Saltatu

Aukeratu zure burura –eta gorputzera, oro har– ondo moldatzen den burko bat

Behar bezala egingo duzu lo behingoz. Behar bezalako atsedena eskaintzen dizun gaua da eguna hasteko modurik onena, eta burko ezin hobea edukitzea inflexio-puntua izan daiteke. Baina, burko batez ari garenean, zeri deritzogu "erosotasuna"? Jarraitu irakurtzen burkoen material eta altuera ugariek hodei batean egotearen sentsazioa nola igor diezazuketen jakiteko.

Hainbat lastairatan lo egiten ari diren bost pertsonaren goitiko bista. Horietako bakoitzak kolore ezberdinetako oheko arropa du.

Material naturalez eta xehetasun handiz eginak

Material naturalez egindako burkoak lumatxaz eta lumaz beteta egon daitezke, eta bi osagai horiek nahastu ere egin daitezke hainbat efektu sortzeko. Zenbat eta lumatxa gehiago, orduan eta leunagoa, bigunagoa eta arinagoa izango da sentsazioa. Bestalde, luma nagusitzen bada, orduan eta tinkoagoa eta astunagoa izango da burkoa. Material naturalez betetako burko guztiek hezetasuna xurgatzen eta aire-fluxua errazten dute; beraz, atseden hartzeko ingurune lehor eta transpiragarria sortuko dute. Garbigailuan erraz garbitu daitezke 60 °C-an; izan ere, akaroak akabatu egiten dira tenperatura horri esker.

Zorrorik gabeko bi burko, bata bestearen gainean, ohe baten gainean, agerian dagoen edredoi baten ondoan eta zorroa duen beste burko baten alboan jarrita.
Material naturalez betetako burko bat sakatzen ari den esku bat erakusten duen animazioa.

Poliesterrezko burkoei buruz jakin behar duzun guztia

Gure poliesterrezko burkoak birziklatutako poliesterrez beteta daude. Malguak eta bigunak dira, forma azkar berreskuratzen dute, eta buruarentzako euskarri ezin hobea eskaintzen dute. Gainera, isolatze-ahalmen ona dute, atsedenleku atsegina sortzeko; eta hipoalergenikoak direnez, soluzio bikaina dira alergia duten pertsonentzat. Garbigailuan garbitu daitezkeenez, horiek zaintzea oso erraza da.

Poliesterrez betetako burko bat sakatzen ari den esku bat erakusten duen animazioa.
Logela moderno batean, zorrorik gabeko bi SKOGSFRÄKEN burko altu ikusten dira edredoi zuri baten alboan pilatuta.

Egin bat apar biskoselastikoarekin

Gure burko ergonomiko guztiek apar biskoselastikozko betegarria dute. Gorputzaren tenperatura eta jarrerara egokitzen direnez, buruaren eta lepoaren formaren arabera moldatzen dira, eta giharrak erlaxatzen laguntzen dute. Emaitza? Horri esker, gutxiago mugituko zara. Gainera, aireztapen-geruza bat dutenez, aire-fluxua etengabea izango da lo egiten duzun bitartean. Zorro guztiak garbigailuan garbitu daitezke, eta barrualdeko apar biskoselastikoari dagokionez, aireztatu baino ez duzu egin behar fresko mantentzeko.

Esku bat ikusten da apar biskoselastikoaren gainean jarrita; ondoren, materialean presioa egin eta eskua kentzean, hatza ikusten da.
Zorrorik ez duen KVARNVEN burko ergonomiko bat ikusten da ondulazio txikiak dituen lastaira baten gainean.

Aurkitu zure lo egiteko moduaren araberako burko ezin hobea

Zer jarrera hartzen duzu lo egitean? Jarrera edozein dela ere, burua, lepoa eta bizkarrezurra lerro zuzenean mantendu behar dira, ahalik eta erosotasun handiena bermatzeko eta bizkarrezurra behar bezala babesteko. Horregatik da hain garrantzitsua burkoaren altuera. Altuera desberdinek lerrokadura egokia ahalbidetzen dute hainbat jarreratan. Hona hemen zergatia:

  • Zeharka edo ahoz gora lo egiten duten pertsonak
    Zeharka edo ahoz gora lo egiten baduzu, buruak altuago egon behar du sorbaldak egokitzeko edo bizkarrarekin behar bezala lerrokatuta egoteko. Kasu horietan, burko altuak aukera bikaina dira.
  • Ahoz behera lo egiten duten pertsonak
    Ahoz behera lo egiteak presioa eragin dezakeenez lepoan eta bizkarrean, ez dugu burko altua erabiltzea gomendatzen. Aukeratu burko baxuago bat lepoa posizio egokian mantentzeko.

Gure burko guztiak hainbat altueratan eta betegarri ezberdinekin daude eskuragarri, zure lo egiteko moduari hoberen egokitzen dena aukera dezazun. Burkoak zertarako diren egokiak jakiteko, eman begiratu bat burkoen deskribapenen ondoan dauden sinboloei. Zure buruak eskertuko dizu (baita zure gorputzak –oro har– ere).

GULKAVLE burkoa lo egiteko erabiltzen ari den pertsona baten animazioa.
Pertsona bat zeharka lo egiten, burua zorrorik gabeko SKOGSFRÄKEN burko altu baten gainean duela.
Pertsona bat ahoz behera lo egiten, burua zorrorik gabeko SKOGSFRÄKEN burko baten gainean duela.
Atseden hartzeko posizioen hiru sinboloak erakusten dituen irudi animatua.
SKOGSFRÄKEN burko baxua ikusten da, SKOGSFRÄKEN burko altu baten eta zorrorik gabeko FJÄLLARNIKA lastaira tolestu baten artean jarrita.
Burkoa funtsezkoa da gauez ondo atseden hartzeko; beraz, betegarri egokia aukeratzeak erosotasun handiagoa bermatuko du. Gure burkoetan, apar biskoelastikoa, poliesterra eta betegarri naturalak erabiltzen ditugu. Betegarri naturalak, lumatxazkoak eta lumakoak iraunkorrak eta kalitate bikainekoak dira, eta hezetasuna xurgatzeko ezaugarri bikainak eskaintzen dituzte. Poliesterrezko betegarriak –transpiragarriak eta zaintzeko errazak direnak– aukera ona dira alergia duten pertsonentzat. Apar biskoelastikoak lepoa eta burua babesten ditu, eta zorroak erraz garbitu daitezke.
Tor OttosonProduktuen garapeneko ingeniaria
Poliester, luma eta lumatxazko betegarriz osatutako hiru pila txiki ikusten dira; horien alboan, apal zuri baten gainean jarritako birrindutako apar biskoselastikoa dago.

Zaindu zure burkoa eta berak ere zainduko zaitu.

Gure burkoak kalitate-estandar altuei jarraikiz diseinatu dira, eta, horri esker, iraunkorrak eta zaintzeko errazak dira. Burkoak egunero pixka bat harrotu behar dituzu, gauero forma bera izan dezaten; eta, gainera, burko-babesgarri bat gehitzea ere gomendatzen dugu, luzaro iraun dezaten.

Lumatxazko, lumazko eta poliesterrezko burko guztiak garbigailuan erraz garbitu daitezke 60 °C-an; izan ere, akaroak akabatu egiten dira tenperatura horri esker. Burko ergonomikoen apar biskoselastikozko betegarria garbitu ezin bada ere, zorro guztiak garbigailuan garbitu daitezke. Betegarriari dagokionez, aireztatu besterik ez duzu.

Pijama marradun urdin bat jantzita daraman eta begiak itxita dauzkan pertsona bat ikusten da zutik eta hiru SKOGSFRÄKEN burko zuri besarkatzen.

Haritzezko xaflaz egindako TONSTAD ohe bat, marroiz margotua, maindire beix grisaxka batekin eta MYGGLASVINGE oheko arropaz jantzitako lastaira batekin.
Pertsona bat ikusten da ROSENVIAL burko-babesgarri bat jartzen GULKAVLE burko bati; era berean, burko hori BROKDRACENA oheko arropaz jantzitako ohe baten gainean dago.