Saltatu

Zure seme-alabarekin batera hazten den eskandinaviar estiloko haurrentzako logela

Ez duzu zure seme-alabaren logelaren diseinua birplanteatu behar aro batetik bestera igarotzen den bakoitzean: behar duzun gauza bakarra plangintza apur bat da, besterik ez. Lo egiteko, jolasteko, ikasteko eta haren gai guztiak biltegiratzeko espazioa sortzeko, hautatu idazmahai doigarriak edo erabilera anitzak, eta kolore eta estilo bizi eta atenporalak dituzten biltegiratze-soluzioen konbinazioa bezalako altzari soil eta moldakorrak.

Altuera doigarria duen RELATERA idazmahai zuriaren eta barnean sei sareta-kaxa dituen TROFAST egitura zuriaren arteko konbinazioa ikusten da urdin argi koloreko horma baten kontra jarrita.
Altuera doigarria duen RELATERA idazmahai zuriaren eta barnean sei sareta-kaxa dituen TROFAST egitura zuriaren arteko konbinazioa ikusten da urdin argi koloreko horma baten kontra jarrita.

Atseden hartzeko, indarrak berritzeko… eta edozer gordetzeko ohea

Ohea bazter batean jartzeari esker, atseden hartzeko espazio hori gordeleku oso atsegin bihurtzen da. Gainera, gordeleku hori erraztasun osoz berritu daiteke zure seme-alabak hazi eta haren gustuak aldatzen diren heinean. Hautatu biltokiak dituen ohea haren gairik garrantzitsuenak gordetzeko espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko: hain txikia den gela batean, biltegiratze-soluzio praktikoak beti eskertzen dira.

Ikusi haurrentzako ohe guztiak
Haurrentzako logela urdin batean, koadrodun VÄNKRETS oheko arropa zuri eta horiz jantzitako, eta biltegiratze zuria duen SLÄKT ohea ikusten da, koadrodun kuxin bat gainean duela.
Biltegiratze zuria duen SLÄKT ohe baten oheburukoa; ohearen gainean, koadrodun VÄNKRETS zorro ipartar zuri eta hori bat dago zimurtua.
Ikusi haurrentzako ohe guztiak

Aldaketei egokitzen den idazmahaia

Haren altuera doigarriari esker, RELATERA idazmahaia oso erraz moldatzen da zure seme-alabaren behar aldakorrei; beraz, matematikak ikasi, buztina modelatu edo bere LEGO-ekin jolastu ahal izango du leku berean. RELATERA idazmahairako apala bezalako biltegiratze-osagarri asko dituenez, bere zaletasunetan aritzeko espazio pertsonalizatua sortu ahal izango du (eta, unea ailegatzen denean, etxerako lanak egiteko).

Ikusi RELATERA sistema
Eserita dagoen neskatxo bat ikusten da etxerako lanak egiten RELATERA idazmahai zuri baten alboan. Gero, neskatxoa altxatzen da idazmahaiaren altuera doitzeko, eta hura erabiltzen jarraitzen du.
Idazmahai zuri baten gainean, RELATERA idazmahaiko apal berde grisaxka argi bat eta bulego-materiala dago, eta horren atzean, berriz, SKÅDIS ohol zulatu zuri bat.
Ikusi RELATERA sistema

Ohol zulatu bat zure gairik preziatuenetarako eta idazmahaiko oinarrizko artikuluetarako

Erabilera anitzak dituen SKÅDIS ohol zulatua etengabe aldatzen diren euren idazmahai-beharretara egokitzeko modu bikaina da; gainera, hari esker, logelak bere nortasunean ematen diren aldaketak islatuko ditu. Kako, biltegiratze-saski, ontzi eta klipen aukera moldakorrak hainbat apainketa- eta biltegiratze-aukera eskaintzen du, dela haren dominak ikusgai jartzeko, dela oharrak edo ordutegiak eskura izateko. Akabera zuriak itxura soila nabarmentzen du, zure seme-alabaren objektu eta ideiek arreta guztia bereganatu dezaten.

Ikusi SKÅDIS seriea
Eskuragarri dauden kakoak, klipak eta apalak dituzten bi SKÅDIS ohol zulatu zuri ikusten dira; era berean, dominak, paperak eta bestelako gai txikiak daude gai horietatik zintzilik.
Ikusi SKÅDIS seriea

Bizitza aldatzen den arren, biltegiratzea bere horretan mantentzen da

Zure seme-alaba hazi ahala, emaiezu bizitza berria TROFAST biltegiratze-kaxei Gazteagoa zenean erabiltzen zituen jostailuak gordetzeko kaxak oso erabilgarriak izango dira arropa gordetzeko, eta sareta formako akaberari esker, bertan gordeta dagoena erraz gogoratu ahal izango da. Kaxa txikienetan edozer gorde dezake, bereziki begien bistan laga nahi ez dituen altxorrak.

Ikusi TROFAST sistema
Sei sareta formako biltegiratze-kaxa urdin grisaxka (hiru handi eta hiru txiki) dituen TROFAST egitura zuria ikusten da; horren gainean, berriz, kapela bat eta kiroletako baloiak daude.
Barnean bi biltegiratze-kaxa zuri dituen TROFAST hormako biltegiratze-soluzio zuria ikusten da ohe baten alboan jarrita. Horren gainean, ur-botila bat eta liburu bat daude.
Ikusi TROFAST sistema

Haren gaiak gordetzeko soluzio zintzilikaria

Erraz muntatzen den BÄRFIS esekitoki soil hau haurren arropa gordetzeak suposatzen duen buru-hausgarriaren azken pieza izan daiteke. Altuera ezberdinetan jarritako kakoek jakak, txapelak, motxilak edo aireztatu beharreko arropak ere zintzilikatzeko aukera asko eskaintzen dute. Hautatu esekitoki doigarria zure seme-alaba hazi ahala hura erabiltzen jarraitzeko.

Ikusi haurrentzako kako eta pareta-antolatzaile guztiak
Atean jartzeko BÄRFIS esekitoki doigarria ikusten da ate urdin batean jarrita; esekitoki horretan, berriz, txapela bat, motxila bat eta kamiseta bat daude zintzilik VÄNKRETS oheko arropaz jantzitako ohe baten alboan.
Ikusi haurrentzako kako eta pareta-antolatzaile guztiak

Prestatu leihoa behar bezala atseden hartzeko

Bi geruza dituen leihoak lo-ohitura onak bereganatzen laguntzen duen atseden-giroa sortzea ahalbidetzen du. Erabili gortinak leihoak apaintzeko eta gelari giro atsegina gehitzeko. Gainera, estore opaku bat gehitu dezakezu gortinen atzean hobeto lo egiteko egoera perfektua sortzeko eta goizeko argiak zure seme-alaba bat-batean iratzartu ez dezan.

Ikusi estore eta gortina guztiak
FRIDANS estore opaku zuri bat ikusten da marko urdina eta aurrean DYTÅG gortina beix ilun pare bat dituen leiho batean jarrita.
Ikusi estore eta gortina guztiak

Egun eta gau zoriontsu ugari izateko diseinatutako haurrentzako gela

Haurrentzako gela honek, eskandinaviar diseinu soila, erabilera anitzak dituzten altzariak eta ordenari eusteko eta atseden-gauak bermatzeko soluzio asko dituenak, dekorazioa apurka-apurka egokitzeko oinarri sendoa sortzen du. Aldaketa azkarrak egitea oso erraza da. Kirola bere arretaren erdigunea den garai hori igaro ondoren, haren zaletasun berriei ongi etorria ematea erraz-erraza izango da. Oheko arropa berria, pintura-geruza bat eta gortina berri bat baino ez dituzu behar. Altzariak aldatu gabe!

Haurrentzako logela urdin baten txoko bat apalategi altuekin horman zehar eta RELATERA idazmahai altxagarri zuri batekin.

Ikusi haur- eta ume-logeletarako inspirazio-ideia gehiago