Saltatu

Umeentzako ikasteko gunea hobetzeko aholkuak

Seme-alabak sarbide errazeko biltegiratzea duen idazmahai zabal bat eta altuera erregulagarriko aulki bat baditu, baliteke etxeko lanak askoz hobeto egitea. Beharbada, behar duen guztia argiztapen hobea da, edo idazmahaiko antolatzaile praktikoak, edo etxeko lanak eta liburutegiko liburuak kontrolatuta izateko hormako biltegiratze erabilgarri bat.

Biltegiratze-modulu ateragarri bat duen LÄRANDE idazmahai zuri bat, umeentzako idazmahairako aulki zuri bat eta pinuz egindako hormako biltegiratze-konbinazio zuri bat.
Biltegiratze-modulu ateragarri bat duen LÄRANDE idazmahai zuri bat, umeentzako idazmahairako aulki zuri bat eta pinuz egindako hormako biltegiratze-konbinazio zuri bat.
Biltegiratze-modulu ateragarri bat duen LÄRANDE idazmahai zuri bat, pinuz egindako hormarako biltegiratze-konbinazio zuri bat eta umeentzako idazmahairako aulki zuri bat.

Ikasteko gunea hobetzeko 6 urrats

Seme-alabari ikasteko gunerik hoberena eskaini nahi badiozu, hemen duzu kontzentrazioa hobetzeko gauzen zerrenda bat.

 

  • Ikasteko idazmahai handia
  • Sarbide erraza duen biltegiratzea
  • Altura erregulagarria duen aulki erosoa
  • Lanerako lanpara argiztapen ona izateko
  • Antolatzaile praktikoak idazmahaia ordenatuta izateko
  • Dekorazio egokia motibazioa areagotzeko
Ikusi haurrentzako altzari guztiak

Hormako biltegiratzea antolaketa errazteko

Idazmahai gainean biltegiratzea izatea bikaina da gauzak erditik kentzeko baina oraindik eskura mantentzeko. Gauzak agerian jartzeko biltegiratze-modulu bat oso praktikoa da ahaztu ezin dituzun etxeko lanak kontrolatuta izateko. Jar itzazu han eta listo.

Ikusi haurrentzako biltegiratze- eta antolaketa-soluzio guztiak
Pinuz egindako TROFAST hormako biltegiratze-konbinazio zuri bat eta pinuz egindako FLISAT hormako biltegiratze-modulu bat daude idazmahai zuri baten gainean, lanerako lanpara zuri bat duena.
Ikusi haurrentzako biltegiratze- eta antolaketa-soluzio guztiak

Desordena kentzeko armairuak

Gauza ugari erabiltzen dira eskolan. Horietako hainbat armairuetan ezkutatzen badituzu, gelak itxura ordenatuagoa izango du. Nahi baduzu, kanpoaldea gustuko dituzun helduleku eta kakoekin pertsonaliza dezakezu normalean erabiltzen ez den gainazalari probetxua ateratzeko. Ezin hobeak dira kirol-poltsa prest izateko.

Ikusi SMÅSTAD sistema
Ate bat irekita duten bi SMÅSTAD hormako armairu zuri daude poster markoztatu baten eta idazmahai zuri baten artean. Armairuen barruan liburuak eta kaxak daude.
Hormako armairu zuri batek liburuak ditu gainean, eta ateetako batean LÄTTHET kako eta pintza sistema zuri batetik motxila urdin eta berde bat dago eskegita.
Ikusi SMÅSTAD sistema