Alokairuko pisuko logela apaintzen ari zara? Hona hemen nortasunez betetako bat!
Familiako etxetik irten eta askatasunean pentsatzen duzu etengabe? Nahi duzunean irten eta sartzeko, zure ametsetako etxea birgaitzeko... baina oraingoz logela bat soilik duzu eta alokairukoa da.
Ez arduratu. Eremuak banatuta eta dekorazioari sormenezko ukitua emanda konpon daitezke ia gauza guztiak. Hemen lau eremu ikusten ditugu: lo egiteko, ikasteko, hirugarrena atseden hartzeko eta behin-behineko atondo izan daitekeen laugarrena. Etxea tokia baino gehiago da. Apaindu zure gela osagarriekin, koloreekin, biltegiratze-soluzio burutsuekin eta objektu bereziekin zure ukitu bereizgarria duen tokia sortzeko.
