Saltatu

Nola jantzi ohea hoteletakoen itxura izateko

Ondo egindako hoteleko oheak dotoreak dira eta barruan sartzean erosotasun eta leuntasun sentsazioa ematen dute. Teknika egokiak erabiliz eta kalitatezko ohe-arropa, burkoak, tapakiak eta kuxinak jarriz, nahiko erraza da ohea profesional batek bezala egitea. Nola egin azalduko dizugu!

IDANÄS ohe gris iluna, ÄNGSLILJA ohe-arropa zuriarekin, VÅRELD ohazal gris ilun batekin eta alde bakoitzean SKURUP pareta-lanpara beltz batekin.
IDANÄS ohe gris iluna, ÄNGSLILJA ohe-arropa zuriarekin, VÅRELD ohazal gris ilun batekin eta alde bakoitzean SKURUP pareta-lanpara beltz batekin.

Hauxe behar duzu

Aholku profesional gisa, lastaira, edredoi eta burkoetarako babesgarriak jartzea gomendatzen dizugu. Horrek produktu guztien bizitza baliagarria luzatzen du eta istripurik izanez gero gauzak asko errazten ditu. Ez dago jakiterik.

  • Lisaburdina eta lisatzeko ohola
  • Maindirea edo azpiko maindirea
  • Edredoia eta zorro nordikoa
  • Burkoak eta burko-zorroak
  • Plaid-a edo tapakia
  • Burko apaingarriak
ÄNGSLILJA ohe-arropa zuria, ohazal gris ilun bat eta kuxin beix ilun bat, HOLMSTA/FRÖKNABO besaulki batean pilatuta.

Arretatsua izatea merezi du

Edozein motatako ohe-arropa erabilita ere, kalitate handiko sentsazioa lortzeko modurik onena lisatzeko oholetik hastea da. Pasaldi azkar bat emanez gero, asko nabaritzen da. Dena bere tokian eta ondo doituta geratu den begiratzen minutu batzuk ematea ere bai.

Ikusi lisatzeko ohol guztiak
NATTJASMIN maindire zuri bat eta lisaburdina bat RUTER lisatzeko ohol zuri baten gainean, eta, horrez gain, arropa zuri multzo bat ohe baten gainean.
Ikusi lisatzeko ohol guztiak

Nola aukeratu zorro nordiko egokienak

Orokorrean, zenbat eta hari kopuru gehiago izan orduan eta leunagoa da ohe-arropa. Baina ez da beharrezkoa soldata osoa horretan gastatzea. Zorro nordikoen joko askok hotelek izan ohi duten erosotasun hori prezio txikiagoan eskaintzen dute. Klasikoak gustuko badituzu, aukeratu zuria.

Ikusi ohe-arropa guztia
IDANÄS ohe tapizatu gris ilun bat, edredoi batekin eta ÄNGSLILJA ohe-arropaz estalitako lau burkorekin.
Ikusi ohe-arropa guztia

Ohazal polit bat jartzea oso lagungarria da

Hotel batzuetan plaid bat jartzen dute ohearen oinaldean; beste batzuetan, ohazal bat erabiltzen da ohe-arropa guztia babesteko. Azken aukera hori lagungarria da egunean zehar ohea beste ekintza askotarako erabili nahi baduzu. Ondo doituta dagoela ziurtatu besterik ez duzu egin behar.

Ikusi ohazal eta tapaki guztiak
Ohe bat ÄNGSLILJA ohe-arropa zuriarekin, ohazal gris ilun bat eta albornoz zuri bat zapatila batzuekin, hezur-zuri koloreko STOENSE alfonbra baten gainean.
Ikusi ohazal eta tapaki guztiak

Felpazko alfonbra bat eta bestelako azken ukitu batzuk

Ezin da hoteletako sentsazioa lortu xehetasunik gabe: gau-mahai praktiko bat, argiztapen egokia eta alfonbra leun bat goizean oinak gainean jartzeko. Eta zergatik ez erantsi Bluetooth bozgorailu bat giroko musikak lo egiten eta esnatzen lagundu zaitzan?

Ikusi gure alfonbra guztiak
SKURUP pareta-lanpara beltz bat, EKET armairu gris ilun bat eta Bluetooth bozgorailu bat horma batean muntatuta, IDANÄS ohe gris ilun baten ondoan.
Ikusi gure alfonbra guztiak
Emakume bat bi kuxin beix ilun jartzen, ÄNGSLILJA ohe-arropa zuriz eta marradun burko-zorroz egindako ohe baten gainean.
Ez ahaztu azken ukitua emateaz. Segur aski kuxin apaingarriak eranstea da edozein ohe egitearen alderdi atseginena. Ukitu pertsonala emateko modu on bat da.

Nuri ImBarne-diseinatzailea