Saltatu

Nola aukeratu gau-mahai bat

Txikia izan arren, aukera eta funtzio asko ditu. Zentzuz aukeratzen baduzu, oheratzeko eta esnatzeko errutina hobetuko dizu. Bestela, egunez zein gauez traba egingo dizu.

Lehen planoan, intxaurrondo koloreko RADMANSÖ gau-mahai bat ageri da. Gainean objektu pare bat eta BLOMPRAKT Bluetooth bozgorailua duen lanpara bat daude.

Zure ametsa egokitzea edo nabarmentzea da?

Pauso pare bat atzera egin eta begiratu ohea eta inguruko espazioa. Zer behar du? Atentzioa ematen duen eta sortari forma edo kolore alaia ematen dion zerbait? Edo primeran egokitzen den zerbait? Zure aukera da. Gainera, gogoratu ohearen bi aldeetan gau-mahaiak jarri nahi badituzu, ez dutela zertan berdinak izan.

Pasa zaitez atzeko aldetik

Ohea eta gau-mahaia hormaren kontra jarri beharrean gelaren erdian jarri behar badituzu, hobe duzu edozein angelutatik itxura ona dutenak aukeratzea. RÅDMANSÖ adibide ona da, alde guztietatik hedatzen diren lerro dotoreak eta intxaurrondo-tonu beroa baititu.

Ohe-egitura baten eta RADMANSÖ gau-mahai baten atzealdearen plano bat. Bertan, aurretik eta atzetik hain politak izatea eragiten duten xehetasunak nabarmentzen dira.
Lehen planoan, intxaurrondo koloreko RADMANSÖ gau-mahai bat ageri da. Gainean objektu pare bat eta BLOMPRAKT Bluetooth bozgorailua duen lanpara bat daude.

Zerbait ezkutatu nahi duzu?

Gau-mahai guztiek ez dituzte tiraderak, ez baitira beti beharrezkoak. Baina lotara zoazenean irakurtzeko betaurrekoak, krema hidratatzailea, boligrafo bat, ezpainetarako kakaoa, ile-gomak, entzungailuak, lotarako tapoiak eta beste edozer gauza eskura eduki nahi badituzu, baliteke gutxienez tiradera bat duen gau-mahai bat aukeratzea onena izatea.

Gau-mahai zuria ohe zuri baten ondoan. Beheko apalean saski bat du, eta gainean lanpara bat eta ur-edalontzi bat daude.

Gurpilen sekretua

Aspaldi asmatu ziren, eta mundu osoak badaki gurpilek suposatzen duten aurrerapena; beraz, hain sekretua ez da. Gelako edozein lekutara erraz mugitzeko moduko gau-mahai baten bila bazabiltza, hautatu gurpilak dituen aukera bat. Hori bezain sinplea.

Lehen planoan, VIHALS gau-mahai bat ageri da. Barruan DRÖNA kaxa bat du eta BRIMNES diban baten ondoan dago.

Kablerik gabe ez dago kaosik

Kableen antolaketa integratuari esker, zure gau-mahaia ordenatua dagoela irudituko zaizu, nahiz eta zenbait gauza entxufatuta eduki. STOMSÖ gure modeloetako bat baino ez da, eta atzeko aldean kanal ezkutuak ditu lanpararen edo kargagailuaren kableak pasatu ahal izateko. Horrela, bateria kargatzeak ez du esan nahi gau-mahaia ordenatuta ez dagoenik.