Saltatu

Bederatzi urrats logelako desordenarekin erraz amaitzeko

Sortu zure ametsetako logela ideia hauekin ordena jartzeko. Gauza bakoitzak bere lekua izango duen espazio baketsu bat sortzen lagunduko dizute. Lehenik eta behin, bota logelan (edo bizitzan) behar ez duzun guztia. Gero, bilatu geratzen zaizkizun gauzak antolatzeko moduak. Hona hemen hasteko bederatzi ideia.

Loreontziak HYLLIS apalategi batean, VARGTÖREL ehunez egindako gortina batez markoztatutako leiho baten aurrean.
Loreontziak HYLLIS apalategi batean, VARGTÖREL ehunez egindako gortina batez markoztatutako leiho baten aurrean.

1. Gortinek ez dute leihoak estaltzeko bakarrik balio

Ikus ezazu nola eralda dezakezun gela bat gortina batekin, eta igaro desordenatik lasaitasunera berehala! Muntatu hormatik hormarako gortina-barra bat, apalak, kaxak, armairu bat edo hormako biltegiratzeko beste soluzio bat ezkutatzeko soluzio azkar eta erraz batez gozatzeko. Gure VIDGA gortina-errail sistemak gortina-errail bat zure espazioaren ezaugarrien arabera pertsonalizatzeko modu erraza eskaintzen du.

Dena den, ez litzateke desordena disimulatzeko erabili behar. Antolatu apaletako gaiak kaxa edo saskietan ordenatuta edukitzeko eta erraz aurkitzeko gortina zabaltzen edo ixten duzun bakoitzean.

Ikusi VIDGA seriea
Logela argitsu batean GARNANÄS erdiko mahai bat, horren ondoan jarritako BRIMNES dibana eta ZEBRASÄV sabaiko lanpara bat daude.
Ikusi VIDGA seriea

2. Jarri gauzarik handienak zure armairuan

Gauza batzuk hobeto geratzen dira elkarrekin, eta armairu zabal batek zure biltegiratze-premia asko konpon ditzake. KOMPLEMENT barneko antolatzaileen biltegiratze-aukera ugariei esker, arropa, osagarriak eta oinetakoak ezin hobeto gorde daitezke horretarako eremu espezifikoetan. Ate-aukerek biribildu egiten dute azken emaitza.

Ikusi PAX sistema
KOMPLEMENT barruko antolatzaileak PAX armairu batean erabiltzeko modu desberdinak erakusten dituen irudien collage bat duen bideoa.
Logela zabal bat, hezur-koloreko TONSTAD ohe batekin, MYGGLASVINGE oheko arropaz jantzita, hezur-koloreko ateak dituen PAX armairu baten ondoan.
Ikusi PAX sistema

3. Ez ahaztu ohe azpiko tartea

Esan liteke ohea dela altzari multifuntzional nagusia, eta biltegiratzedun ohe honek arrazoia emango lizuke. Ohe azpiko biltegiratzeak, bertan integratuta egon zein kaxa independenteak izan, antolatzeko aukera ugariri irekitzen die atea (edo tiraderak). Beste denboraldi batzuetako arroparentzako eta sarriago erabiltzen dituzun beste gai batzuentzako leku ezin hobea izango da, hala nola kirol-materiala eta yogarako zerria.

Ikusi biltegiratzedun ohe guztiak
Hezur-koloreko TONSTAD gau-mahai bat, hezur-koloreko TONSTAD ohe baten ondoan, koloretako MYGGLASVINGE oheko arropaz jantzita.
Ikusi biltegiratzedun ohe guztiak

4. Erabili apalategiak inspiratzen zaituena ikusteko

Eman leku berezia liburuei liburutegi batekin. Antola itzazu gehien inspiratzen zaituen moduan: kolorearen, gaiaren edo, lehen bezala, alfabetoaren arabera, adibidez.

Tartekatu zure objektu gogokoenetako batzuk liburuen artean kontrastea emateko. Jolastu banaketekin gehien gustatzen zaizuna aurkitu arte, eta gozatu bertan izan nahi duzuna bakarrik duzula jakitearen lasaitasunaz.

Ikusi liburutegi guztiak
Bi BILLY liburutegi zuri horma turkesari itsatsita, zutikako lanpara zuri batekin; liburutegien ondoan, berriz, SÖDERHAMN chaise longue beix argi bat dago.
Ikusi liburutegi guztiak

5. Nahasi biltegiratze-soluzioak hormaren punta batetik bestera

Hemen duzu biltegiratze-soluzio bat, zulorik behar ez duena, ezin hobea horma osoa hartzen duen armairu bat jarri ezin denerako. Atera zure sormen-zaina: konbina ezazu dena (tiradera-altzari gurpildunak, telebistarako altzariak, armairuak…) biltegiratze-aukera desberdinak dituen emaitza pertsonalizatua lortzeko. Altzariek oso ondo ematen dute elkarrekin kolore-eskema bera edo oso antzekoa badute. Jarri elkarren ondoan espazio garbi eta lasaiaren sentsazio hori lortzeko.

Zure biltegiratze-soluzio pertsonalizatua sortzean, behar duzuna izango duzu, eta gauza bakoitza zehazki non duzun jakingo duzu, nahiz eta etxez aldatu.

LIXHULT armairu gris bat, LACK TB-altzari zuri bat eta ALEX gurpildun tiradera-altzari bat, elkarren ondoan jarrita leiho bat duen horma batean.

6. Biltegiratze ireki eta itxiak lasaitasuna igortzen eta dekorazioa nabarmentzen du

Logelan ordena jartzerakoan, biltegiratze irekia eta itxia duten soluzioek bi munduetako onena eskaintzen dizute. Eta horretarako diseinatu da PLATSA biltegiratze-sistema. Biltegiratze irekiko soluzioen koloreak konbinatzean datza trikimailua, nortasun gehiago emateko. Azken aholku bat: ziurtatu barrako esekitokiak berdinak direla, emaitza dotoreagoa izan dadin.

Ikusi PLATSA seriea
PLATSA armairu zuri bat logela argitsu batean, barran arropa eta gainean kaxak dituena. SJÄLSÖ besaulki bat dago aurrean.
BUMERANG esekigailuetan arropa duen eta apaletan tolestuta dagoen PLATSA armairu baten barraren eta apalen xehetasuna.
Ikusi PLATSA seriea

7. Lortu biltegiratze sekretua duen banku bat

Dakienak badaki. Banku horren edertasunaren gakoa da oso diskretua dela biltegiratze-soluzio gisa. Goiko aldea irekitzean, biltegiratzeko espazio zabala aurkituko duzu, arropa, osagarriak, kirol-materiala edo egunero erabiltzen dituzun beste gai batzuk gordetzeko ezin hobea.

Ikusi banku guztiak
VALTORP biltegiratzedun banku berde ireki bat. Bertan, kirol-materiala gordetzen da. Aurrean, yogako zerria eta kirol-materiala daude zoruan.
STENFRÖ gortina arrosa zeharrargi bat, logela baten hormen inguruan itxia, arroparako asto, apal eta ispilu bat estaltzen duena.
Ikusi banku guztiak

8. Aukeratu altzari handiak gauza asko gordetzeko

Zure armairuan zure gauza gehienak sartzen ez badira, laguntza eman eta gehitu beste altzari handi bat biltegiratze-espazio askorekin (kanape eraisgarri hau, adibidez). Ezin hobea da gauza handiak gordetzeko, hala nola maletak eta oheko arropa gehigarria. Denak bere lekua duenean, zure helburua lortuko duzu: espazio lasai eta garbi bat.

Ikusi biltegiratzedun ohe guztiak
BLÅFJÄLLET kanape eraisgarri bat, goiko aldea irekita duena biltegiratze-eremua erakusteko, non maleta bat, oheko arropa eta beste gai batzuk dauden.
Ikusi biltegiratzedun ohe guztiak

9. Eduki azalerak garbi eta ordenatuta

Hona hemen zure espazioa ordenatzeko azken urrezko araua: aprobetxatu azalerak. Pentsatu ondo zer jarriko duzun, mota guztietako gauzak pilatzen baitira bertan. Aukeratu objektu pertsonal batzuk komoda edo apal baten gainean jartzeko, eta kendu erditik dekorazioaren parte ez den beste edozer.

Ohea inguratzen duen espazioari dagokionez, kontuan izan desordenarako joera duela; beraz, erabili gau-mahai bat hori saihesten laguntzeko. Aukeratu tiradera duen bat eta jarri gustuko dituzun (edo inspiratzen zaituzten) hiru gauza gainean. Gorde beste guztia tiraderan eta lasaitu.

Ikusi gau-mahai guztiak
Atzeko horman LED VARMBLIXT mahaiko/hormako lanpara bat eta koloretako zenbait kuxin dituen BLÅFJÄLLET kanape eraisgarri bat.
Ikusi gau-mahai guztiak