Nire lehen logela!
Haurrak lehen logelara joaten diren une hori oso garrantzitsua da haientzat eta gurasoentzat. Sehaskak benetako ohe handi bati ematen dio bidea, nahiz eta oraindik segurtasun-elementu batzuk jarrita utzi behar diren (baranda bat, esaterako). Zorua beste edozein gelatakoa bezalakoa da, baina honetan unibertsoaren erdigunea eta jarduera guztiak garatzeko tokia da.
