Haurren ikasketa-gela bat dibertsio, erosotasun eta etxeko lanetarako ere tokia duena
Klaseak hastea, lagun, errutina eta etxeko lan berriak izatea abentura bat da. Horregatik, zure seme-alabaren errealitate berriko erronkei aurre egiteko prest dagoen logela aurkezten dizugu.
Txikia da baina ongi pentsatuta dago: ikasteko eta zaletasunetarako den eremu isolatua du, gortina batekin mugatu daitekeena. Gainera, lasaitzeko txoko bat ere badu, eguneko lanak amaitzen dituenerako. Eskolako bizitzaranzko trantsizioa ahalik eta gehien erraztea da horren helburua.
