Saltatu

Zure hurrengo misioa? Gaming-aulki onena aurkitzea.

Gaming-aulki egokia aurkitzea ez da hain erraza. Ez arduratu. Zuretzat egokiena den gaming-aulkia bilatzen laguntzeko aholku batzuk ditugu. Hala, erosoa izateaz gain, irabazten lagunduko dizuna aukeratuko duzu, jokoan bolada onak irauten duen denbora edozein dela ere.

Pertsona bat dago BÄSTBOLL gaming-aulki batean eserita, MÅLOMRÅDE gaming-idazmahai zuri baten ondoan. Bi NÄVLINGE foku daude idazmahaian finkatuta.

Hurrengo mailara iristen lagunduko dizuten gaming-aulkiak

Gaming-aulki onenaren bila hastean, kontuan izan beharreko alderdi batzuk daude. Galdetu zeure buruari egunean zenbat ordu igaroko dituzun jolasten. Hori jakiteak zuretzat egokiena den aulkia aurkitzen lagunduko dizu.

Tarteka asteburutan jolasten duzu eta erosotasun eta lunbarretako euskarri apur bat behar duzu? Aulki erosoa behar baduzu ere, agian ez duzu funtzionalitate osoa behar, zaletasuna delako, ez lanbidea.

Gamer profesionalek buru eta besoen euskarri doigarriak behar dituzte, lunbarretako euskarriaz gain, edozertarako eroso, kontzentratuta eta prest egoteko.

UTESPELARE gaming-idazmahaia eraztun-argiarekin eta LÅNESPELARE pantaila-euskarriarekin, eta STYRSPEL gaming-aulkia izkina argitsu batean.
BÄSTBOLL gaming-aulkia MÅLOMRÅDE gaming-idazmahai zuri baten ondoan. Argiz beteriko gela bat bilduma-piezekin eta gaming-ekipoekin apainduta.

MATCHSPEL gaming-aulki zuria UTESPELARE gaming-idazmahai zuriaren aurrean. Idazmahaian, ordenagailu eramangarri bat eta ordenagailurako LÅNESPELARE euskarri bat daude.
BÄSTBOLL gaming aulki beltza sarezko bizkarraldearekin eta beso-euskarri doigarriekin. Aurrean, MÅLOMRÅDE gaming-idazmahai beltz bat dauka.

Presiopean zaudenean burua hotz izateko gaming-aulki bat edo gidatzen ari zarela erosoa den bat?

Zer da garrantzitsuagoa zuretzat: material transpiragarria duen aulkia, azken borrokan ere freskotasuna ematen duena edo joko-maratoi luzeetarako erosoa den aulkia?

Galdetu zeure buruari zenbat denbora emango duzun jolasten, eta zer nahiago duzun, airearen zirkulazioa sustatzen duen sareta metalikoa duen bat edo erosotasun gehiago ematen duen eserleku tapizatu eta barrubiguna?

Zuk erabaki behar duzu. Maila berrietara iristeko behar duzun erosotasuna eta kontzentrazioa eskainiko dizuten gaming-aulkiak ditugu.

Ezagutu gaming-aulki gehiago
LÖPARBANA gaming-aulki beltza UTVISNING gaming-idazmahai beltzaren ondoan. NÄVLINGE laneko lanpara beltz bat dago idazmahaian.
Ezagutu gaming-aulki gehiago

STYRSPEL gaming-aulkia idazmahai baten aurrealdean distira arrosa/more argia duen gela batean. Idazmahaian LÅNESPELARE argi-uztaia dago.
MATCHSPEL gaming-aulkia BOMSTAD gris argiz estalita LÅNESPELARE kuxin lunbar berde batekin UTESPELARE gaming-idazmahai batetik hurbil.

Nabarmendu ingurunea oinarrizko osagarriekin

Aulki perfektua aurkitu ondoren, hurrengo pausoa osagarriak dira. Aulki erosoa ez da nahikoa partida irabazteko. Ordenagailu-euskarri gurpildun bat behar duzu ordenagailu-dorrea behar duzun tokira eramateko, gaming sagu-azpikoa mugimenduak errazteko eta altuera egokian dagoen pantaila-euskarria ikusmena eta lepoa babesteko.

Ikusi gaming-osagarri gehiago
UTESPELARE gaming-idazmahai beltz batean finkatutako lizar-xaflazko LÅNESPELARE katiluetarako euskarri bat ikusten da. Horren barruan, katilu bat dago.
Ikusi gaming-osagarri gehiago

LÅNESPELARE ordenagailurako euskarria apalarekin, UTESPELARE gaming-idazmahai baten azpian. STYRSPEL gaming-aulki gorri bat dago euskarritik gertu.
Teklatua, sagua, pantaila eta BRÄNNBOLL gaming sagu-azpikoa UTESPELARE idazmahai batean LÅNESPELARE pantaila-euskarri horiarekin.

Gaming-osagarri gehiago mailaz igotzeko

Gamer onenek ere pilak kargatu behar dituzte tarteka. Egin etenaldi bat. Urrundu apur bat, luzatu eta mugitu gorputza minutu batzuez. Deskargatu entretenimendu laburrak dituen aplikazio bat, jolastu maskotarekin edo egin siesta suspertzailea. Etenaldi labur bat egiteak energia berreskuratzen eta hobeto kontzentratzen lagunduko dizu. Ez ahaztu ur apur bat edo gogokoen duzun edaria edateaz. Burua lausotu egin daiteke deshidratatu egiten bazara, eta ez duzu halakorik gertatzea nahi azken munstroa hiltzeko puntuan zaudenean.

Ikusi gaming-osagarri gehiago
Ikusi gaming-osagarri gehiago

Kargatu pilak apur bat

Gamer onenek ere pilak kargatu behar dituzte tarteka. Egin etenaldi bat. Urrundu apur bat, luzatu eta mugitu gorputza minutu batzuez. Deskargatu entretenimendu laburrak dituen aplikazio bat, jolastu maskotarekin edo egin siesta suspertzailea. Etenaldi labur bat egiteak energia berreskuratzen eta hobeto kontzentratzen lagunduko dizu. Ez ahaztu ur apur bat edo gogokoen duzun edaria edateaz. Burua lausotu egin daiteke deshidratatu egiten bazara, eta ez duzu halakorik gertatzea nahi azken munstroa hiltzeko puntuan zaudenean.

Ikusi gaming-idazmahai gehiago
Pertsona bat dago zutik, aurikularrak jarrita dituela, MÅLOMRÅDE gaming idazmahai batean jokatzen. Ondoan, NISSAFORS orgatxo beltz bat dago.
Ikusi gaming-idazmahai gehiago