Familiako kide berriaren etorrerarako oinarrizko aholkuak
Hartxoarekin etxera bueltatzeko unea iristean, gauza batzuek, zalantzarik gabe, zure bizimodu berria erraztuko dute. Baina ez kezkatu: ez dira dirudien bezainbeste. Zure haurtxoarentzako eta zuretzako hasierako kit on bat sortzeko aholku batzuk emango dizkizugu.


Jaioberrientzako kita
Altzarietatik hasita osagarri txikienetara, segur aski denborarekin zure haurtxoarentzako hainbat gauza eskuratzen joango zara. Baina zerrenda honetatik has zaitezke.
- Sehaska bat, lastaira batez, lastaira-babesgarri batez eta ohe-arropaz hornitua
- Aldaleku bat biltegiratzeko espazio praktiko batekin eta alfonbra txiki bat haurtxoa zaintzeko
- Chaise longue bat edoskitzeko kuxinekin
- Alfonbra leun bat edo jolastekoa, garbitzeko erraza den material batekoa
- Peluxeak eta hozka egitekoak
- Haurtxoentzako bainuontzia, zapiak eta toallak