Saltatu

Haurren liburuak gordetzeko ideia inspiratzaileak

Haurren liburuak etxea txukun mantenduz eta zure seme-alabengan irakurtzeko grina pizteko moduan gordetzeko ideien bila zabiltza? Jarraitu irakurtzen! Liburutegietatik gau-mahaietara, irakurle hasiberrientzat zein adituentzat, hona hemen zenbait aholku erabilgarri.

Bi BERGIG liburutegi biltokidun zuri, hainbat kaxa, liburu eta jostailurekin gordeta, horma baten kontra.
Bi BERGIG liburutegi biltokidun zuri, hainbat kaxa, liburu eta jostailurekin gordeta, horma baten kontra.

Nola bilaka ditzakezu liburuak irisgarriago?

Liburuak altuera gutxiko biltegiratze-soluzioetan gordez, errazagoa da horiek ikusi eta hartzea. Horrela, etxeko txikienak ere murgildu ahal izango dira euren gustuko istorioetan nahi duten guztietan. Biltegiratze gurpilduna hautatuz gero, liburuak irakurtzeko lekuetara laguntzarik gabe eraman ahal izango dituzte.

Ikusi FLISAT seriea
Jostailuak gordetzeko FLISAT biltegiratze-soluzio gurpilduna haurrentzako POÄNG besaulki baten ondoan. Gertu dagoen horma batean, aldiz, hormako FLISAT biltegiratze-soluzioa dago.
Liburuetarako pinuzko FLISAT erakustaltzaria hainbat libururekin, horma hori eta laranjak dituen gela baten lurrean.
Ikusi FLISAT seriea

Lagun iezaiezu euren gustukoenak aurkitzen

Liburuen azalak ikusgai uzten dituzten biltegiratze-soluzioek haurrei euren libururik gustukoenak azkarrago aurkitzen laguntzen diete. Horrela errazagoa izango da liburuek euren bizitzaren parte izatea. Gainera, azaletako pertsonaia bizidunek eta eszenek ukitu dibertigarria eman diezaiokete.

BERGIG liburutegi biltokidun zuria liburu, kaxa eta jostailuekin izkina batean, katu baten posterraren azpian.
Hormako FLISAT biltegiratze-soluzioa eta hormako FUBBLA LED lanpara zuria, haurrentzako FLISAT mahai baten gainean dagoen horman muntatuta.

Dena batera: liburutegia eta armairua

Haurren liburuak eta arropa gordetzeko ideiak batzen dituen soluzioa dugu. Biltegiratze-konbinazio honekin, arropa armairuan eta tiraderetan eta liburuak apaletan gorde ditzakezu, haurrek laguntzarik gabe hartzeko moduko altueran. Haurrentzako SMÅSTAD biltegiratze-sistemaren parte da, haurrak handitzen diren heinean erraz berritzeko modura diseinatua. Horrela, urte askoz erabili ahal izango duzu. Heldulekuak, barruko osagarriak edo ateak ere alda ditzakezu umeak handitu eta euren beharrak eta gustuak aldatzen direnean.

Ikusi SMÅSTAD sistema
SMÅSTAD/PLATSA biltegiratze-konbinazioa hiru tiraderekin, tiradera-aurrealde gorriekin eta ate marradunekin, horma baten kontra jarrita.
Ikusi SMÅSTAD sistema

Apalategia edo liburutegia? Zeuk erabaki!

Hona hemen horman muntatu edo zoruan liburutegi modura koka dezakezun apalategia. Zure seme-alabak denbora luzez erabili ahal izango du, gaurko jostailuak eta ipuinak biharko eskolako liburu eta kirol-trofeo bihurtuz.

Haurra liburu bat SMÅGÖRA apalategi zurian jartzen. Bertan zenbait liburu daude gordeta, eta horma batean dago muntatuta, horizontalean.
KRAMIG peluxezko panda peluxezko dortoka baten gainean, SMÅGÖRA apalategi zuri batetik gertu. Apalategiaren ondoan haurrentzako ohe bat dago.

Altxorrez beteriko kaxa

Kaxa dibertigarri hau erabil dezakezu libururik txikienak (oihalezkoak barne) gordetzeko. Horrela, banan-banan atera eta gorde ahal izango dituzu. Gainera, garraiatzeko erraza da ere. Tamaina eta estilo ugariko haurrentzako kaxak dauzkagu eskuragarri. Hortaz, ziur gaude zuretzat egokiena den hori aurkituko duzula.

Ikusi haurrentzako kaxa eta saski guztiak
BARNDRÖM kaxa gimnasiarako PLUFSIG alfonbra txiki tolesgarri baten gainean, kolore berdekoa. Horren ondoan, zoruan, GURLI kuxin-zorro gorria duen kuxina ere ikus daiteke.
Ikusi haurrentzako kaxa eta saski guztiak

Zure seme-alabarekin batera hazten den gau-mahaia

Gau-mahai bat edo bi edukitzea erabilgarria da lo egin aurretik irakurtzeko liburu bat eskura edukitzeko beti. Honako hau oso moldagarria denez, zure seme-alabak urte askoz erabili ahal izango du. Gainera, hankak modu ezberdinetan finka daitezke. Beraz, altuera haurrak hazten den heinean izango dituen ohe mota ezberdinei egoki daiteke. Bestalde, apalategi gisa ere erabil daiteke idazmahai baten ondoan edo azpian, etxeko lanak egiteko beharrezkoak diren materialak gordetzeko.

Haurra MYDAL ohatze-egitura duen ohatze baxu baten ondoan. Ohatzearen alboetan bi SMUSSLA gau-mahai/apalategi zuri daude.

Nerabeentzako logelarako elementu paregabea

Zure seme-alabak nerabeak direnean, ziur aski euren nortasuna hobe islatzen duen logela deigarria nahi izango dute. Armairu hauek kolore eta forma ezberdinetan daude eskuragarri, eta zure seme-alabak nahiago duen moduan koka daitezke. Gero eta gauza gehiago ditu gordetzeko? Beste armairu bat gehitu besterik ez duzu.

Ikusi EKET biltegiratze-sistema
Nerabea LOBERGET/MALSKÄR aulki birakari zurian eserita, horman dauden hiru EKET armairuen azpiko PÅHL idazmahaian.
Ikusi EKET biltegiratze-sistema

Eraman liburuak eta gainerako gauzak behar dituzten lekuetara

Orgatxo hau ezin hobea da liburuak, boligrafoak, kalkulagailua eta etxeko lanak egiteko beharrezkoak diren beste gauza batzuk gordetzeko. Zure seme-alabari ez zaio ezer kostatuko edonora eramatea eta amaitzean dagokion lekuan berriz kokatzea.

Ikusi ikasteko altzari eta osagarri guztiak
ÖVNING orgatxoa, VITVAL ohe-altuaren egituraren azpian, partzialki. Ohe-egiturak idazmahaia dauka, eta ELDBERGET/MALSKÄR aulki birakaria dago ondoan.
Ikusi ikasteko altzari eta osagarri guztiak

Ideia gehiago ikusi nahi dituzu?