Saltatu

Jai baterako mahaia nola apaindu

Mahaia modu sortzailean apaintzeko modu berriak ezagutu nahi dituzu? Mahaia jartzea platera, edalontziak eta mahai tresnak jartzea baino gehiago da: xehetasun txikiak dira momentua berezi egiten dutenak. Eta gonbidatuei axola zaizkizula adierazteko modu bat da. Mahaia jartzean inspiratzeko lau ideia ezberdin dituzu hemen. Familia baten Gabonetako ospakizuna, apaingarri dibertigarridun urtebetetze-ospakizuna, "brunch" lasai bat eta kandela-argitan egindako afari goxoa. Has dadila festa!

Ospakizun baterako apaindutako mahaia plater zuriekin, POKAL edalontziekin eta laranja eta limoi apaingarriekin plateretan, BERGSHYTTAN mahai baten gainean.

Erraz apaindutako mahai bat festak familiarekin igarotzeko

Ospakizuna are bereziagoa izateko, aukeratu gidatuko zaituen kolore-paleta. Ez du zertan monokromatikoa izan, baina ez arriskatu gehiegi mahai honen estiloa lortu nahi baduzu. Urdin, beix eta pastel-tonuen konbinazio polita du.

Konbinatu ehundura eta estanpatu ezberdinak interesgarria izan dadin. Guztia dago baimenduta emaitza gustuko duzun bitartean. Puntudun plater bat koadrodun mahai-zapi batekin konbinatu nahi duzu? Itxura ona badu, bai.

Ondoren, erabili geruzak. Nahikoa da plater txiki bat handiago baten gainean jartzea edo entsaladarako ontzi edo plater txikiagoak jartzea eta janaria zerbitzatu baino askoz lehenago jaialdi bisuala abian jartzea. Zer gehiago eska daiteke?

Ikusi baxera guztiak
Jangela argitsu bat ROSENTORP mahai hedagarriarekin, bost aulki eta haur-aulki bat sartzeko hedatu dena.
ROSENTORP mahai hedagarria kaikuetan zopa eta zerbitzatzeko erretiluetan enpanadilla txinatarrak dituen jai giroko otordu baterako prest.
Ikusi baxera guztiak

Plater bat eta DAGGASTER kaiku beix argi puntuduna. Kaikuan perretxikoak, tofua eta fideoak daude; alboan, ahuakateak dituen ontzi txiki bat.
DAGGASTER kaiku beix argia puntuekin plater baten gainean, bi zotzekin kaikuaren gainean eta mahai-tresnekin alboan.

Eman ustekabekoa pertsona berezi bati sormenez beteriko urtebetetze-jaiarekin.

Urtebetetze-festa ospatzerakoan, mahaiak itxura bikaina izatea nahi duzu. Guztiak giroa nabarmentzen lagundu behar du, baita urteak betetzen dituena eta gonbidatuak berezi sentiarazten ere. Gehiegi gastatu gabe nola egin azalduko dizugu.

Ez da beharrezkoa baxera arranditsua izatea: ustekabekoa xehetasunetan dago. Mahai honetako paperezko mahai-zapiak forma dibertigarritan tolestuta daude eta fruta gozoak dituzte apaingarri gisa (postrearen osagai izan edo ez).

Kolore apur bat eman nahi badiozu, gehitu toki jakinetan jarritako lore artifizialak, ez dute urez betetako loreontzirik beharko. Itxura bikaina izaten jarraituko du orduek aurrera egin eta festa luzatzen bada ere, eta hurrengo urteko urtebetetzean ere berriro erabili ahal izango dituzu. 

Bluetooth bidezko NATTBAD bozgorailuak zure erreprodukzio-zerrenda igorriko du. Koloretsua eta alaia denez, litekeena da festako izar bihurtzea. Gonbidatu guztiak abesten jartzeko besteko potentzia du, gainera. Zorionak!

Ikusi lore eta landare artifizial gehiago
BERGSHYTTAN mahaia plater zuriekin, POKAL edalontziekin eta laranja eta limoi apaingarriekin plateretan.
Ikusi lore eta landare artifizial gehiago

Urtebetetze-festa baterako mahaia plater zuriekin, gainean paperezko mahai-zapi horiak, POKAL edalontziak eta laranja eta limoiak dituzten platerak dituela.
Bluetooth bidezko NATTBAD bozgorailu horia hori eta laranjaz apaindutako mahai baten gainean, festa baterako prest.

"Hygge" duen mahai minimalista

"Hygge" kontzeptu daniarra, labur esanda, egunero gelditu gabe aritzearen erritmoa jaitsi eta une lasai eta atseginez gozatzea esan nahi du. Hori gogoan izanda, "brunch" bat ez da gosari eta hamaiketakoaren konbinazioa bakarrik, esperientzia oso bat da.

Menu goxoa, konpainia ona eta hitz egiteko denbora asko nahiko duzu kafe bat eta croissantak hartzen dituzun bitartean (edo gustuko duzun beste zerbait), guztia baxera dotorearekin. 

Gosariko mahaia hoteletan aurkitzen direnen pareko izan dadin, aukeratu sinpletasun grafikoa elementu atsegin gutxi batzuekin. Mahai honek apaingarri gehiegi gabeko plater koloretsuak, edalontziak eta katiluak konbinatzen ditu: baxera DA dekorazioa.

LED lanpara eramangarria diseinu-elementu deigarri bat da, giro-argia ematen du eta toki batetik bestera erraz mugi daiteke. Hain atsegina den mahai honekin duzun arrisku bakarra da gonbidatuek alde egiteko gogorik ez izatea.

Ikusi lanpara eramangarri gehiago
Goitik begiratuta, ÅLHULT mahai hedagarri beltz/marroia, aulkiekin inguruan eta "brunch" baterako prest.
Ikusi lanpara eramangarri gehiago

Jangela bat ÅLHULT mahai hedagarriarekin. Bere inguruan, aulkiak ikus daitezke, eta gainean, aldiz, BACKSTÖRN LED lanpara zintzilikaria dago.
Jogurta, mueslia eta ahabiak dituen kaikua GLADELIG katilu lila baten eta xanpain kopa baten ondoan.

Kandela-argitan egingo den afari atsegina nola prestatu

Jai baten sekretua guztiak eroso eta lasai egotea da, berdin dio ezagutu berri duzun pertsonekin hitz egiteko den edo aspaldiko lagunekin egunean jartzeko den. Giro atsegina sortzen duen mahaia jartzeko garaian, hiru gauza hartu behar dira kontuan: ehun-gaiak, kolorea eta argia.

Aukeratu material naturalez egindako ehun-gaiak, kotoia eta jutea, esaterako. Mahai-zapi batek estiloa nabarmentzeaz gain, taula babesten du eta plater eta mahai-tresnek zarata gutxiago egiten laguntzen du. Oihalezko esku-zapiek paperezkoek baino jai-giro handiagoa sortzen dute, eta mahaiari xarma berezia emateko modu ekonomikoa dira.

Hurrengo urratsa: koloreak! Aukeratu paleta neutroa, tonu argi edo ilunekin, beix argia, berde bizia edo beltz apala, esaterako.

Eta, azkenik, beste guztia bezain garrantzitsua den argiztapena! Sabaiko argiei (erregulagarriak badira, hobe) kandelak edo LED argi-girlanda bat gehi diezaiekezu. Distira leunarekin lasaitu eta elkarrekin zaudeten denbora estimatu ahal izango duzue.

Ikusi argi-girlanda gehiago
Hainbat pertsona karta-jokoan argimutilak, ardo-kopak eta gazta eta galleta gaziak dituen jai-giroko mahai batean.
Ikusi argi-girlanda gehiago

Pertsona batzuk daude jangelako mahai baten inguruan, kandelek alaitutako giro eroso batean. Mahaian, gazta-plater bat eta fruta freskoak daude.
Pertsona batzuk daude jangelako mahai baten inguruan, kandelek alaitutako giro eroso batean. Mahaian, gazta-plater bat eta fruta freskoak daude.