Saltatu

Hazteko tokia duen ikasteko gela eratzeko modua

Pozgarria da nerabeak haien garapenarekin batera aldatzeko aukera duen lanerako toki sortzailean ikustea. Idazmahai bat erdian, lagunekin elkartzean esertzeko toki erosoak, jarduera guztietarako argiztapen ona eta biltegiratze burutsu ugari.

Nerabe baten gela. Idazmahaia, tiradera-altzaria, argazkietarako apalak apaingarri artistikoekin, kuxinak eta aulki birakari bat.
Nerabe baten gela. Idazmahaia, tiradera-altzaria, argazkietarako apalak apaingarri artistikoekin, kuxinak eta aulki birakari bat.

Aulki hobea emaitza hobeak lortzeko

Erosotasunez esertzea garrantzitsua da adin guztietako pertsonentzat. Haurren eta nerabeen kasuan, gainera, haien eskolako emaitzei eragin diezaieke. Altuerara egokitzeko gaitasuna duen aulki eroso bat izateak erraztu egiten ditu ikasketa-saio luzeagoak, eta, gainera, haiekin batera haziko dira.

Ikusi idazmahairako etxeko aulki guztiak
ÖRFJÄLL aulki birakari zuri/hori-berdea, eta haurrentzako idazmahai bat. Gainean, mahaigaineko lanpara, marrazkiak, boligrafoak eta paper-biribilki bat ditu.
Ikusi idazmahairako etxeko aulki guztiak

Ez galdu arretarik, argi zuzenarekin

Lanpara txiki, arin eta malgu honi esker hobeto ikusiko duzu egiten ari zaren hori. Gainera, luzaroan irauten duten LED lanpara eraginkorrei esker, energia eta dirua aurreztu ahal izango duzu.

Ikusi lanerako lanpara guztiak
Idazmahai zuri bat. Gainean, HÅRTE LED lanerako lanpara zuri/zilarrezkoa, hariak eta denbora-pasatarako materiala, marrazkiak eta plastikozko hiru edukiontzi.
Ikusi lanerako lanpara guztiak

Mahaia osatzeko, tiraderak

Idazmahaia txukun izateko erabilgarriak dira gurpildun tiradera-altzariak. Idazmahaian lanean ari ez bazara, mugitu ezazu zauden lekura. Erraz-erraza da.

Ikusi etxeko tiradera-altzari guztiak
MICKE tiradera-altzari zuria, paperak gordetzeko biltegiratze-sistemarekin eta hariz betetako bi tiraderarekin. Ondoan, haurrentzako idazmahai bat eta aulki birakari bat.
Ikusi etxeko tiradera-altzari guztiak

Antolatzaile txikia hau eta hori gordetzeko

Ezinbestekoa da gauza txikiak gordetzeko toki bat. Komoda txiki hau klasiko bat da. Tratatu gabeko zurez eginda dago, eta perfektua da pintura apur batekin eta apaingarriekin pertsonalizatzeko.

Ikusi idazmahairako osagarri guztiak
Urki-txapolezko MOPPE komoda txikia leiho ondoan. Harekin batera, marrazki batzuk eta adar bat duen beirazko loreontzi bat daude.
Ikusi idazmahairako osagarri guztiak

Piztu gela marrazkiak erakusteko apal batekin

Zure txoko erosoan marrazkiak eta apaingarriak jarrita gela osoaren itxura goitik behera alda daiteke. Marrazkientzako apal batekin erraz alda ditzakezu apaingarriak horretarako garaia iritsi dela erabakitzean.

Ikusi argazkiak jartzeko apal guztiak
MOSSLANDA koadroetarako apal zuriak, markodun marrazkiak, osagarriak, hormako lanpara bat eta kuxinak dituen banku zuri bat.
Ikusi argazkiak jartzeko apal guztiak

Aukeratu ohe ondoko mahai gisa balio duen biltegia

Zer da, gau-mahai bat edo ohe azpiko kutxa itxurako biltegia? Biak! Bete ezazu eta gorde azpian. Edo atera pixka bat eta mahai txiki bat izango duzu ohe ondoan, ohean ikasten ari zarenean liburuak eta gailuak eskura izateko.

Ikusi haurrentzako mahai guztiak
SLÄKT biltegiratze-kutxa gurpilduna ohe ondoan, oheko mahai gisa. Gainean, aurikular/tableta euskarri bat du.
Ikusi haurrentzako mahai guztiak