Saltatu

Nerabeen logeletarako ideiak

Nerabe gisa, askotan, helduek baino askoz denbora gehiago ematen duzu zure logelan. Zure gelak gehiago du egongela baten antza, lotarako bakarrik den leku batena baino. Gainera, gela horrek nortasun handia ere izan behar du. Dena egingarria izateko gakoa biltegiratze-soluzio malguak dira, altuak zein baxuak.

Logela batean, diban zuri bat eta gurpildun mahai berde bat daude; atzealdean, leiho bat eta landare asko dituzten apal batzuk ageri dira.

Sekulako arrakasta nerabeentzako funtzionaltasunaren eta estiloaren aldetik

Hormako diskoek bezainbesteko arrakasta izango du gela honek; ez zara inoiz nekatuko. Biltegiratze adimendunari esker, zure nortasuna adierazteko eta zure interesak erakusteko lekua sobera izango duzu. Gelak ez badu desordenarik, errazagoa izango da kolorea eta itxura aldatzea zure gustuak aldatu ahala.

Logela baten txokoa MALM ohe batekin, VÄNDPLATS alfonbra zuri-beltz bat lurrean, eta binilozko zenbait disko ohearen gaineko horman.

Diban batek egunez eta gauez betetzen du bere funtzioa

Diban bat da, seguruenik, ohe mota praktikoena, eguneko ordua edozein dela ere. Aldi berean sofa eta ohea izatearen abantaila nabarmenaz gain, biltoki bat edo ohe osagarri bat izateko aukera ere ematen du. VIHALS diban honek habia-ohe bat du zabaltzeko prest, gonbidatu batentzako lekua behar duzun bakoitzean. Gorde edredoia eta burko gehigarriak DIMPA biltegiratze-poltsan, eskura izateko eta erabiltzen ez dituzunean hautsetik babestuta egoteko.

Ikusi diban eta ohe osagarri guztiak
VIHALS diban bat horma more baten aurrean, urdin eta hori biziko oheko arropa eta aulki tolesgarri osagarriak horman zintzilik.
Ikusi diban eta ohe osagarri guztiak

Zure lagunik onena bezalaxe: beti egoerak eskatzen duen mailan

Biltegiratze malgua, optimizatua eta moldagarria behar duzunean, ezerk ez du gainditzen PAX armairu baten eta KOMPLEMENT barne-antolatzaileen arteko konbinazioa. Apal nagusietatik hasi eta xehetasun txikienetaraino, neurrira egin daiteke edozein biltegiratze-beharretara egokitzeko. Jakin-mina baduzu, probatu lineako plangintza-sistema, dibertitzeko baino ez. PAX-en beste abantaila bat bere egitura tolesgarri berria da. Horri esker, askoz errazagoa da lekuz aldatzea.

Arakatu PAX planifikatzailea
PAX armairu zuri bat, ate ireki batekin. Barruan, behar bezala ordenatutako arropa ikus daiteke. Ezkerrean, orgatxo beltz bat dago.
Arakatu PAX planifikatzailea

Biltegiratzeak benetako protagonistentzako prestatzen du eszenatokia

Erraza da pentsatzea biltegiratzearen helburu nagusia gauzak gordetzea dela; zentzua badu. Baina benetako abantaila azalera eta apalategi guztiak libre uzten dituela da. Horrela, benetan erakutsi nahi dituzun gauzak begi bistan jar ditzakezu. Gainera, gehien gustatzen zaizkizun objektuez inguratzeak energiaz betetzen du gela (eta bertan sartzen diren guztiei transmititzen die).

MALM komoda haritz argian, gainean disko-jogailu batzuk dituela. Goiko horman, kolore zuriko KALLAX apalategi bat dago.

Idazmahaia gune dibertigarria izan dadila

Idazmahaiak lanarekin edo ikasketekin lotu ohi dira, baina hori baino askoz gehiagorako balio dezakete: proiektu dibertigarriak, zaletasunak, bildumak, jolasak, lagunak edo denbora eskaini nahi diozun beste edozer. Ez ahaztu, gainera, idazmahai gainean dagoen horma: ziur hor egoteagatik baino zerbait gehiagorengatik estimatzea nahiko lukeela; beraz, egin iezaiozu haren azpian dagoen dibertsioaren partedun.

Ikusi idazmahai guztiak
Horma gris iluna duen gela baten txokoa, UTVISNING idazmahai beltz batekin, gainean ordenagailu bat duena eta LÖPARBANA gaming aulki beltz bat.
Gorri bizi koloreko bulegorako aulki bat MITTPLAN idazmahai baten ondoan, pinu-zurezko IVAR apalategi batzuekin goian eta alboan.
Ikusi idazmahai guztiak

Nola geratzen den gustatzen bazaizu, artea da!

Benetako beste artelan bat hormak koadroz betetzeko aukera da, zulo bakar bat ere egin gabe. ALFTA gako autoitsaskorrek zure nortasuna adierazteko aukera ematen dizute, tresnarik erabili gabe eta markarik utzi gabe. Soluzio adimenduna dira edonorentzat, baina bereziki hormako koadroak "nagusiek" baino maizago aldatu nahi dituztenentzat.

Ikusi marko guztiak
Gela bateko txoko batean zenbait marko gorri daude zintzilik ALFTA gako autoitsaskorrekin.
Ikusi marko guztiak

Apaintzen jarraitu nahi duzu? Eman begiratu bat gure kaxei!

Apaingarri guztiak ez dira marko lau batean sartzen, mahaitik edo leiho-ertzetik kendu nahi badituzu ere. Tatxan! Gehitu IVAR bezalako kaxa bat (edo bi, edo sei) horman. Gordetzearen eta erakustearen arteko konbinazio ezin hobea da, begi-bistan jarri nahi duzunarekin betetzeko prest. Begien bistatik kanpo eta aldi berean eskura izan nahi dituzun gauzatxo pila bat badituzu, gehitu beste kaxa bat kaxaren barruan. 

Horman eskegita dagoen pinu-zurezko IVAR apal baten lehen planoa, idazmahai baten ondoan. Konpartimentuak aldizkariz eta kameraz beteta daude.
SMÖRKULL bulegorako aulki gorri baten bizkarraldea, pinu-zurezko IVAR apalez inguratutako idazmahai baten aurrean kokatua.

Gazteentzako zentro gehienek metro karratu gutxi dituzte

Nerabe baten gela oso eremu pribatua izan ohi da, non ezinbestekoa den atea jotzea eta, sartu aurretik, adeitasunez galdetzea. Aldi berean, lagun gutxi batzuk baino ez dira behar gazteentzako zentro berehala bihurtzeko. Altzari malguak eta pilagarriak edo tolesgarriak diren aulki gehigarriak erabiliz, gela edozein egoeratara egokituko da.

Gela baten irudia, goitik aterata. Diban bat eta inguruan aulki eta taburete desberdinak dituen mahai bat ikusten dira. Atzealdean, leihate handiak daude.

Nerabe baten aldartea bezain gela aldakorra

Oinarri sinple batekin eta biltegiratze integratuarekin, erraza da edozein interes edo estilo berrira egokitzea. Oheko arroparen edo mahai osagarri baten kolorea aldatzea nahikoa da gelaren itxura erabat aldatzeko. Konstante mantentzen den gauza bakarra ohearen erosotasuna da. Hortik kontrolatzen da guztia: erlaxatzeko, ikasteko, hitz egiteko, sozializatzeko, askaria egiteko… eta lo egiteko lekua!

Bi tiraderadun BRIMNES diban gris, ohe bikoitz gisa irekita. Gainean zuri-beltzak dituen SLÅNHÖSTMAL oheko arropa dago.

Logela hobetzeko aholku gehiago nahi dituzu?