Saltatu

Lasaitasuna transmititzeko diseinatutako logela modernoa

Bete gaueko errutina elementu lasaigarriz, egunaren amaieran zure garunak ohera joateko prestatzeko unea iritsi dela jakin dezan. Jarri arreta berezia argiari eta erosotasunari eta gehitu zenbait xehetasun etxekoi, atseden hartzeko eta lasaitzeko eremua sortzeko. 

TUFJORD ohea BREDVECKLARE oheko arroparekin logela urdin batean. Gainean sabaiko lanparako DYKARKLOCKA pantaila dago zintzilikaturik.
TUFJORD ohea BREDVECKLARE oheko arroparekin logela urdin batean. Gainean sabaiko lanparako DYKARKLOCKA pantaila dago zintzilikaturik.

Atseden hartzeko eta lasaitzeko txoko lasaia eta positiboa

Ba al dago zeregin guztiak egin ondoren chaise longue batean etzatea baino gauza lasaigarriagorik? Batez ere zure lasaitzeko eremu pertsonalaren parte bada, liburu on bat hartu eta tapakitxo batekin uzkurtu ohi zaren hori.

Ikusi chaise longue guztiak
Antrazita-koloreko KIVIK chaise longue-a logela urdin batean, hainbat kuxinekin eta tapaki batekin gainean. Atzean BILD Vogar irudia dago.
VITTSJÖ erdiko mahai biribil baten ohola, piztuta dagoen FRUKTSKOG kandela lurrindunarekin eta HÄCKPOPPEL kaiku apaingarri urdinarekin gainean.
Ikusi chaise longue guztiak

Argi lasaigarri pixka bat

Ohera joan aurretik lasaitzen hasteko, konbinatu argi-iturri ezberdinak. Horrela, irakurri edo egunkarian idaztearen moduko gauzak egiteko erosoa izango den giro orekatua lortuko duzu, logela osoaren giro atseginari uko egin gabe.

Ikusi argiztapen guztia
TUFJORD ohe tapizatu baten goiko aldea lanerako NÄVLINGE LED lanpararekin eta PERSILLADE loreontzi-euskarrian dagoen landarearekin ondoan, gau-mahai baten gainean.
Ikusi argiztapen guztia

Erosotasuna da… zuretzat egokia den lastaira

Berdin dio alboka, ahoz gora edo ahoz behera lo egiten duzun: salgai dugun sortan lo egiteko duzun modura egokitzen den lastaira aurkituko duzu. Eman begiratu bat daukagun erosotasun-gidari lastaira hautatzeko ideiak eta laguntza lortzeko.

VÅGSTRANDA lastaira eta TUSSÖY lastaira txikia TUFJORD ohe batean; gainean kuxinak eta BREDVECKLARE zorro nordikoa duen edredoia daude.

Murgiltzeko ohe tapizatu leuna

TUFJORD ohe tapizatua behar duzun guztirako prest dago, bai uzkurtzeko, bai atseden hartzeko edo lo egin aurretik edari beroa edateko ere. Oheburuko kurbatua besarkada bat bezain erosoa da, eta behar duzun euskarri leuna eskainiko dizu. Konbinatu kuxin-geruzak eta bat datozen tapakiak logelaren gainerako estilo lasaigarria mantentzeko.

Ikusi ohe tapizatu guztiak
TUFJORD ohe tapizatuaren oheburukoa eta TONSTAD gau-mahaia ondoan; azken horren gainean laneko NÄVLINGE LED lanpara beltza dago.
TUFJORD ohe tapizatua bi edredoi indibidualekin BREDVECKLARE ohe-arropa jarrita eta horren gainean sabaiko lanpararako DYKARLOCKA pantaila.
Ikusi ohe tapizatu guztiak

Eman ukitu bizia zoruari alfonbrak erabiliz

Alfonbrek aukera ugari eskaintzen dituzte, esnatzean oinak erlaxatzeko euskarri edo zoruari estiloa emateko elementu artistiko gisa, besteak beste, erabili daitezke eta. Jarri alfonbra bat edo bi gauza ezberdinak egiteko eremu bereiziak sortzeko. Gela bateratzeaz gain, ukitu alaia emango diote egunaren hasieran zein amaieran.

Ikusi alfonbra guztiak
Ile luzeko BULLURREMSA alfonbra beltza/grisa/zuria logela urdin batean, TUFJORD ohe tapizatu batetik gertu; ondoan STOENSE alfonbra dago.
Ikusi alfonbra guztiak

Lortu zure ametsetako estiloa

Oihal leunei, argiztapen egokigarriari, lasaitzeko eremuari, kolore ilunei eta ondo konbinatutako biltegiratze-soluzioei esker, logela moderno hau lo egin eta atseden hartzeko eremu eroso ere bihurtzen da. Osatzeko, gehitu gau-mahai bat edo bi; horrela, begiak itxi arte behar duzun guztia eskura edukiko duzu.

Ikusi gau-mahai guztiak
TUFJORD ohe tapizatua BREDVECKLARE oheko arroparekin logela urdin batean. Gainean sabaiko lanparako DYKARKLOCKA pantaila dago zintzilik.
Ikusi gau-mahai guztiak