Saltatu

Edalontziak eta kopak edari bakoitzerako

Edarietarako edalontzi egokia aukeratzea ez da zientzia bat, baina badaude arrazoi onak eta ezagutza zein esperientzia dezente azaltzeko zer edari dator bat edalontzi edo kopa bakoitzarekin. Funtsean, dastatu nahi duzun edaria indartzea da gakoa: burbuilak, lurrin konplexuak edo freskotasuna.

Beira gardenez egindako pitxer bat eta ardo-kopetan zein edalontzietan dauden hainbat edari, mahai-zapi zuri bat duen mahai baten gainean.
Beira gardenez egindako pitxer bat eta ardo-kopetan zein edalontzietan dauden hainbat edari, mahai-zapi zuri bat duen mahai baten gainean.

Edari gasdunak gozoagoak dira kopa altuetan

Edari apardun eta karbonatatuak zerbitzatzeko, hobe da aho estua duten kopa altuak erabiltzea: xanpain-kopak, adibidez. Horrela, edariaren gainazala txikia izango da eta burbuilak mantentzeaz aparte, gasa azkar galtzea saihestuko duzu.

Ikusi ardo- eta xanpain-kopa guztiak
Sei SVALKA xanpain-kopa daude brontze-koloreko edontzi-azpikoen gainean, brontze-koloreko erretilu baten ondoan, mahai-zapi zuria duen mahai baten gainean.
Ikusi ardo- eta xanpain-kopa guztiak

Ontziaren tamaina garrantzitsua da

Ontzi handi batek oxigeno gehiago eramango du edaria ukitzean eta edariak arnastuko du, zapore eta lurrin konplexuak askatuz. Pitxer batean dekantatzeak prozesu hori abiaraz dezake zerbitzatu baino lehen. Enbor luzea eta gorputz txikiagoa duten edalontziak erabiltzen badituzu, errazagoa izango da lurrin arineko edarien freskotasuna luzeago mantentzea.

Ikusi ardo- eta xanpain-kopa guztiak
Erdi beteta dagoen STORSINT ardo-kopa bat dago ehun zuriz egindako ezpainzapi baten ondoan. Alboan beira gardenez egindako STORSINT pitxer bat ardo beltza heltzen ari da.
Sei SVALKA ardo-kopek ardo zuri kopuru berdina heltzen dute. Lerroan kokatuta daude mahai-zapi zuria duen mahai baten gainean.
Ikusi ardo- eta xanpain-kopa guztiak
Postrerako ardo-kopa bat, garagardo-kopa bat, edalontzi bat, beira gardenez egindako pitxer bat eta STORSINT serieko ardo-kopa ezberdinak.
STORSINT seriearekin edarien gozamena hobetuko duen kopen eta edalontzien serie bat sortu nahi nuen, urteak joan eta urteak etorri une orotan erabil daitekeena.

Aaron ProbynProduktu-diseinatzailea

Denbora guztian gozatzeko ezinbestekoak diren edalontziak

Edaria gorabehera (bai ura eta esnea, bai fruitu-lurrineko udako puntxak, are kafea edo tea) ezinezkoa da huts egitea beira lodiko diseinu klasiko batekin, edari bero nahiz hotzetarako balio duena. Hona hemen iradokizun freskagarri bat.

''Paloma'' arabarba-koktela, alkoholik gabekoa

  • 1 atal pomelo-zuku fresko
  • 1 atal lima-zuku fresko
  • 1 atal arabarba-ziropa
  • 3 atal soda
  • Izotz-kuboak, pomelo-xerrak eta arabarba-zintak
Ikusi POKAL seriea