Saltatu

Jangela abegikorra maite dituzunekin konektatzeko

Jendea gustura egoteko moduko jangela, topagune bat non elkarrizketa luzeez goza daiteken ordu txikietaraino. Gonbidatuentzako mahai zabalgarriarekin eta argiztapen abegikor eta girotzailearekin, zure jangela senide eta lagunekin bazkari goxoez gozatzeko lekua bihur daiteke.

EKEDALEN mahai eta jangelarako aulki batzuk, sukaldeko tresnak dituen beira-arasa baten eta koadroz beteriko horma baten aurrean.
EKEDALEN mahai eta jangelarako aulki batzuk, sukaldeko tresnak dituen beira-arasa baten eta koadroz beteriko horma baten aurrean.

Dekoratu artez

Koadroen horma foku-puntu garrantzitsua da, eta gainera, pertsonalitatea ematen dio jangelari. Familia-argazki gustukoenak bildu eta lamina ezberdinekin jolasten baduzu, oroitzapen zoriontsuak erakutsi eta aparteko estiloa agertu dezakezu. Ispilu txiki hauekin sakonera itxura emango duzu.

Ikusi artea zintzilikatzeko produktu guztiak
Lehen planoan, FISKBO lamina zuri-beltzak eta ispilu borobil txikiak dituen horma dotore bat. Apalategi beltz bat dago azpian.
Ikusi artea zintzilikatzeko produktu guztiak

Harrotu zure baxera dotoreaz

Erakutsi zure baxera gonbidatuak ahozabalik uzteko. Erabili argiztapen integratua piezarik hoberenak nabarmentzeko. Apalategi doigarriek neurri ezberdinetako objektuak erraz jartzen uzten dizute, direla plater eta edalontziak edo pitxer eta eztiontziak.

Ikusi beira-arasa guztiak
Jangelako mahai bat edalontziak eta baxera dituen BILLY beira-arasaren aurrean. Goian beirazko lanpara handi batzuk daude.
Lehen planoan, egur ilunezko BILLY beira-arasa bat beirazko ateekin. Barruan hainbat egurrezko katilu, plater eta edalontzi daude.
Ikusi beira-arasa guztiak

Beti dago lekua mahaian

Afari handiak antolatzerakoan, jangelako mahai moldagarri hau luzatu egin daiteke. Eserleku zabalagoa izateko, bankua gehitzea baino ez duzu, eta erabiltzen ez duzunean hormaren alboan jar daiteke. Mahaian, bankuan eta katiluetan egur mota ezberdinak erabiliz, espazioari giro abegikor eta landatarra eman diogu.

Ikusi EKEDALEN seriea.
Pertsona batek oihalezko musuzapiak tolesten ditu egur ilunezko mahai batean. EKEDALEN mahaian, edalontziak, frutak eta buztin ilunezko platerak daude.
Egur ilunezko EKEDALEN jangelarako mahai bat, banku gehigarri batekin, eta hondoan, koadroz beteriko horma bat. Goian beirazko lanpara batzuk daude.
Ikusi EKEDALEN seriea.

Hauta ezazu nahi duzun giroa

Jolastu argia eta soinuarekin aldartea berehalakoan aldatzeko. Wifi bozgorailuari esker, zure jarduerarekin osagarria den musika erreproduzi dezakezu. Bonbilla adimendun putz-egindako lanpara artisau hauek, urrutiko kontrolarekin, giroa berehalakoan doitzen uzten dizute.

Ikusi produktu domotiko guztiak
Pertsona batek urrutiko kontrola erabiltzen du janaria duen EKEDALEN jangelako mahai baten gainean. Hondoan ilustrazio zuri-beltzak daude.
Ikusi produktu domotiko guztiak

Zure lau gurpileko laguna

Bi esku nahikoa ez direnean, orgatxo bat zure laguntzaile leiala izango da afaria zerbitzatzerakoan. Orgatxoa erabiltzeak sukalderako joan-etorriak aurrezten dizkizu, aldi berean hainbat plater zerbitza ditzakezulako. Gonbidaturik ez duzunean, orgatxoa sukaldeko tresnak gordetzeko erabil dezakezu.

Ikusi orgatxo guztiak
Frutaz, edariz eta sukalde-tresnaz betetako NISSAFORS orgatxo beltz bat. Lamina markoztatuak dituen horma beix batean dago bermatuta.
Ikusi orgatxo guztiak

Argitu itzazu momentu bereziak

Kandelen argiak distira epela egiten du mahaiaren gainean, dekorazio-erdigunearena egiten duen bitartean. Ospakizunezko afari bat edo helduentzako afari bat antolatzen duzunean, argimutilek eta efektu marraduneko beirazko pitxerrak argia gela osoan zehar islatzen dute, giro bare eta abegikorra sortuz.

Ikusi dekorazio guztia
Egur ilunezko jangelarako mahai baten inguruan, FINSMAK kandelatxoak beirazko argimutiletan, beirazko pitxer bat eta banakako mahai-zapiak ikus daitezke.
Hosto berdedun PÅDRAG beirazko pitxer bat jangelarako mahai batean dago, banakako mahai-zapi beltz baten gainean. Banakako mahai-zapi gehiago daude inguruan.
Ikusi dekorazio guztia

Festa zentzumenentzako

Zure jangela ahal bezain abegikorra izan dadin, jarri ehundurazko alfonbra bat eta jolastu material ezberdineko baxerekin, esaterako egurrezko katiluak edo erraz heltzen diren edalontzi politak. Zentzumenak asetzen dituen baxera hautatuz gero, gonbidatuei konfort eta epeltasun sentimendu atsegina eragingo diezu.

Ikusi alfonbra guztiak
Egur ilunezko EKEDALEN jangelarako mahai eta aulkiak ratanezko alfonbra baten gainean. Beirazko lanpara batzuk daude gainean zintzilik.
Ikusi alfonbra guztiak