Saltatu

Estilo pertsonal tradizionala duen apartamentu txiki bat

Hona hemen estilo propio tradizionala duen apartamentu txiki bat: tradizionala, zenbait aldaketarekin. Dena hemen gertatzen da: lo egitea, lagunak entretenitzea... Beraz, elementu malguak behar dira, eremu txiki bati ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Ongi etorri 24 orduko gela praktiko eta eklektiko honetara.

Bi lastaira eta SOMMARSLÖJA oheko arropa dituen FYRESDAL sofa-ohe bat apartamentu txiki batean, apalategi batzuen ondoan.
Bi lastaira eta SOMMARSLÖJA oheko arropa dituen FYRESDAL sofa-ohe bat apartamentu txiki batean, apalategi batzuen ondoan.

Ondo ezkutatutako jantzigela

Jantzigela/Lan-eremu honetako horma-paperak interesgarriagoa egiten du, eta eremua bereizten du. Itxi ate lerragarriak, eta dena ezkutatuta geratuko da. Ateetarako panel berezi hauek dena pertsonalagoa eta dinamiagoa bihurtzen dute; izan ere, haien itxura modernoa ez dator guztiz bat gelaren estilo nagusiki tradizionalarekin.

Ikusi SKYTTA ate lerragarrien sistema
SKYTTA/HOKKSUND ate lerragarriak erdi irekita dauzkan eta BOAXEL armairu-konbinazio bat duen jantzigela/lan-eremu bat.
Bi lastaira dituen FYRESDAL sofa-ohe bat SKYTTA/HOKKSUND ate lerragarriak dituen jantzigela/lan-eremu baten aurrean.
Ikusi SKYTTA ate lerragarrien sistema

Nahasketa eta konbinazio bizia

Sofa-ohean oheko arropa eta kuxina jartzea aukera bikaina da zure estilo pertsonala erakusteko. Hemengoek testura, diseinu eta kolore desberdinak dituzte, eta ausarki eta modu abangoardistan nahasi eta konbinatu ditugu. Beraz, itxura klasikoa indartzen dute, baina modu dinamikoan eta erritmo biziarekin.

Ikusi oheko arropa guztiak
Kuxin, tapaki eta burko batzuk daude bi lastaira eta SOMMARSLÖJA oheko arropa dituen FYRESDAL sofa-ohe baten gainean.
Ikusi oheko arropa guztiak

Eguneko eraldaketa

Sofa-ohea sofa moduan dago, eta logela egongela da orain, gonbidatuak jasotzeko prest. Altzarietan material gutxi nahasteak (nagusiki altzairua eta naturalak, hala nola egurra) lasaitasuna areagotzen du. Kuxinek eta tapakiek estilo bera dute, baina desberdinak dira, itxura askeagoa eta indibidualagoa emateko.

Bi lastaira dituen FYRESDAL sofa-ohe bat VODSKOV alfonbra baten gainean dago, apartamentu txiki bateko ÄNGESBYN biltegiratze-mahai baten ondoan.

Aparteko altxor-nahasketa

Hemen, hormak, apalategiak eta wifi-bozgorailuak estilo indibidualaren eta bizipenen erakusgarri diren objektu berri eta zaharren bilduma bat osatzen dute. Gauza zaharrak (esaterako, familiako oroigarriak) eta gauza modernoak nahasita, beste bizitza bat emango diezu.

Apalategiko SYMFONISK wifi-bozgorailu beltz bat BESTÅ apalategi atedun baten gainean dago, zenbait apaingarrirekin batera.

Denboragabea eta indibiduala

Gelako koloreekin bat datozen egurrezko armairuek biltegiratze asko dute. Beirazko atea duen armairuak gogoko gauzak ditu, eta, haren kolore leunari esker, gauza horietan jar dezakezu arreta. Aulki eta kuxin sinpleekin batera, armairuek itxura pertsonala sortzen dute estilo tradizionalean oinarrituta.

Ikusi kuxin eta kuxin-zorro guztiak
Bi kuxin gehigarri PERSBOL besaulki beltz batean; besaulkiaren ondoan, beirazko ateak dituen FABRIKÖR armairu gris eta berde argi bat dago.
Ikusi kuxin eta kuxin-zorro guztiak