Saltatu

Japandi estiloko logela lasaigarri eta minimalista, arropa guztia gordetzeko behar adina lekurekin

Armairu txukuna duen Japandi estiloko logela minimalistarekin egiten duzu amets? Gakoa gauza guztiak gordetzeko behar adina leku edukitzea da; horrela, ez dira logela osoan zehar barreiatuta egongo. Utzi gehien gustatzen zaizkizun arropak eta objektuak soilik eta aurkitu gainerako gauzak gordetzeko lekua. Hautatu tonu leunak eta biltegiratze-soluzio txukunak, logela osoak lasaitasuna transmiti dezan.

Japandi estiloko logela handia eta argitsua SAGESUND ohe tapizatu zuriarekin erdian, oheko arropa zuria jarrita duela.
Japandi estiloko logela handia eta argitsua SAGESUND ohe tapizatu zuriarekin erdian, oheko arropa zuria jarrita duela.

Batera datorren biltegiratzea

Zergatik ez duzu janztearekin erlazionatuta dagoen guztia uzteko eremu espezifikoa sortzen? Hautatu daukazun lekuari egokitzen diren PAX egiturak, biltegiratze-soluzio pertsonalizatua sortzeko. Horrela, errazagoa izango da gehien gustatzen zaizkizun jantziak kontrolpean edukitzea eta ohearen inguruan gune lasaia eta txukuna izatea. Gainera, "galdutako" arropak ez dizu jada loa kenduko.

Ikusi PAX sistema
PAX/TONSTAD armairu-konbinazioa horma gorria duen janzteko eremuan; aurrean biltegiratzeko lekua duen SIDSJÖ puf beixa dago.
Ikusi PAX sistema

Oso erakustoki erabilgarria

Gorde egunero erabiltzen dituzun gaiak, hala nola makillajea, ileko plantxa eta osagarriak, bat datozen kaxa txikietan, apal irekietan, apainketaren parte bilakatuz. Oso ondo geratzeaz gain, apal irekiei esker oso erraza izango da gauzak hartzea eta geroago beren lekuan berriro jartzea.

Ikusi biltegiratzeko sistema eta antolatzeko tresna txiki guztiak
Bi apal horma batean; ondoan urkizko KYRRE taburetea eta ispilu bat daude. Beheko apalean hainbat gai daude, LJUNGAN saskietan gordeta.
Ikusi biltegiratzeko sistema eta antolatzeko tresna txiki guztiak

Txukuntasuna barrutik

Pertsonalizatu PAX armairuaren barnealdea barruko KOMPLEMENT antolatzaileekin. Tiraderak eta apalak jarriz, etekinik handiena aterako diozu armairuan duzun lekuari, eta erretilu ateragarrien moduko beste elementu batzuk, berriz, oso erabilgarriak dira osagarri txikiagoak uzteko. Arropa gordetzeko behar guztiak asez gero, errazagoa egingo zaizu zure gauzetarako konbinazio ezin hobea sortzea.

Ikusi PAX barruko antolatzaile guztiak
Beirazko eta kolore zuriko / haritz-xaflazko PAX/TONSTAD armairu-konbinazioa, arropaz beteta; aurrean KRYLBO aulki beix iluna dago.
Bi KLOMPLEMENT erretilu ateragarri osagarriekin, osagarri ezberdinak gordetzen diren armairu batean, hala nola bitxiak, gerrikoak eta biloak kentzeko biribilkia.
Ikusi PAX barruko antolatzaile guztiak

Gozatu ahalik eta gehien lasaitasun-unez

Gutunak edo egunkarian idazteko edo soineko berriari joste-konponketaren bat egiteko eremu lasaia behar baduzu, idazmahai hau da behar duzun hori. Eman giro leunagoa idazmahai zuriari kolore argiko oihalezko aulkia eta bat datozen osagarriak jarriz, logela osoan zehar Japandi estilo erosoa mantenduz.

Ikusi idazmahai eta ordenagailurako mahai guztiak
TONSTAD idazmahaia, hezur-kolorekoa, hainbat gairekin gainean; ondoan PAX/TONSTAD armairua dago, eta aurrean, berriz, KRYLBO aulki beix iluna.
Ikusi idazmahai eta ordenagailurako mahai guztiak

Laino batean bezala sentitzeko oihal leunak

Bete ohea kolore neutroko oihal leun ezberdinekin, erosotasuna areagotzeko eta, aldi berean, itxura txukuna eta minimalista mantentzeko. Kuxin marroi-gorrixkek eta arrosek sakontasuna eta ehundura ematen diote gelari, baita lur-ukitua ere. Kolore argiko alfonbra, ehun nahastu leunezkoa, izugarri erosoa da oinuts egoteko.

Ikusi oheko arropa guztia
SAGESUND ohe tapizatu zuria logela beix batean. TÅTELSMYGARE oheko arropa zuria/urdina du jarrita, eta gainean VÅRELD ohazal zuria dago.
Bi kuxin, bat DYTÅG zorro marroi-gorrixkarekin eta bestea SANDTRAV zorro arrosarekin, tolestutako oheko arropa gehiagorekin multzokatuta.
Ikusi oheko arropa guztia

Ez ahaztu oheko arroparen armairua!

Ahal baduzu, utzi banakako armairu bat egunero erabiltzen ez dituzun gauzak gordetzeko. Beste sasoietako arropa, jarduera espezifikoetarako gai txikiak eta oheko arropa gordetzeko modu aparta da. Horrela, beti izango dituzu eskura, baina ez dute logelaren giro lasaia hautsiko. Eman begiratu bat urratsez urratseko gidako ideia guztiei, oheko arroparako armairua antolatzeko.

Nola antolatu oheko arropa gordetzeko armairua
PAX/TONSTAD armairua, atea irekita duela; barruan 6 konpartimentudun SKUBB biltegiratze-soluzio zintzilikaria dago. Aurrean ohea ikus daiteke.
Idazmahairako KUGGIS antolatzaile grisa/beixa kolore ezberdinetako josteko hariekin; gainean landare bat dago.
Nola antolatu oheko arropa gordetzeko armairua

Jantzi leihoa egunerako eta gauerako

Leiho honetan beti dago ikusteko zerbait, gortinak irekita zein itxita izan. Zeure burua zaintzeko unea aurkitzen duzunean, erlaxatu eta gozatu ikuspegiaz aulki eroso batean te-katilu bat edanez. Lo egiteko unea iristen denean (eguneko ordua zeinahi ere den), estore opakua itxi besterik ez duzu. Gortinen estilo lasaiak logelaren itxura leundu eta markoztatzen du.

Ikusi estore eta gortina guztiak
Leihoa TREDANSEN estore opaku zuri eta dotorearekin, erdijaitsita, eta ROSENROBINIA gortina zeharrargi zuriekin aurrean.
Ikusi estore eta gortina guztiak

Gozatu Japandi estiloko logelan

Janzteko eremua eta biltegiratze-soluzio egokiak edukiz, erosotasun-oasia sortzeko behar duzun guztia izango duzu. Ohe tapizatua logelaren bihotza da: egun nekatuaren amaierarako babesleku erosoa eta leuna. Ohe-egituraren zorroa ateragarria da, garbigailuan sartzeko, eta oheko arroparekin batera giro lasaia sortzen laguntzen duen kolore argian hautatu da. Azken ukitua tonu iluneko kuxinek ematen dute, erosotasuna areagotuz.

Ikusi ohe tapizatu guztiak
SAGESUND ohe tapizatu zuri bat oheko arropa zuriarekin beiraz eta haritz-xaflaz egindako PAX/TONSTAD armairu zuri baten aurrean.
Ikusi ohe tapizatu guztiak