Gauzak erraz sartzeko eta ateratzeko diseinatutako sistema bat baduzu, elementurik sotilenei erreparatu ahal izango diezu. Hala nola, aire-garbigailua, material bigunak, LED kandelak edo argiztapen erregulagarria jardueraren eta aldartearen arabera. Une batez bada ere, erlaxatzeko espazio huts bihur dezakezu.
Soluzio hori garaje bat berrantolatzeko pentsatu da, gimnasia- eta ongizate-txoko baterako lekua egon dadin. Baina gogoan izan printzipio horrek terraza batean lorezaintza-zentro bat, soto batean gaming-ingurune bat edo bururatzen zaizun beste edozein ideia sortzeko ere balio duela.