Saltatu

Haurrei egokitutako logela alai eta koloretsua

Hona hemen kolore biziz, forma geometrikoz eta estanpatu deigarriz beteriko logela modernoa. Eta guztia harmoniarik handienarekin. Haurrak itzulipurdia egitetik berehala lasai irakurri eta margotzera pasatuko diren leku alaia da. Gainera, erabiltzeko errazak diren biltegiratze-soluzioak dauzka, euren gauzak zain ditzaten.

SMÅSTAD/PLATSA biltegiratze-konbinazio gorria/marraduna hiru tiraderarekin zutabe baten aurrean, haurrentzako logela batean.
SMÅSTAD/PLATSA biltegiratze-konbinazio gorria/marraduna hiru tiraderarekin zutabe baten aurrean, haurrentzako logela batean.

Liburuak eskura uzten dituen irakurtzeko txokoa

Txoko polit honek haurrei bakarrik edo gurasoekin irakurtzeko lekurik onena eskaintzen die. Biltegiratze-soluzio txukun eta irisgarria dauka, liburuak, jostailuak eta arropa uzteko. Horma zuriek hutsik dagoen mihisea eskaintzen dute, eta kuxin-zorroek, gimnasiarako alfonbra txiki leunak eta esekilekuak ukitu koloretsua ematen diote, gelaren estiloari primeran egokituz.

Ikusi haurrentzako liburuak gordetzeko ideia gehiago
Haurra liburu bat SMÅGÖRA apalategi zurian jartzen. Bertan zenbait liburu daude gordeta, eta horma batean dago muntatuta, horizontalean.
Ikusi haurrentzako liburuak gordetzeko ideia gehiago

Haurrei gauzak antolatzen irakasteko modu deigarria

Honen moduko biltegiratze-soluzioak haurrentzako altuera ezin hobean daude, euren gauzak laguntzarik gabe ikusi eta har ditzaten. Gainera, marra handiak eta helduleku biribilak giro alaia sortu eta logelan irudimena sustatzen duten forma geometriko nabarmenen adibide onak dira.

Ikusi SMÅSTAD sistema
Hiru tiraderadun SMÅSTAD/PLATSA biltegiratze-konbinazioa, horma baten kontra jarrita; ate marradunetako bat irekita dago.
SMÅSTAD/PLATSA biltegiratze-konbinazioa hiru tiraderekin, tiradera-aurrealde gorriekin eta ate marradunekin, horma baten kontra jarrita.
Ikusi SMÅSTAD sistema

Margotzeko eta bestelako ekintzak burutzeko txoko koloretsua

Ohol zulatuak gelaren estiloarekin primeran doazen koloreetako hainbat tabureterekin eta mahai zabal batekin konbinatuz, margotzeko eta bestelako ekintzak burutzeko eremua sor dezakezu. Horretarako gune espezifikoa izanda, ez duzue zertan ordenatu haurrek beste gauzaren bat egitea erabakitzen ez duten arte. Ohol zulatuak haurrek laguntzarik gabe materialak hartu eta euren sorkuntzak erakusteko moduan kokatuta daude.

Ikusi MÅLA seriea
Lau SKÅDIS ohol zulatu arte-materialekin, mahuka handiak dituen MÅLA amantalarekin eta haurren marrazkiekin horma batean.
Neskatoa marrazketako MÅLA paper-biribilkian marrazten, kanpoko/barneko haurrentzako MAMMUT mahai urdin batean, jolasten ari den haur baten ondoan.
Ikusi MÅLA seriea

Gauza guztietarako egokia den alfonbra txiki eta leuna

Haurrak jolas aktibotik lasaitasun-uneetara pasa daitezke berehala. Gimnasiarako alfonbra txiki tolesgarri honekin, zure atleta txikia oztopo-lasterketa egitetik liburu bat irakurtzeko esertzera pasatu ahal izango da unetxo batean.

Bi ume SKRATTMÅS oztopo-lasterketan jolasten logela batean. Lurrean ere gimnasiarako bi PLUFSIG alfonbra txiki tolesgarri eta berde daude.
Zenbait peluxe, kuxin batzuk eta VÄNKRETS tapakia gimnasiarako PLUFSIG alfonbra txiki tolesgarri eta berde baten gainean, haurrentzako taburete baten ondoan.

Biltegiratzeko lekua amets egiteko logela eroso eta apartan

Apalategi honek liburuak lotara joatean hartzea errazten du, eta bikaina da gaueko lanpara bat kokatzeko. Oheak behar adina leku du azpian biltegiratze-kaxak gordetzeko, eta oheko arropa dago gainean, logelaren estilo koloretsua eta alaia nabarmentzen duen estanpatu deigarriarekin.

KRAMIG peluxezko panda peluxezko dortoka baten gainean, SMÅGÖRA apalategi zuri batetik gertu. Apalategiaren ondoan haurrentzako ohe bat dago.
TROFAST biltegiratze-kaxa zuria eta bi kaxa hori, guztiek estalkia dutela, BUSENKEL oheko arropa duen SLÄKT ohe hedagarriaren azpian.

Gauak argitzen dituen hartz maitagarria

Gaueko lanpara polit hau bikaina da giro erosoa sortu eta munstroak urruntzeko. Bost koloretan dago eskuragarri, haurrak erlaxatu eta lasaitasun osoz lo gera daitezen. Automatikoki itzaltzen den tenporizadorea ere badauka.

Gaueko TÖVÄDER LED lanpara, hartz-formarekin, bi liburu eta peluxezko balea bat dituen apalategi baten gainean.

Antolakuntza eta dibertsioa erabateko harmoniarekin

Kolorez, forma geometrikoz eta estanpatu deigarriz beteriko logela honek estilo garbia eta txukuna dauka baita ere, eta txikienek euren gauzez arduratzeko altuera ezin hobea duen biltegiratzeko lekua eskaintzen du. Edozein gauza egin daitekeen lekua da, irakurtzetik oztopo-lasterketa gainditzera edo egun ahaztezinaren ostean ipuina entzunez lo geratzera.

Haurrentzako zenbait barneko/kanpoko MAMMUT taburete hori haurrentzako logela batean, haurrentzako barneko/kanpoko MAMMUT mahai batetik gertu.

Ikusi haur- eta ume-logeletarako inspirazio-ideia gehiago