Saltatu

Ospatu udaberri estiloan

Azkenik, heldu da egun handia! Ekarri gogokoen duzun tresneria; edalontziak, aulkiak eta askoz gehiago... Eta ospatu eguna eguzkitan. Gonbidatu guztiek (baita haurrek ere) gustuko izango dituzten landa-giroko apaingarri erromantikoak jarri ditugu, egun hau ahaztezina izateko eta selfie mordoa ateratzeko.

Aire zabaleko festa batean prest daude mahaiak; bertan dira GULLMAJ mahai-zapiak, UPPLAGA platerak, DYRGRIP edalontziak eta UPPHÖJD mahai-tresnak.
Aire zabaleko festa batean prest daude mahaiak; bertan dira GULLMAJ mahai-zapiak, UPPLAGA platerak, DYRGRIP edalontziak eta UPPHÖJD mahai-tresnak.

Egizu modu sinple eta dotorean

Prestatu mahai sinple eta dotorea. UPPLAGA platerek eta UPPHÖJD mahai-tresnek ukitu klasikoa ematen diete ospakizun berezi guztiei. Aukeratu kolore sorta-neutroa, atentzio osoa jaki eta gonbidatuek bereganatzeko.

Ikusi mahai-tresna guztiak
GULLMAJ mahai-zapia, DYRGRIP edalontziak, UPPLAGA platerak eta UPPHÖJD mahai-tresnak prest daude aire zabaleko ospakizun baterako mahai baten gainean.
Ikusi mahai-tresna guztiak

Guztiontzako edariak

Bero egiten duenean, garrantzitsua da hidratatzea. Jarri edari freskagarriak dituzten pitxer edo txanbilak mahai gainean, adin guztietako gonbidatuek edan ditzaten. Limonadak, urak edo beste edari batzuek guztion egarria ase dezakete, bereziki eguzkitan egoteko asmoa baduzue.

Ikusi loreontzi eta pitxer guztiak
TILLBRINGARE pitxerra eta SÄLLSKAPLIG txanbila edari freskagarriz beteta daude aire zabaleko ospakizun baterako prest dagoen mahai baten gainean.
Ikusi loreontzi eta pitxer guztiak

Ez ahaztu haurrez

Haurrak ere ondo pasatzera etorri dira. Sortu haurrentzako espazioa; jarri mahai-zapiaren funtzioa betetzen duten margotzeko paper-biribilkiak eta margoak, ongi pasako dute horrela, euren irudimena askatuz.

Ikusi haurrentzako marrazki eta eskulan guztiak
Aire zabaleko ospakizun batean, haurrentzako bi gune prestatu dira MÅLA margoekin eta mahai-zapi funtzioa betetzen duen JÄTTELIK margotzeko paper-biribilkiarekin.
Ikusi haurrentzako marrazki eta eskulan guztiak

Sortu giro koloretsua

Kanpoan erabiltzeko argiek aire zabaleko ospakizunetan giro atsegina sortzen lagun diezazukete. Soketan zintzilikatutako argidun girlanda koloretsuak mahai edo ateen markoen gainetik jartzen badituzu, ukitu dibertigarri eta bitxia emango diote inguruari.

Mahaia prest dago aire zabalean ezkontza bat ospatzeko, eta haren gainetik jarrita dago SOLVINDEN LED argidun girlanda koloretsua.

Erabil loreak ingurua apaintzeko

Gehitu urtaroarekin bat datozen apaingarriak. Aire zabaleko festa bat prestatzen baduzu, bete kaikuak urez eta sartu barruan landare eta loreak, mahaia apaintzeko.

Ikusi loreontzi eta ontzi guztiak
Urez betetako BERÄKNA ontzian loreak daude flotatzen, eta inguruan ikus daitezke, mahai gainean, SVALKA kopak eta KVITTERA hainbat pisutako fruta-ontzia.
Ikusi loreontzi eta ontzi guztiak

Ukitu erromantikoa

Ez ahaztu xehetasun txikiak, aulkietarako apaingarriak adibidez. Ukitu erromantikoa emateko, lotu adaxkak edota lore zein landare artifizialak zinta edo listariz.

Ikusi landare eta lore artifizial guztiak
Aire zabaleko ospakizun batean, SMYCKYA adaxka eta loreak beix koloreko zintez lotuta daude ÄPPLARÖ aulki tolesgarrietan.
Ikusi landare eta lore artifizial guztiak

Prestatu selfieak ateratzeko landa-giroko lekutxo bat.

SMYCKA lore artifizialak leiho baten inguruan jarrita, landa-giro ukitua edo aire erromantikoa emango diozu inguruari, eta Instagram-en publikatzeko selfie ederrak ateratzeko leku ezin hobea izango da.

Ikusi landare eta lore artifizial guztiak
SMYCKA lore artifizialak aletegiko atearen inguruan daude jarrita, hura apaintzeko; eta lasto fardelak eserleku gisa erabili dira, SANELA kuxin-zorroa duten kuxinekin batera.
Ikusi landare eta lore artifizial guztiak