Nola antolatu modu adimentsuan zure PAX armairuaren barrualdea
KOMPLEMENT barruko antolatzaileek eta PAX armairu-sistemak sekulako taldea osatzen dute. Hainbat modutan konbina daitezke zure beharretara egokitzen den armairu-soluzioa sortzeko. Zure PAX egiturak aukeratu ondoren, pertsonalizatu barrualdea antolatzaileen nahasketa paregabe batekin zure gaietara egoki daitezen. Gida honetan erakutsiko dizugu nola.


Zure armairua osatzeko behar duzun guztia KOMPLEMENT seriearekin
Sortu zure PAX soluzio perfektua gure planifikatzailearekin
Badakigu PAX armairu bat aukeratzea zaila izan daitekeela, eta, horregatik, gauzak errazteko PAX planifikatzailea sortu dugu. Harekin, zure armairua sortu ahal izango duzu urrats gutxi batzuetan. Lehenik eta behin, egiturari erreparatuko diogu; eta, ondoren –egiturak, ateak eta heldulekuak prest dituzunean–, KOMPLEMENT barruko antolatzaileak konbinatzea besterik ez zaizu geratuko, zuretzat aproposena den biltegiratze-soluzioa sortzeko.
Eman begiratu bat PAX planifikatzaileari gaur bertan: hasteko, gelaren neurriak eta zure biltegiratze-beharren ideia bat besterik ez dituzu behar.
Batzuetan, ideiarik onenak ondoan aditu bat izanez sortzen dira.
Armairuetako adituek ideiak, soluzioak eta behar duzun orientazio guztia eskaintzen dizute. Eskatu hitzordua dendan, online edo etxean, imajinatzen zenuen armairua aurkitzeko.