Saltatu

Alfonbra bat aukeratzeko aholku nagusiak

Etxeko txokoren bat eguneratu nahi duzu begientzat edertasuna eta oinentzat erosotasuna elkartuz? Hementxe dituzu aholku batzuk zuretzako alfonbrarik onenak zeintzuk diren jakiteko.

Ume bat paper luze batean margotzen alfonbran etzanda. Papera NORDVIKEN mahai zabalgarriaren gainean hasten da.
Ume bat paper luze batean margotzen alfonbran etzanda. Papera NORDVIKEN mahai zabalgarriaren gainean hasten da.

Zer neurri eduki beharko lituzke?

Egongela batean, alfonbra handi bat jarri daiteke, sofa eta besaulkien azpitik doana. Bestela, alfonbra ertain bat ere jarri daiteke, sofa eta besaulkien aurrealdea hartzen dituena. Alfonbra txikiago batekin, eserlekuak alfonbraren inguruan joan daitezke. Jangela batean, aproposena alfonbra handiago bat hartzea da, aulkiak honen gainean gera daitezen, baita mahaitik aterata daudenean ere.

Ikusi alfonbra guztiak
Bi HAVSTA mahai osagarri alfonbra batean eta GRÖNLID sofa bat hauen ondoan; bi puff eta ratanezko bi besaulki alfonbraren ertzean.
Ikusi alfonbra guztiak

Alfonbra bat handiagoa egitea erraza da

Alfonbra handiago bat nahi baduzu, bi alfonbra jarri ditzakezu bata bestearen ondoan. Alfonbrek geletako espazioak bereizten dituzte, adibidez, telebista ikusteko espazioa edo jantokia. Hortaz, bi alfonbrekin, espazio handiago bat sortu dezakezu. Edo alfonbra asko jarri ditzakezu zoru guztia estalita gera dadin, beste ukitu bat emanez gelari.

Ikusi alfonbra handi eta ertain guztiak
Bi SVALSTA habia-mahai batera jarritako bi alfonbren gainean; atzean, VIMLE sofa bat RISBYN sabaiko lanpara baten azpian.
Ikusi alfonbra handi eta ertain guztiak

Ileduna edo ehun laukoa?

Iledun alfonbrak leunak eta atseginak dira, eta askok zaratak murrizten dituzte zure etxean, dituzten ile lodiek soinuak xurgatzen dituztelako. Ehun lauko alfonbrak meheagoak dira. Horregatik dira hain aukera ona sukalde edo jangeletarako, erraza baita aulkiak mugitzea eta xurgatzailea erabiltzea papurrak jasotzeko.

Ikusi mahai-zapi eta alfonbra txiki guztiak
Emakume baten oinak ohetik ateratzen eta LINDKNUD alfonbra gris ilun batean jartzen. Botoidun pijama urdin argi bat darama jantzita.
Ikusi mahai-zapi eta alfonbra txiki guztiak

Nola aukeratu gustuko duzun alfonbra bat

Nortasun handiko zerbait nahi duzu edo zure kolore gustukoenarekin aldaketa handi bat egin nahi duzu? Edo zerbait neutroagoa nahiago duzu etxeko beste altzariekin bat egin dezan? IKEA gaman aukera asko daude zure gustuko alfonbra aurkitu dezazun.

Ikusi alfonbra handi eta ertain guztiak
L formako eserlekuak VONSBÄK alfonbraren inguruan, lurreraino iristen diren zorroak eta kuxin asko dituztela.
Ikusi alfonbra handi eta ertain guztiak

Ez labaintzeko babesgarria

Ez labaintzeko alfonbra batek horretarako baino gehiago balio du. Xurgatzailea erabiltzean, alfonbra bere tokian mantentzeko ere balio du. Ez labaintzeko STOPP FILT alfonbra (honako hau) lodiagoa da. Alfonbra meheak leunago sentiarazten ditu eta zorua eta alfonbra bera higaduratik babesten ditu.

Ikusi alfonbra ez labaintzeko guztiak
Bi ehun lauko LOHALS alfonbra lurrean. Alfonbretako batek ertza jasota du azpiko STOPP FILT ez labaintzeko alfonbra ikus dadin.
Ikusi alfonbra ez labaintzeko guztiak

Umeek bertan jolasteko alfonbrak

Umeei izugarri gustatzen zaie lurrean jolastea. Hortaz, alfonbra batekin, zure seme-alaben logela erosoagoa egin dezakezu, bai eta hauen jolasaldia atseginagoa egin. Alfonbra batzuek ereduak ere badituzte zure seme-alabek haien jokoetan erabiltzeko. Gainera, IKEA-ren umeentzako alfonbrak bat datoz umeen gamako produktuen diseinuekin.

Ikusi haurren alfonbra guztiak
Itsasontzi handi baten irudia daukan UPPTÅG alfonbra bat dago ohearen ondoan. Jostailuzko tren bat eta beste jostailu batzuk daude alfonbraren gainean.
Ikusi haurren alfonbra guztiak