Saltatu

Nola prestatu ohea udarako

Tenperatura asko aldatzen da urtean zehar; hortaz, zentzu gutxi du beti oheko arropa bera erabiltzeak. Egokiena ohea udarako prestatzea litzateke, adibidez, burko- eta lastaira-babesak freskoagoak diren beste batzuen ordez aldatuz, baita hezetasuna xurgatzen duten eta ukitzean freskoagoak diren materialez egindako edredoi- eta burko-zorroak erabiliz ere.

HEMNES ohe zuri baten lehen planoa. PILDVÄRGMAL edredoi-zorroa eta burko-zorroak ditu, kolore argiko oheko arroparekin.

Udarako estilo propioa duen ohea

Ezinezkoa da kanpoan egiten duen eguraldia kontrolatzea, baina argi utz dezakegu uda logelara iritsi dela. Zure logelak urteko sasoi honekin bat datorren estiloa izatea nahi baduzu, aldatu oheko arropa kolore argiagoko eta udako motiboak dituen beste batekin. PILDVÄRGMAL edredoi-zorroa eta burko-zorroak kizki-moduko ehun batez eginak daude, larruazala ukitzean freskoa den gainazal zimurtua duena ezaugarri. ÄNGSLILJA edredoi-zorroa eta burko-zorroak hainbat koloretan daude eskuragarri; beraz, aukeratu gehien gustatzen zaizun konbinazioa.

Ohe baten gainean, kolore argiko eta udako motiboko burko, edredoi eta ohazalak.

Gorde neguko guztia eta eman ongietorria udari

SKUBB biltegiratze-kaxa zoragarria da erabiliko ez duzun oheko arropa gordetzeko eta hautsetik babesteko. Eskura izango duzu beti, berriro erabiltzeko unea iristen denerako. Beraz, ekin iezaiozu udako produktuak ateratzeari eta negukoak gordetzeari. Oso sinplea badirudi ere, edredoia arinago batekin aldatzen baduzu, alde handia nabarituko duzu gauez eta uda osoan.

Ikusi edredoi guztiak
SKUBB biltegiratze-kaxa baten lehen planoa. PILDVÄRGMAL edredoi-zorroa duen ohe baten gainean dago. Atzean, idazmahai bat eta leiho batzuk daude.
Ikusi edredoi guztiak

Benetako freskotasuna

Loreak eta kolore argiak ezin hobeak dira udarako, baina hitz egin dezagun efektu freskagarriaz. XXI. mendean gaude; beraz, ez du zentzurik duela urteak asmatutako materialekin egindako edredoiak edo burkoak erabiltzen jarraitzeak. KLUBBSPORRE burko ergonomikoak apar biskoelastikoa –albo batean– eta gel freskagarria –bestean– ditu. Gel-geruzak lo egiteko gainazal fresko eta erlaxagarria eskaintzen du. Burkoaren nukleoak zulo txiki batzuk ditu, aireak zirkulatzea eta hezetasuna lurruntzea ahalbidetzen dutenak. ROSENVIAL lastaira-babesak sentsazio freskagarria ematen duen ehuna du goialdean; bestalde, betegarria argizariz inpregnatutako zuntz txiki-txikiz osatuta dago, gorputza tenperatura konstantean mantentzen laguntzen dutenak. Beraz, gauean beroa pasatzeaz edo izerditan esnatzeaz kexatu aurretik, oherako benetan freskoak diren produktuak erabiltzean pentsatu beharko zenuke.

Ikusi produktu freskagarri guztiak
KLUBBSPORRE burko ergonomiko baten lehen planoa, ROSENVIAL lastaira-babes baten gainean. Biek efektu freskagarria dute.
Ikusi produktu freskagarri guztiak

Erosotasuna geruzaka

Pertsona asko oheko erosotasunaz edo tenperaturaz kexatzen dira oinarrizkoenari arretarik txikiena ere jarri gabe: oheko arropa. Agian, lastaira-babeslea beste baten ordez aldatzen baduzu, bila zenbiltzan leuntasun gehigarri hori lortuko duzu. Edo baliteke burko berri bat justu lo seko egiteko behar zenuena izatea. Tenperatura erregulatu nahi baduzu, saiatu izaren zenbait geruza, edredoi bat eta ohazal bat erabiltzen. Hain erraza da, non tenperatura lo egin bitartean ere erregulatu ahal izango baituzu. Beraz, zuretzat perfektua den ohe bat lortzeko moduaren bila bazabiltza, saiatu hori, ea zer iruditzen zaizun! Ez dago ingeniaria izan beharrik, ezta diru pila bat gastatu beharrik ere. Aldaketa txiki batek alde handia egin dezake.

HEMNES ohe baten alboko ikuspegia. Atzean leihoak eta gortina zuriak ditu. Oheko arropa urdin argia, zuria eta arrosa.

Aukeratu ondo zure larruazalarekin kontaktuan egongo diren materialak

Material bakoitzak bere abantailak ditu; beraz, informatu ondo oheko arropa aukeratu aurretik. SHERSMIN edredoi-zorroa eta burko-zorroak hautagai sendoak dira udako zure gogokoenak izateko. %100 kotoi organikozko muselinaren antzeko ehun batekin eginda daude, hezetasuna xurgatzen duena eta oso leuna dena.

SHERSMIN y EKTANDVINGE edredoi-zorroaren eta burko-zorroen lehen planoa, berde argi eta zuri-kolorekoak.

Itzali argiak eta lotara

Jende askok behar izaten du dena ilunpetan edukitzea haurtxoek bezala lo egiteko. FRIDANS estore opakuek ez diote argiari pasatzen uzten, eta horrek gelako tenperatura jaisten ere lagun dezake. Gelara sartzen den argia hobeto kontrolatu eta estiloa hobetu nahi baduzu, saiatu estore opakoak eta errezelak konbinatzen.

Ikusi estore opaku guztiak
Atzealdean leihoak, idazmahai bat eta bulegoko aulki bat dituen logela oso argitsua; leihoetan errezel zuriak eta FRIDANS estore opakuak daude.
Ikusi estore opaku guztiak

Gozatu udako bazkari batez ohean

Inork ezin dio eutsi ohe egin berri bati bere udako "outfit" hoberenarekin. Eta ea nor ateratzen den bertatik norbaitek gosari bikaina prestatu badigu eguna ondo hasteko.

Ikusi erretilu guztiak
Gosari bat ohean, lehen planoa. Gosariak fruta, tea eta sandwich bat ditu, eta SILVERHAJMAL erretilu batean zerbitzatu da. Erretilua PILDVÄRGMAL edredoi-zorro baten gainean dago.
Ikusi erretilu guztiak