, familia osoaren agenda edo gortina dotore baten atzean ezkutatu nahi duzun edozer gauza jartzeko tokia izango duzu. Alboko horman, altuera ezberdinetan kokatutako kakoak arduratuko dira familiako kide ezberdinen gauzetaz. 

Ikusi IVAR sistema
Atondo handi bateko izkina, ate batekin eta armairu batekin atzealdean, jakitoki bat gortina baten atzean eta kakoak horman.
Neska gazte batek gortina irekitzen du jakitokitik zerbait jasotzeko, non IVAR biltegiratze unitate bat eta birziklatzeko DAMMÄNG ontziak dauden.
Ikusi IVAR sistema

Ez ireki armairuko ateak

Barruko zerbait hartu behar ezean, noski. Armairu horren barnealdea sasoiko edo ia erabiltzen ez dituzun gauza handi guzti horiek gordetzeko pertsonalizatuta dago, horrengatik ez balitz atondoan botata amaituko lukete eta. Orain lasai-lasai ezkutatuta daude atondoko estilo tradizional eta serioari gehitzen dioten ate horien atzean. 

Ikusi PAX sistema
PAX GULLABERG armairua eta atzealdean leihoa dauzkan atondoa. Gauzak edonon daude, baina txukun-txukun.
PAX GULLABERG armairu bat ate irekiekin, barneko txukuntasuna erakutsiz, apalekin, barrekin eta oinetako-altzariarekin.
Ikusi PAX sistema