Saltatu

Zure biltegiratze-beharretara egokitzen diren oheak

Lasai lo egitea gozamen itzela da, baina xurgagailua ohe azpitik pasa behar ez izatea baita ere. Ikusi zure beharretara moldatuko diren ohe-egiturentzako biltegiratze motak.

TUFJORD ohe-egitura tapizatu berde ilun bat, 2 sabaiko lanpara zuri, oheko arropa zuria eta ohazal grisa logela batean.
TUFJORD ohe-egitura tapizatu berde ilun bat, 2 sabaiko lanpara zuri, oheko arropa zuria eta ohazal grisa logela batean.

Arazoak logela antolatzeko? Kanapeak laguntzera datoz!

Kanape eraisgarri on bat zure lagunik onena izango da non gorde ez dakizun traste guzti horiek gordetzeko: maletak, oheko nordikoak edota aurreko urtaroko arropa.

Ikusi kanape eraisgarriak dauzkaten oheak
Barruan biltegiratzea daukan kanape irekia.
Ikusi kanape eraisgarriak dauzkaten oheak

Oheak + tiradera integratuak = espazioa ber bi

Ohe azpiko tiraderek espazio hobezina eskaintzen dute oheko arropa eta tapakiak gordetzeko, edota edredoi gehigarriak edo gauetan irakurtzen zabiltzan liburu hori. 

Ikusi tiraderak dauzkaten ohe guztiak
Behean biltegiratzea daukan NORDLI ohe-egitura zuria. Bi tiradera irekita daude eta barnean liburuak, ohazal bat eta hainbat artikulu daude. PH168849-crop002
Ikusi tiraderak dauzkaten ohe guztiak

Eta jada ohe-egitura baldin badut baina biltegiratzerik ez, konponbiderik ba al dago?

Noski baietz, imajinatu ahal dituzun bezain beste aukera daude. Azpian jartzen dituzun kaxen testura, kolore eta formekin jolas dezakezu, dena eskura edukitzeko: hautatu kaxa gardenak barnean dagoena ikusteko gai izan nahi baduzu, edo hautatu zure logelaren estiloarekin bat datozen material ezberdinetako kaxak.

Ikusi kaxa eta saski guztiak
Logela batean TUFJORD ohe-egitura tapizatu berde iluna eta oheko arropa zuria tolestutako tapaki ilun batekin ertzean.
Ikusi kaxa eta saski guztiak