Saltatu

Amets egiteko eta sormenari bide emateko espazio bat itsasoan inspiratuta.

Itsasoa eta bertan bizi diren izaki zoragarriak gazte batentzako logela moderno honetarako inspirazio gisara balio dute. Ganbara moduko sabaiak arazoak eman zitzakeen, baina espazio asko dago oraindik ere sormena lantzeko, laguntasuna sendotzeko eta hazteko.

Leihate zabala duen ganbara moduko logela. Gelaren erdian bi PÅHL idazmahai daude, bi oheren eta TROFAST biltegietatik gertu.
Leihate zabala duen ganbara moduko logela. Gelaren erdian bi PÅHL idazmahai daude, bi oheren eta TROFAST biltegietatik gertu.

Lagunek ere badute lekurik

Lagunak beti dira ongietorriak. Ohe osagarri bat dago sofa modura zein lotarako balio duena. Ohea, hormak eta sabaiak zuriak dira. Oihalak berriz, urdinak eta turkesa kolorekoak. Horiek guztiek itsasoan inspiratutako txoko honen giroan laguntzen dute, lotarako nahiz denbora pasatzeko.

Ikusi haurrentzako ohe guztiak
Bi SLÄKT ohe zuri hiru biltegiratze-kutxekin, BLÅVINGAD oheko arropaz jantzirik. Bata bestearen alboan daude eta lurra zurezkoa da.
Kolore turkesako BLÅVINGAD oheko arropa eta kuxinak dituen ohe bat dago ganbara moduko sabaia duen gela bateko txoko batean.
Ikusi haurrentzako ohe guztiak

Sormena lantzeko gune bat gelaren erdian

Bi idazmahai hauei esker sormena landu ahalko dute haurrek. Zure umeak eskulanak egiten ari badira, ez dute material guztia bildu beharko etxeko lanak egiterakoan. Gainazalak zuriak dira, mihise zuri baten modura, proiektu zoragarriei hasiera ematen lagunduko dietenak.

Ikusi haurrentzako idazmahai guztiak
Logela honetan, haurrentzako ÖRFJÄLL idazmahai-aulki bat dago bi PÅHL idazmahai zuriren parean. Hainbat TROFAST biltegiratze soluzio daude, baita leiho bat ere.
Konpartimentuak dituen TROFAST biltegi-erretilu bat, marrazteko BLÅVINGAD biribilkitik hartutako zati baten gainean.
Ikusi haurrentzako idazmahai guztiak

Espazioari eta estiloari egokitutako biltegiratze-soluzioak

Biltegiratze-soluzio honek hainbat forma eta tamainetako egiturak ditu. Horiei esker, ezohiko espazioetara egokitu daiteke biltegia, ganbara moduko sabai hau kasu. Kutxa zuri, gris eta gris-berdexkak aukeratu ditugu, gela honen estiloarekin oso ondo bat egiten dutenak.

Ikusi TROFAST sistema
Hainbat TROFAST biltegi-unitateen konbinazio lurrean zein horman jarrita. Gela argitsua da eta sabaia ganbara modukoa da.
Ikusi TROFAST sistema

Biltzeko eta erakusteko tiraderak

Komodak bata bestearen alboan jarrita, arropak gordetzeko eta antolatzeko espazio asko lortzen da. Gainera, giro lasai eta atsegina lortzen da. Gainean espazio handi bat dago haurren eskulanak jartzeko.

Ikusi SMÅSTAD sistema
Hiru tiraderadun SMÅSTAD/PLATSA komoda, bata bestearen alboan. Gainean itsas-animalietan oinarritutako apaingarriak daude, ganbara moduko sabaitik zintzilik.
Ikusi SMÅSTAD sistema

Ikusi haur- eta ume-logeletarako inspirazio-ideia gehiago