Saltatu

Jantzigelarako ideiak, aholkuak eta inspirazioa

Arropa eta oinetakoak oso ondo antolatutako armairu batean gordetzeko ideien bila zabiltza? Hona hemen zeure biltegiratze-soluzioa diseinatu eta sortzeko aholku oso erabilgarriak, lekua eta aurrekontua zeinahi ere diren.

Pinuzko PERJOHAN taburete biltokiduna izkinako PAX armairu ireki baten aurrean. Armairuan arropa, oinetakoak, kaxak eta poltsak ikus daitezke.
Pinuzko PERJOHAN taburete biltokiduna izkinako PAX armairu ireki baten aurrean. Armairuan arropa, oinetakoak, kaxak eta poltsak ikus daitezke.

Egokitu armairua daukazun lekuari

PAX sistemari esker, hainbat PAX armairu-egitura konbina ditzakezu, daukazun lekuari egokitzen den konbinazioa sortu ahal izateko, lekuaren tamaina zeinahi ere den. Izkinetarako diseinatutako egitura batzuk ere baditugu. Ondoren, arropa esekitzeko barra, apalak eta erretilu ateragarriak, besteak beste, hauta ditzakezu, gauza guztiak txukun-txukun edukitzeko. Bikaina da zure ametsetako jantzigela sortzeko.

Ikusi PAX sistema
PERJOHAN taburete biltokiduna arropa, oinetako, kaxa eta poltsez beteriko izkinako PAX armairu ireki baten aurrean.
Ikusi PAX sistema

Txoko zailetarako armairuak eta gehiago

Apaintzeko pixka bat zaila den txoko bat duzu (honako honen modukoa) eta ez dakizu nola aprobetxatu? Altuera ezberdinetako biltegiratze-altzariak, PLATSA sistemaren modukoak, laguntza ezin hobea dira. Dagoeneko existitzen den aukera bat hauta dezakezu, baita paregabea den PLATSA konbinazioa diseinatu ere.

Ikusi PLATSA sistema
PLATSA armairu zuria altuera ezberdinetako moduluekin etxe bateko atondoko eskaileraren azpian.
RÅSKOG orgatxo horia PLATSA armairu zuri baten zati baten ondoan. Armairua etxe bateko atondoan dagoen eskaileraren azpian dago.
Ikusi PLATSA sistema

Txukuntasuna eta bakea gortinen atzean

Hona hemen "ate lerragarri" oso merkeak dituen armairua. Ireki besterik ez duzu zure arroparen ikuspegi ezin hobeaz gozatzeko; gauza guztiak tiraderetan, arroparako barretan, oinetako-kaxetan eta askoz leku gehiagotan primeran antolatuta izan ahalko dituzu. Gortinek leuntasuna eta ukitu dibertigarria ematen diote. Gainera, gortinak ixtean, gauzak ezkutaturik geratzen dira, giroa are txukunagoa izan dadin.

Ikusi gortina guztiak
BRIMNES ohea NATTSVÄRMARE oheko arroparekin. Gertu, ate gisa erabilitako GLANSHAGTORN gortina berdeak dituen armairu bat dago, hutsune batean.
EKBY ALEX apalategia tiradera zuriekin. Gainean NISSEDAL ispilua ikus daiteke, alde bakoitzean hormako MUSIK lanpara bat duela.
Armairua hutsune batean, arroparako konpartimentuekin eta arroparako barran zintzilik dauden oinetakoekin. Apal batean SKUBB oinetako-kaxak ere ikus daitezke.
4 tiraderadun VIHALS komoda zuria irekita dagoen tiraderarekin. Ondoan 6 konpartimentudun SKUBB biltegiratze-soluzio zintzilikaria dago.
Apalategia bi PÄRKLA biltegiratze-poltsekin gainean eta 2 atedun BRIMNES armairu zuriarekin azpian.
Ikusi gortina guztiak

Dena primeran antolatzeko aukera ezin hobea…

Aulkiaren gaineko arropa-multzoa gero eta handiagoa da? Esekigailuak, kaxak eta esekilekuak, besteak beste, erabiliz, dena txukuntzen has zaitezke (aulkia berriz ere eserleku gisa erabiltzeko hutsik utziz).

Ikusi arropa-antolatzaile guztiak
Nahastutako arropa-multzoa LINDBYN ispilu baten ondoan dagoen aulki horiaren gainean; zenbait jantzi daude zintzilik, lurra ukitzen.
Ikusi arropa-antolatzaile guztiak

Antolatu zure gauzak ate lerragarrien atzean

SKYTTA ate lerragarrien sistema sabaiaren eta lurraren artean muntatzeko diseinatu da. Erabil ezazu gela zatitzeko edo irisgarri dagoen jantzigela edo armairua isolatzeko. Ate mota ugari daude, nahi duzun estiloa lor dezazun. Ondoren, gehitu arropa antolatzeko nahiago duzun biltegiratze-soluzioa.

Ikusi SKYTTA ate lerragarrien sistema
BOAXEL armairu-konbinazioa KUGGIS kaxa estalkidunekin eta VÄXTHUS saskiarekin apaletan. Esekigailuetan, berriz, arropa dago zintzilik.
DOCKSTA mahaia eta KYRRE taburete urdina atondo batean, SKYTTA/HOKKSUND ate lerragarriak dituen jantzigela baten aurrean.
Itxita dauden SKYTTA/HOKKSUND ate lerragarrien alboan, BLÅSVERK lanpara zintzilikari bat gainean duen DOCKSTA mahai zuri biribila dago.
BOAXEL armairu-konbinazioa txoko batean, oinetakoekin, poltsekin, arroparekin, euritakoekin eta 3 maila dituen BEKVÄM eskailerarekin.
Haritz-zurezko HÄSTVISKARE horma-antolatzaile kakoduna horma batean. Apalean gutunak daude, eta kakoetan, berriz, giltzak, poltsa eta bufanda ikus daitezke.
Ikusi SKYTTA ate lerragarrien sistema

Argiztapen-ideia adimendun biziak

Armairua edo barnealdea argiztatzeko argi zuzena edukiz, arropa hobe ikusiko duzu eta denbora gutxiago beharko duzu behar dituzun gauza horiek aurkitzeko. Hautatzeko aukera ugari daude. IKEA Home smart-era ere konekta ditzakezu, telefonoarekin kontrolatzeko.

Ikusi armairuetarako argiztapen-aukera guztiak
Bi PAX/GRIMO armairu zuri YTBERG armairu-argiztapenarekin, paraleloki kokatuta, horma baten kontra eta ate baten ondoan.
BUMERANG esekigailuetan zintzilikatutako arropa, PAX/MEHAMN armairu batean. Armairua NIMM biltegiratze-kaxa estalkidun beltzak dituen apalategi baten azpian dago.
Ikusi armairuetarako argiztapen-aukera guztiak

Hormetan zulorik egin gabe

Arropa hormetan zulorik egin gabe zintzilikatu nahi duzu? Zergatik ez dituzu esekitokiak eta kako eta esekigailu praktikoak eskuratzen, hala nola ate batean munta daitezkeen hauek? Gainera, askoz errazago eraman ahal izango dituzu etxez aldatzen bazara.

VIHALS biltegiratze-konbinazio baten atzean, RIGGA esekitoki zuri bat dago. Esekitokian dauden esekigailuetan arropa dago, eta gainean, tolestutako arropa.
Aterako hiru SEKINER kako zuri zenbait gairekin zintzilik, esaterako, poltsa eta amantala.
TURBO esekilekua horma baten kontra, arropa zintzilik duela, eta esekitako SKUBB biltegiratze-soluzioa 6 konpartimenturekin.
MULIG esekileku zuria arroparekin, txapelarekin, entzungailuekin eta zintzilikatutako 7 konpartimentudun STUK biltegiratze-soluzioarekin.
Aterako ENUDDEN esekileku zuria, kakoetan arropa eta poltsak zintzilik dituela, ate zuri batean.

Jantzigela ireki baterako ideiak

Ohea hormatik urrun kokatuz, horma gauzak biltegiratzeko erabili ahal izango duzu, etxean leku gehiago libre utziz. Arropa eskura izango duzu, baina ohetik ikusgai egon gabe. Bestalde, bat datozen ohea eta biltegiratze-sistema hautatzen badituzu, gelak itxura bateratuagoa eta atseginagoa izango du.

Ikusi MALM seriea
Atzean MALM ohe zuria eta 6 tiraderadun bi MALM komoda daude. Horman, arroparako bi MULIG barra, kolore bizidun arropa zintzilikatuta dutela.
Arroparako bi MULIG barra hormaren kontra. Azpian MALM komoda zuria dago, 6 tiraderekin, MALM ohe zuri baten atzean.
Ikusi MALM seriea

Inoiz baino hobeto ikusiko duzu zeure burua!

Ispiluak jantzigelarako ideien bila zaudenean kontuan hartu behar duzun beste gauza garrantzitsu bat dira. Honakoaren moduko ispilu luzeak erabiliz, daramazun konjunto osoa ikusi ahal izango duzu.

Ikusi ispilu guztiak
NISSEDAL ispilu zuria horma baten kontra. Ondoan DYTÅG gortina gris argia dago, KYRRE taburete urdin argiaren atzean.
HOVET ispilu beltza, horman finkatuta. Ondoan, SPIKSMED armairu gris argia dago, eta bertan ere FADO mahai-lanpara zuria ikus daiteke.
Ikusi ispilu guztiak

Familia osoarentzako armairua atondoan

Ez da erraza guztien kanpoko gaiak gordetzeko lekua aurkitzea. Hala ere, atondoko armairu honek kakoak eta saskiak biltegiratzeko behar adina leku eskaintzen du. Gainera, baxu jar daitezkeenez, haurrek ere hel ditzakete. Bestalde, arroparako barrak eta gainerako elementuak helduentzako altuera egokian koka ditzakezu. Horrela, familia osoa atera ahal izango da goizetan gehiegi entretenitu gabe. Gainera, txukuntasun eta lasaitasun are handiagoa lortzeko, dena gortina baten atzean ezkuta dezakezu.

Ikusi BOAXEL sistema
PURRPINGLA arropa-poltsa dago, BOAXEL armairuaren eta horman muntaturiko lau oinetako-altzari zurien artean.
Ikusi BOAXEL sistema

Gorde sasoiko arropa hautsetik urrun

Jantzigela bikaina izan daiteke beste sasoietako gaiak gordetzeko, esaterako, hondartzarako arropa edo neguko berokiak. IKEA produktu-sortan arropa gordetzeko zorro, poltsa eta kaxa ugari aurkituko dituzu, gauzak hautsetik babestu ahal izateko.

Arropa SKUBB zorro zurien barruan, JONAXEL armairu-konbinazio baten barruan dauden BUMERANG esekigailuetan zintzilik.
DYTÅG gortina erdi irekiaren atzean, biltegiratze-gune batean estalkiak dituzten hainbat SAMLA kaxa bata bestearen gainean pilatuta daude.

Sortu zuri guztiz egokituko den diseinua

Zergatik ez duzu zeure biltegiratze-sistema diseinatzen, daukazun lekura egokitzen dela ziurtatuz eta barneko osagarri egokiak dituzula bermatuz, hala nola arroparako barrak, tiraderak eta apalak?

Logela hobetzeko aholku gehiago nahi dituzu?