Saltatu

Logelarako ideiak, zure lehen apartamentua txoko zoriontsu bihurtzeko.

Metro karratu gutxi izanda ere, sentimendu etxekoia zentimetro bakoitzarekin handitzen da. Hau osatutako etxea da, dena gela bakar batean.

HEMNES diban bat oheko arropa arrosa eta zuriarekin, ratanezko TOLKNING banku bat lehen planoan, ispilu bat eta ehunezko ohezerua ohe gainean.

HEMNES dibana azken momentuko ohea da.

Diban deitu dezakegu, baina gela honetan ohe eroso gisa erabiltzen dugu gehiago, eta 160 cm-ko zabalera du. Lastaira txikiak erosotasun gehiago ematen dio, burko eta edredoi mordoarekin batera. Berehala sofa atsegin bihurtu ahal izatea abantaila gehigarria da.

Ikusi sofa-ohe gehiago
HEMNES diban baten lehen planoa, oheko arropa ezberdinarekin: alde batetik SOLFIBBLA marraduna eta bestetik BRUDKRUSBÄR, lore diseinuarekin.
Logela bakarreko apartamentu batean HEMNES dibana eta ratanezko aulkia daude lehen planoan, eta HEMNES komoda berdea atzealdean.
Ikusi sofa-ohe gehiago

Komoda lasaia da kanpotik...

...baina barrutik nahaspila da! Tiradera horietan uste baino arropa eta gauza gehiago sartzen dira eta, barruan kaxa batzuk gehituz gero, dena txukun mantendu ahal izango duzu. Eta gero, gainazalean oraindik dekoratzeko lekua geratzen da.

Ikusi komoda gehiago
HEMNES komoda berde batek loreontziak eta landareak ditu gainean, haren gainean koadro bat dago eta hondoan zurezko eskailera dago esekitoki gisa.
HEMNES komoda baten lehen planoa, non goiko tiradera irekita dagoen eta barruan PURRPINGLA kaxak dauden.
Ikusi komoda gehiago

Aurrera egiteko tokia sortzea

Oparotasuna modu ezberdin askotan irudikatzen da eta landareek eta pertsonek garatzeko tokia behar dute. Esertzeko, arnas sakona hartzeko eta pentsatzeko toki erosoak asko lagun dezake. ROCKSJÖN besaulkia toki hori izan daiteke eta ÅKERBÄR negutegia landareentzako leku ezin hobea da. Guztiok behar duen gauza bera behar dute: maitasuna egunero.

Ikusi lorezaintzako tresna gehiago
Gela baten izkinan ROCKSJÖN besaulki zuria dago gau-mahai batekin eta irakurtzeko lanpara batekin, eta landare bat dago beste aldean.
ÅKERBÄR negutegiak landareak ditu barruan eta leiho baten aurrean dago kokatuta, HYLLIS apalategi batean. Landare handiak inguruan.
Ikusi lorezaintzako tresna gehiago

Funtzio-aniztasuna estilo naturalean

Funtzio anitz dauzkan zerbait ez da hau baino zailagoa izan behar. ROSENTORP mahaia hemen dago bazkaltzeko, ikasteko, irakurtzeko, idazteko, sozializatzeko… nahi duzuna! Barruan ezkutatuta xafla gehigarriak daude, tamaina behar ezberdinetara doitu dezazun. IVAR apalategiari dagokionez, biltegiratze ireki eta itxia eskaintzen ditu, dena tratatu gabeko soluzio txukun eta malgu batekin.

Ikusi IVAR sistema guztia
ROSENTORP mahai zuri bat leiho baten ondoan, IVAR apalategi bat atzean eta mota ezberdinetako aulkiak. Landareak leiho-ertzean.
Ratanezko NARRKOLV lanpara zintzilikaria ROSENTROP mahai zuri baten gainean zintzilik eta IVAR apalategi bat atzean.
Ikusi IVAR sistema guztia

Armairu bat, benetako armairurik gabe

Nork esan du armairu batek ateak izan behar dituenik? Izkina batean bi barra eta gortina ipintzeak berdin funtzionatzen du eta, gainera, gela guztiari giro atseginagoa ematen dio. Alboko horman ispilua jarriz eta agian osagarriak eta beste gauzak gordetzeko orgatxo batekin, jantzigela izkina honek behar duen guztia izango du.

Gela batean mahai bat dago ezkerrean eta ohea eskuinean. Gortina-armairu soluzio bat atzealdean.
Biltegiratzen soluzio honetan arropa barretatik zintzilik dago bi altuera ezberdinetan eta gortina zuri erdi-irekia dago aurrean.

Gurpila arrazoi on batengatik asmatu zen

Gurpilak gauzak asko erraztu zituen asmatu zenean... eta errazten jarraitzen du. LLOSHULT orgatxoak nahi duzun tokira joango dira zurekin, beti behar desberdinak asetzeko prest beren edukiaren arabera.

Ikusi orgatxo gehiago
Pinuzko LOSHULT orgatxo baten lehen planoa ohe baten ondoan. Ispilu bat gainean, eta orgatxoa osagarriz eta gauzez beteta dago.
Ikusi orgatxo gehiago

Abrakadabra!

HEMNES dibana ohea izatetik sofa izatera eta alderantziz pasatzen den erraztasuna ia magikoa da. Behealdeko tiradera handietan oheko arropa eta burkoak gordetzeko tokia dute. Eta aurrean mahaia eta aulkiak jarriz gero, inork ez du jakingo zure ohean eseri direla.