TROFAST biltegiratze-moduluak klasiko bat dira; izan ere, soluzio horietako batzuk aspalditik ditugu gure artean. Bere arrakastaren arrazoia ez da inolako misterioa: hain sistema erraza da, ezen txikienek ere arazorik gabe antolatu ahal izango baitituzte beren gaiak, eta hain moldakorra denez, ez dute inoiz alde batera utzi nahi izango.
Modulu honek altuera ezin hobea du haurrentzat, eta, gainera, goiko gainazala jolasteko erabil dezakete. Kaxak sendoak eta arinak izateaz gain, erraz ateratzen dira. Horri esker, haurrek gelako edozein lekutara eraman ahal izango dituzte. Zorte pixka batekin, agian beren lekuan amaituko dute dena jaso dutenean. Hainbat koloretako kaxak daudenez, errazagoa izango da gauzak antolatzea.
Azkenik, txikienak hazten direnean, saretadun kaxak jar daitezke plastikozko kaxen ordez –gehiago gustatzen bazaizkie–. Plastikozko kaxa horiek beste gai batzuk nahi duzun lekuan gordetzeko erabili ahal izango dituzu; estalkiak jarri baino ez duzu egin behar kaxak pilatu ahal izateko.