Saltatu

Nola antolatu arropa

Arropa gordetzen duzun tokiak itxura-aldaketa bat behar du? Agian, iazko neguan jertse eta bakero gehiegi erosi zenituen, edo, beharbada, etxez aldatu egin zara duela gutxi. Arrazoia zeinahi ere den, antolatu gabeko arropa etxeko estres-faktore bat izan daiteke, eguneroko errutina motelduz. Gida hau arropa antolatzeko ideia praktikoz beteta dago; horrela, tokia, altzariak eta biltegiratze-osagarriak erabat aprobetxatu ahal izango dituzu, zure elastikorik gogokoena bilatzen duzun bakoitzean berehala aurki dezazun. Zure arropak (eta logelako zoruak) benetan eskertuko dizute!
Ateak irekita dituen PAX/TYSSEDAL armairu-konbinazio zuria; barruan, antolatutako arropa ikus daiteke, eta goiko apaletan, berriz, bi HEMMAFIXARE kaxa daude.

1. Presta zaitez hasierako hautapena egiteko

Prozesua hasteko, lehenik eta behin, daukazun guztia eta jantzi ohi dituzun gauzak ikusgai eduki beharko dituzu. Horretarako, bereizi arropa hiru kategoriatan: jantzi ohi duzun arropa, hainbeste janzten ez duzuna eta dagoeneko nahi ez dituzun jantziak. Toki gutxi baduzu (eta, egia esan, ohikoena da hori), gorde normalean janzten ez duzun arropa biltegiratze-kaxetan. Eman edo saldu dagoeneko janzten ez dituzun gauzak, beste lekuren batean bigarren bizitza bat izan dezaten. Ondoren, jarri arreta maiz janzten duzun arropari, irisgarriago edukitzeko. Hona hemen aholku bat: urtaro jakin bateko arropa gordeta baduzu, jarri arreta jantzi bakoitzari ateratzen duzunean eta erabaki etxean uztea merezi duen edo ez.
SOLFIBBLA oheko arroparekin eta HUMLEMOTT tapakiarekin estalitako ohea; gainean, tolestutako arropa duen HEMMAFIXARE kaxa bat dago.

1. Presta zaitez hasierako hautapena egiteko

Prozesua hasteko, lehenik eta behin, daukazun guztia eta jantzi ohi dituzun gauzak ikusgai eduki beharko dituzu. Horretarako, bereizi arropa hiru kategoriatan: jantzi ohi duzun arropa, hainbeste janzten ez duzuna eta dagoeneko nahi ez dituzun jantziak. Toki gutxi baduzu (eta, egia esan, ohikoena da hori), gorde normalean janzten ez duzun arropa biltegiratze-kaxetan. Eman edo saldu dagoeneko janzten ez dituzun gauzak, beste lekuren batean bigarren bizitza bat izan dezaten. Ondoren, jarri arreta maiz janzten duzun arropari, irisgarriago edukitzeko. Hona hemen aholku bat: urtaro jakin bateko arropa gordeta baduzu, jarri arreta jantzi bakoitzari ateratzen duzunean eta erabaki etxean uztea merezi duen edo ez.

2. Erabaki zein arropa tolestuko duzun

Tolestuko duzun arropa erabakitzeko, kontuan izan jantzi bakoitzaren mota eta ehuna. Urrezko araua puntuzko jertse edo alkandoren moduko arropa elastikoa tolestea da, zintzilikatzen badituzu, forma gal baitezakete. Tolesteko egokiak diren beste jantzi batzuk elastikoak, txalekoak, etxeko arropa, bakeroak eta ehun-gai astunak dira. Pilatu tolestutako arropa eta gorde ezazu tiraderetan. Elastikoen, barruko arroparen edo mahukarik gabeko alkandoren moduko jantzi txikiak poltsikoaren metodoari jarraikiz toles daitezke, kaxetan bertikalean gordetzeko. Horrela, argi eta garbi ikusiko dituzu eta lekua gehiago aprobetxatuko duzu. Gainera, errazagoa izango da dena nahastu gabe behar duzun hori hartzea.
Bi apal PAX/TYSSEDAL armairu-konbinazio batean. Horietako batean arropa duen SKUBB kaxa bat dago, eta bestean, berriz, jertseak daude.

2. Erabaki zein arropa tolestuko duzun

Tolestuko duzun arropa erabakitzeko, kontuan izan jantzi bakoitzaren mota eta ehuna. Urrezko araua puntuzko jertse edo alkandoren moduko arropa elastikoa tolestea da, zintzilikatzen badituzu, forma gal baitezakete. Tolesteko egokiak diren beste jantzi batzuk elastikoak, txalekoak, etxeko arropa, bakeroak eta ehun-gai astunak dira. Pilatu tolestutako arropa eta gorde ezazu tiraderetan. Elastikoen, barruko arroparen edo mahukarik gabeko alkandoren moduko jantzi txikiak poltsikoaren metodoari jarraikiz toles daitezke, kaxetan bertikalean gordetzeko. Horrela, argi eta garbi ikusiko dituzu eta lekua gehiago aprobetxatuko duzu. Gainera, errazagoa izango da dena nahastu gabe behar duzun hori hartzea.

3. Prestatu esekigailuak

Zintzilikatu blusak, alkandorak, gonak eta jakak, zimurtu ez daitezen eta beti janzteko prest eduki ditzazun, batez ere arropa lisatu ohi ez baduzu. Hobe da sentikorrak diren ehunezko jantziak (hala nola zetazkoak) zintzilikatzea, ehundura kontserba dezaten. Hautatu daukazun tokira egokitzen den barra bat eta ez ezazu gehiegi bete: baliteke jantzi batzuk estuegi egotea eta, beraz, ikusteko zailagoak izatea. Erabili forma duten BUMERANG esekigailuak, arropa forma galtzea saihesten duten esekigailu hobetuak baitira. Azkenik, antolatu arropa koloreen edo funtzioaren arabera, errazago aurki dezazun. Barrako jantziak ordenatuta izatea ere garrantzitsua da, noski, horrela armairuak itxura hobea izango baitu.
PAX/TYSSEDAL armairu-konbinazioa, irekita dagoela. Barruko barran, forma duten BUMERANG esekigailuetan zintzilikatutako alkandora ugari daude.

3. Prestatu esekigailuak

Zintzilikatu blusak, alkandorak, gonak eta jakak, zimurtu ez daitezen eta beti janzteko prest eduki ditzazun, batez ere arropa lisatu ohi ez baduzu. Hobe da sentikorrak diren ehunezko jantziak (hala nola zetazkoak) zintzilikatzea, ehundura kontserba dezaten. Hautatu daukazun tokira egokitzen den barra bat eta ez ezazu gehiegi bete: baliteke jantzi batzuk estuegi egotea eta, beraz, ikusteko zailagoak izatea. Erabili forma duten BUMERANG esekigailuak, arropa forma galtzea saihesten duten esekigailu hobetuak baitira. Azkenik, antolatu arropa koloreen edo funtzioaren arabera, errazago aurki dezazun. Barrako jantziak ordenatuta izatea ere garrantzitsua da, noski, horrela armairuak itxura hobea izango baitu.

4. Maximizatu tokia soinekoak zintzilikatzeko

Soineko gehienak zintzilikatu behar dira, puntu elastikozkoak izan ezik. Soineko luze asko eta behar adina toki baduzu, bihurtu armairuko atal bat soinekoak esekitzeko leku, eta ziurtatu zorua ukitzen ez dutela. Halako tokirik ez baduzu, zintzilikatu arropa armairuaren goiko aldean eta gehitu tiraderak edo apalak beheko aldean. Ondoren, probatu soineko luzeak zintzilikatzeko trikimailu sinple hau: eseki soineko luze bat barran elkarren ondoan (bat goiko aldea eta bestea erdialdean) zintzilikatuta dauden bi esekigailutan. Horrela, lekua aurreztuko duzu eta ez duzu hainbeste arropa lisatu beharko.

5. Zintzilikatu prakak behar bezala

Egokiena da neurrira egindako edo ehun delikatuzkoak diren prakak (hala nola zetazkoak edo lihozkoak) zintzilikatzea eta bakeroen edo txandal-praken moduko praka astunagoak tolestea. Neurrira egindako prakak zintzilikatuz, ez dira zimurrak agertuko eta, hortaz, ez dituzu jarri aurretik lisatu beharko. Erraz zintzilikatzeko, erabili barra batean esekitako BUMERANG esekigailuak. PAX armairu bat baduzu, galtzetarako KOMPLEMENT euskarriari esker, prakak ikusgai eta eskura edukiko dituzu; gainera, indarrez tira egin gabe atera dezakezu.
PAX/TYSSEDAL armairu-konbinazio batetik atera den galtzetarako KOMPLEMENT euskarri ateragarria, hainbat praka-parerekin.

5. Zintzilikatu prakak behar bezala

Egokiena da neurrira egindako edo ehun delikatuzkoak diren prakak (hala nola zetazkoak edo lihozkoak) zintzilikatzea eta bakeroen edo txandal-praken moduko praka astunagoak tolestea. Neurrira egindako prakak zintzilikatuz, ez dira zimurrak agertuko eta, hortaz, ez dituzu jarri aurretik lisatu beharko. Erraz zintzilikatzeko, erabili barra batean esekitako BUMERANG esekigailuak. PAX armairu bat baduzu, galtzetarako KOMPLEMENT euskarriari esker, prakak ikusgai eta eskura edukiko dituzu; gainera, indarrez tira egin gabe atera dezakezu.

6. Konbinatu biltegiratze-kaxak, daukazun tokiari etekinik handiena ateratzeko

Jantzi ohi ez duzun arropa gordetzeko, kaxak erabil ditzakezu. Erabili tamaina ezberdinetako kaxak, gelako txokoetan primeran sar daitezen; horrela, anabasa murriztuko duzu. SKUBB eta STUK kaxak gure altzariekin bat etortzeko diseinatuta daude, armairuen gainean edo ohe azpian jarri nahi badituzu ere. Ondorioz, gauzak modu intuitiboagoan gordeko dituzu, arropa gordetzeko kontuan izan ez zenituen txokoak ere aprobetxatzeko.

7. Gozatu tiraderen antolakuntza sinpleaz

Antolatu arropa motaren arabera komoda txukun edukitzeko. Gorde jertseak, sasoiko arropa edo noizbait janzten duzun arropa tiradera baxu eta handietan, eta utzi goikoak egunero janzten duzuna gordetzeko, esaterako, barruko arropa, oinetakoak eta osagarriak. SKUBB kaxen moduko biltegiratze-soluzio txikiek gauzarik txikienak gordetzea errazten dute, hala nola barruko arropa, elastiko tirantedunak, galtzetinak eta edonon utzi ohi dituzun forma arraroetako osagarri horiek. Hoberena? Tiraderatik nahi duzun kaxa atera besterik ez duzu; horrela, gainerako gauzek ordenatuta jarraituko dute.
HAVSTA komoda, erdiko tiradera irekita duela; barruan, tolestutako arropa ikus daiteke SKUBB kaxetan. Gainean, SKUBB kaxa zuria dago.

7. Gozatu tiraderen antolakuntza sinpleaz

Antolatu arropa motaren arabera komoda txukun edukitzeko. Gorde jertseak, sasoiko arropa edo noizbait janzten duzun arropa tiradera baxu eta handietan, eta utzi goikoak egunero janzten duzuna gordetzeko, esaterako, barruko arropa, oinetakoak eta osagarriak. SKUBB kaxen moduko biltegiratze-soluzio txikiek gauzarik txikienak gordetzea errazten dute, hala nola barruko arropa, elastiko tirantedunak, galtzetinak eta edonon utzi ohi dituzun forma arraroetako osagarri horiek. Hoberena? Tiraderatik nahi duzun kaxa atera besterik ez duzu; horrela, gainerako gauzek ordenatuta jarraituko dute.

8. Erakutsi zure biltokiak harrotasunez

Ez ezazu gehien gustatzen zaizun hori ezkutatu! Hormako kakoak apartak dira jendeak gehien gustatzen zaizkizun gauzak ikus ditzan. Gainera, aldi berean, dena ordenatuta izango duzu. Bestalde, apal altuek hainbeste erabiltzen ez dituzun baina ahaztu nahi ez dituzun objektuak gordetzeko toki bikaina sor dezakete.
Soineko marroia BUMERANG esekigailu batean eta poltsa arrosa, bost kako dituen LANDKRABBA esekigailu batean zintzilik, logela bateko horma zurian.

8. Erakutsi zure biltokiak harrotasunez

Ez ezazu gehien gustatzen zaizun hori ezkutatu! Hormako kakoak apartak dira jendeak gehien gustatzen zaizkizun gauzak ikus ditzan. Gainera, aldi berean, dena ordenatuta izango duzu. Bestalde, apal altuek hainbeste erabiltzen ez dituzun baina ahaztu nahi ez dituzun objektuak gordetzeko toki bikaina sor dezakete.

9. Ezagutu larrialdietarako zure laguntzailerik onena

Aste barruko 23:00ak dira, eta dena prest daukazu lotara joateko, xehetasun txiki bat izan ezik: ordenatzeko gogorik ez duzun lixiba-multzo handi bat. Larrialdietako kaxa ateratzeko unea da! Eduki beti bat edo bi kaxa huts eskura, banku baten azpian edo toki nahikoa duzun beste edonon. Gainera, KNAGGLIG kaxak margo daitezke, gelako apainketarekin bat etor daitezen. Sartu arropa horien barruan eta gogoan izan arropa non utzi duzun, beste une batean antolatzeko. Hori bai: lixiba gorde etengabe gorde beharreko zerbait denez, ez ahaztu kaxa husteaz, hurrengoan berriro erabili ahal izateko.
Arrosaz margotutako KNAGGLIG kaxa, banku baten gainean; zimurtutako arropaz beteta dago, eta ondoan tolestutako arropa duen SKUBB kaxa bat dago.

9. Ezagutu larrialdietarako zure laguntzailerik onena

Aste barruko 23:00ak dira, eta dena prest daukazu lotara joateko, xehetasun txiki bat izan ezik: ordenatzeko gogorik ez duzun lixiba-multzo handi bat. Larrialdietako kaxa ateratzeko unea da! Eduki beti bat edo bi kaxa huts eskura, banku baten azpian edo toki nahikoa duzun beste edonon. Gainera, KNAGGLIG kaxak margo daitezke, gelako apainketarekin bat etor daitezen. Sartu arropa horien barruan eta gogoan izan arropa non utzi duzun, beste une batean antolatzeko. Hori bai: lixiba gorde etengabe gorde beharreko zerbait denez, ez ahaztu kaxa husteaz, hurrengoan berriro erabili ahal izateko.

10. Sortu gelan iragate-eremu bat

Etxean bakarrik erabiltzen duzun arropa edo behin edo birritan jantzi ondoren aireztatu behar dituzun jantziak zintzilikatzeko toki baten bila zabiltza? Eseki arropa hori horretarako antolatutako gune batean; horrela, txukun edukiko dituzu, aulkietan edo lurrean tokirik hartu gabe. Hemen, armairurako PAX bukaerako modulu gehigarriak lagun zaitzake. Arropa hori zintzilikatzeko diseinatuta dago eta barra bat, hainbat apal eta oinetakoak eta poltsak uzteko tokia ditu. Gainera, hurrengo egunerako konjuntoa uzteko toki ezin hobea da.
PAX/TYSSEDAL armairu-konbinazio zuria logela batean, bukaerako modulu batekin. Moduluan txabusina dago zintzilik, eta poltsak eta osagarriak daude.