Saltatu

Haurtxoari jaten emateko txoko goxoa

Familiako kide berria datorrenerako guztia behar bezala egotea nahi duzu, nola ez. Lasai, hemen dituzun haurtxoaren gelarako hainbat ideia, haurtxoarentzat eta zuretzat egokia den txoko lasai eta babesa osatzen laguntzeko.

Aldatzeko mahaia, haurtxoarentzat osagaiak dituen biltegiratze-orgatxoa, besaulkia, gaueko hormako argiak eta hormako biltegiratzea.
Aldatzeko mahaia, haurtxoarentzat osagaiak dituen biltegiratze-orgatxoa, besaulkia, gaueko hormako argiak eta hormako biltegiratzea.

Segurtasuna, leuntasuna eta irribarreak

Pixoihala aldatzerakoan guztia behar bezala eta era seguruan egiteko aukera baduzu, barreak ez dira urruti egongo. Haurtxoa eroso egongo da ehun leunez estalitako aldaleku-zorroan etzanda, eta gainean sehaskarako jostailu mugikor bat ere izango du dibertitzeko.

Ikusi pixoihalak aldatzeko osagarri guztiak
SKÖTSAM aldaleku-zorro grisa aldatzeko mahaiaren erdian jarrita, biltegiratze-saski zuriak, haurrentzako jostailuak eta orrazia.
Ikusi pixoihalak aldatzeko osagarri guztiak

Eroso egoteko guztia

Haurtxo bat elikatzeak baditu erronkak, batez ere gauaren erdian egitea egokitzen denean. Aulki bigun batek, oin-euskarri batek, kuxinek eta tapakiek ahalik eta erosoen egoten lagunduko dizute. Gaueko argi leun batek ematen duen laguntzaz ahaztu gabe.

Ikusi ehunezko besaulki guztiak
Biltegia duen ratanezko GAMLEHULT oin-euskarri batean ezarritako kuxinak/tapakiak daude. Horren atzean, besaulki bat dago, eta gaueko horma-lanpara batek ematen du argia.
Ikusi ehunezko besaulki guztiak

Biltegiratzea txoko guztietan

Pixoihala aldatzeko garaia ez da behar duzunaren bila hasteko unea. Aldatzeko mahaiaren barruan eta inguruan behar beste biltegi izateari esker, une oro izango dituzu eskura txupeteak, umearen arropak, pixoihalak, zapiak, baita zakarrontzi erabilgarria ere.

Ikusi aldatzeko mahai guztiak
SMÅSTAD aldatzeko mahai zuria, 3 tiraderarekin, material naturalez egindako oin-euskarria, biltegiratze-orgatxoa eta besaulki grisa gela goxoan.
Ikusi aldatzeko mahai guztiak

Zure haurtxoarentzat onena bakarrik

Zure haurtxoaren arropak zaintzea eta guztia txukun eta aurkitzeko erraz izatea askoz errazagoa izango da biltegiratze-altzariaren barruan arropa-kutxak jarrita. Aholku erabilgarri bat: eraman itzazu arropa garbia jasotzera zoazenean eta sartu kutxan zuzenean.

Ikusi umeen arropa eta oinetakoak antolatzeko aukera guztiak
Aldatzeko mahaia tiraderak irekita dituela. Barruan, RASSLA kutxa zuriak daude, eta barruko konpartimentuetan txukun tolestutako haurtxo-arropak daude.
Ikusi umeen arropa eta oinetakoak antolatzeko aukera guztiak

Orgatxoa zurekin alde guztietara

Orgatxoa osagarri erabilgarria da aldatzeko mahaitik elikatzeko txokora edo etxeko beste edozein tokitara gauzak eramateko. Behar dituzunak eskura izatea inoiz baino errazagoa izango da.

Ikusi bainugelarako orgatxo guztiak
RÅSKOG orgatxo zuria. 4 biltegiratze-kutxa ditu, eta haien barruan umearentzako eskuoihalak, orrazia, biberoia eta pixoihalak daude. Lurrean, alfonbra marroi bat dago.
Ikusi bainugelarako orgatxo guztiak